Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

41. zk., 1997ko otsailaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileak

Osasuna
1079

153/1997 ERABAKIA, otsailaren 4koa, Osakidetzako zuzendari nagusiarena, Arabako Osasun Barrutiko Txagorritxu ospitaleko zuzendari mediko lanpostua betetzeko Jon Darpón Sierra jauna izendatzen duena.

Arabako Osasun Barrutiko Txagorritxu ospitaleko zuzendari mediko lanpostua betetzeko deialdia ikusi da. Deialdi hori Zuzendaritza Nagusi honen azaroaren 11ko 1091/1996 Erabakiaren bitartez egin zen eta EHAAko 241. zenbakian argitaratu zen, 1996ko abenduaren 16koan alegia.

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da eta lanpostu horretan jarduteko izangaiek agertu dituzten agiriak aztertu dira, beren baldintza profesionalak curriculum vitae-n jasotako merezimenduen arabera baloratuz.

Aurkeztutako agiriak ikusita, Jon Darpón Sierra jauna deialdiko lanposturako egokia dela eta bertan jarduteko dohain egokiak dituela ikusi da.

Hori dela eta, Zuzendaritza Nagusi honek hauxe

ERABAKI DU:

Lehenengoa.– Jon Darpon Sierra jauna Arabako Osasun Barrutiko Txagorritxu ospitaleko zuzendari mediko izendatzea.

Bigarrena.– Zuzendari berria lanpostuaz jabetzen den unean hartuko du indarra, ekonomikoa eta administratiboa, izendapen honek. Hirugarrena.– Erabaki honen aurka errekurtso arrunta jarri ahal izango zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari, erabakia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean hasi eta hilabeteko epearen barruan.

Vitoria-Gasteiz, 1997ko otsailaren 4a.

Osakidetzako zuzendari nagusia,

FERNANDO ASTORQUI ZABALA.


Azterketa dokumentala