
8. zk., 1997ko urtarrilaren 14a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Basauriko Udala
239
IRAGARPENA, "Artunduagako A.I.-2 Industrial gisa Urbanizatzeko Lurzoruaren Plan Partzialeko 9 zenbakidun partzela" lehenbailehen okupatzeko nahitaezko desjabetzapen espedienteak ukitutako ondasun eta eskubideen titularitatea dutenei deialdia egiten dien 1996ko abenduaren 11ko Dekretua jakinarazteko.
<FONT FACE="Chicago,Arial" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">Udalbatzak hartutako erabakiaren bidez, hori 1996.eko apirilaren 30eko Osoko Bilkuran hartu zen, nahitaezko desjabetzaren espedienteari hasiera eman zitzaion Artunduagako A.I.2. Industrial gisa Urbanizagarri den Lurzoruaren Plan Partzialeko 9 zenbakidun Partzela urgentziaz okupatu ahal izateko, hori Sektoreko Konpentsazio-Juntaren eskariz egin zen, bera baita desjabetzapenaren onuraduna. Aipatu espedientea 1954.eko abenduaren 16ko Nahitaezko Desjabetzapen Legearen 52 artikuluan aurrikusitako prozedura bidez izapidetzen da, izan ere, Eusko Jaurlaritzak azaroaren 5eko 251/1996 Dekretu bidez erabaki baitzuen Artunduagako A.I.-2 Sektoreko Konpentsazio-Juntak urgentziaz okupa zezala, hain zuzen ere, desjabetzapenaren onuradun gisa ihardunez, bera baita, Artunduagako A.I.-2 Industrial gisa Urbanizatzeko Lurzoruaren Plan Partziala egiteko beharrezkoa den eta horretarako instruitu den espedientean dagoen zerrendan zehaztu eta banan-banan bereizitako ondasun eta eskubideen onuraduna.
Ondorio horrekin Alkateak hurrengo <FONT FACE="Chicago,Arial" DEKRETUA <FONT FACE="Chicago,Arial" SIZE=2>eman du,
Deialdia egitea, desjabetzapenaren espedienteak ukitutako ondasun eta eskubideen titularitatea dutenei, horrela adierazitako egun eta orduan eta behin okupatzekoa den finkan aurkeztu ondoren -Artunduagako A.I.-2 Industrial gisa Urbanizatzeko Lurzoruaren Plan Partzialeko 9 zenbakidun partzela-, Udaletxean hura okupatu aurreko Akta egiteko helburuz, eta beharrezko izango balitz hura formalki okupatu ahal izateko.
Egintza horretara pertsonalki edo bere izenean iharduteko behar bezalako eskuordea duen pertsonak ordezkaturik aurkeztu beharko du, bestalde bere titularitatea egiaztatuko duen dokumentuak berarekin eramango ditu (Eskritura Publikoak, Dokumentu Pribatuak, Jabetzaren Erregistroko Ziurtagiriak etab.) eta baita eraman ahal izango ditu, nahiz eta horiek bere kontura izango diren, egoki baleritzo, bere perituak eta Notario bat.
Halaber, Nahitaezko Desjabetzapenaren Legeko Erregelamenduaren 56.2 Artikuluan xedatutakoari jarraiki, interesatuek eta eskubide errealen edo interes ekonomikoen gainean titularitatea dutenek Basauriko Udaletxeko Bulegoetan idatziz aurkeztu ahal izango dituzte egoki lerizkien alegazio oro, Aurretiko Akta egiteko zehaztu den eguna bitartean, bainan bakarrik, desjabetzapeneko ondasunak eta eskubideak zerrendan jartzean egin ahal izan diren okerrak zuzentzeko.
Nahitaezko Desjabetzapenaren Legeko 52. artikuluko 2. paragrafoan ezarritakoa betetzeko xedez, finka Okupatu Aurretikako Akta jasotzeko eguna zehazten da, hori urtarrilaren 20an 11,00etan izango da, bestalde finka horren titularra <FONT FACE="Chicago,Arial"
enpresa da, eta finka horri, Artunduagako A.I.-2 Sektoreko Plan Partzialeko partzelen artean, 9 zenbakia eman zaio, eta horren azalera 2.854,50 m.2koa da. <FONT FACE="Chicago,Arial" <P ALIGN="CENTER">ALKATEA.
RSS