Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

41. zk., 1997ko otsailaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
1086

37/1997 DEKRETUA, otsailaren 18koa, Gipuzkoako Lurralde Historikoan herri­ikastetxe bat kentzeko dena.

Herri–ikastetxe bat kentzeko asmoz Gipuzkoako Lurralde Historikoko Hezkuntza–ordezkaritzak bidalitako proposamena aztertu da.

Hezkuntzarako Eskubidea arautzeko den uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoaren 17. atala eta indarrean dauden eta gai horretan erabiltzekoak diren gainerako xedapenak ikusi ondoren, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1997ko otsailaren 18an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATU DUT:

Atal bakarra.– Honen jarraian zehazten den herri–ikastetxea kendu egin da:

Lurralde Historikoa: Gipuzkoa.

Udalerria: Getaria.

Herria: Getaria.

Kode zk.: 20001677.

Berariazko izena: «Meagas».

Egoitza: Meagas auzoa.

AZKEN XEDAPENA

Bakarra.– 1996/97 ikasturtetik aurrera emango ditu ondorioak dekretu honek.

Vitoria-Gasteizen, 1997ko otsailaren 18an.

Lehendakaria,

JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

INAXIO OLIVERI ALBISU.


Azterketa dokumentala