Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

41. zk., 1997ko otsailaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Justizia, Ekonomia, Lana eta Gizarte Segurantza
1083

AGINDUA, 1997ko otsailaren 13koa, Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena, Euskal Autonomi Elkarteko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legera egokitzeko Hondarribiko (Gipuzkoa) Fundación Residencia San Gabriel fundazioko estatutuetan egindako aldaketa Euskal Autonomi Elkarteko Fundazioen Erregistroan inskribatzeari buruzkoa.

Hondarribiko (Gipuzkoa) «Fundación Residencia San Gabriel» fundazioko estatutuetan egindako aldaketa —Euskal Autonomi Elkarteko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legera egokitzeko— onar dezala Fundazioen Babesletzari eskatuz eta aldaketa hori Euskal Autonomi Elkarteko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko eskatuz aurkeztutako espedientea ikusi eta aztertu da.

Aurrekariak

1.– 1996ko uztailaren 30ean, Euskal Autonomi Elkarteko Fundazioen Erregistroan, Hondarribiko (Gipuzkoa) «Fundación Residencia San Gabriel» fundazioak igorritako idazki bat aurketu zen. Idazkiaz, batetik, Fundazion Babeslaritzari fundazioko estatutuetan egindako aldaketa onar dezala eskatu zitzaion, eta bestetik, aldaketa hori Euskal Autonomi Elkarteko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko eskatzen zen.

2.– Fundazioko estatutuak aldatzeko Fundazioko Patronatuak 1996ko ekainaren 25ean bilkuran hartu zituen akordioak publiko egin zituen eskritura publikoaren kopia baimendua aurkeztu zen idazki harekin batera. Eskritura hori (1.255 protokolo zk.) Irunen fundazioak egin zuen 1996ko uztailaren 19an, Irungoa eta Iruñeako Elkargokoa den Pascual Gracia Romero jaunaren aurrean.

3.– 1996ko azaroaren 13an, aurkeztutako agirietan ikusi ziren akatsak zuzen zitzala proposatu zion Azterlanen eta Araubide Juridikoaren zuzendariak fundazio horri, Euskal Autonomi Elkarteko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearekin bat etorriz; eskatutakoa behar den moduan bete zuen 1996ko abenduaren 9an.

4.– Hondarribiko (Gipuzkoa) «Fundación Residencia San Gabriel» fundazioko estatutuetan egindako aldaketa Euskal Autonomi Elkarteko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko aldeko txostena eman zuen Gizarte Ongizateko zuzendariak 1997ko urtarrilaren 24an —hala eskatzen da 12/1994 Legeko 36.4. atalean eta 404/1994 Dekretuko 8-3. eta 62. ataletan—.

Zuzenbideko oinarriak

Lehenengoa.– Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuari dagokio agindu-bidez fundazioaren estatutuetako aldaketarako espedientea erabakitzea, Euskal Autonomi Elkarteko Fundazioei buruzko Legearen 36.3 eta 40. ataletan eta urriaren 18ko 404/1994 Dekretuaren 7-1.a) atalean agindutakoaren arabera.

pribatu batek hasiarazi du espediente hau. Espedienteari, bestalde, funtsezkotzat jotzen diren datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta bereziki, Euskal Autonomi Elkarteko Fundazioei buruzko Legearen 31. atalean, urriaren 18ko 404/1994 Dekretuaren 62. atalean eta Fundazioko Estatutuetan aldaketen inguruan agindutako baldintzak bete dira, estatutuak Euskal Autonomi Elkarteko Fundazioei buruz indarrean den Legeko aginduetara egokiturik daudela.

Lege eta arau hauek ikusi dira: indarrean dagoen Konstituzioa; Euskal Autonomi Elkarteko Autonomi Estatutua; Euskal Autonomi Elkarteko Fundazioei buruzko Legea; Euskal Herriko Fundazioen Erregistroa eta Babeslaritza antolatu eta jardunean jartzeko Arautegia Onartzeko den urriaren 18ko 404/1994 Dekretua eta aplikagarri diren gainerako arau orokorrak. Ondorioz,

Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuak hau ERABAKI DU:

Lehenengoa.– Hondarribiko (Gipuzkoa) «Fundación Residencia San Gabriel» fundazioko estatutuetan egindako aldaketa, fundazioko patronatuaren 1996ko ekainaren 25eko bileran ebatzia, onartzea.

Bigarrena.– Fundazio horren estatutuetan egindako aldaketa Euskal Autonomi Elkarteko Fundazioen Erregistroan inskribatzea, 1996ko uztailaren 17an egindako eskritura publikoan (1.255 protokolo zenbakia) agertzen den moduan —eskritura horrekin, Fundazioko Estatutuak Euskal Autonomi Elkarteko Fundazioei buruzko 12/1994 Legera egokitzeko hartutako erabakiak publiko egin ziren—.

Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Erabaki honek administrazio bidea agortzen duenez, bere aurka administrazioarekiko auzi-errekursoa aurkez dakioke Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzitarako Salari, erabakia argitaratzen den egunaren biharamunetik hasi eta bi hilabeteko epearen barruan.

Errekurtsoa aurkezteko ezinbestekoa izango da aurretiaz organo hau jakinaren gainean jartzea, hala agintzen baita Herri Administrazioen Lege Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Ihardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 110. atalean.

Vitoria-Gasteiz, 1997ko otsailaren 13a.

Justizi, Ekonomi, Lan

eta Gizarte Segurantza sailburua,

RAMÓN JÁUREGUI ATONDO.


Azterketa dokumentala