Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

8. zk., 1997ko urtarrilaren 14a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Gipuzkoako Foru Aldundia
237

IRAGARPENA, Lezoko planeamenduko arau subsidiarioen 1 sektoreko Plan partzialari buruzkoa.(GHI-206/94-P06).

<FONT FACE="Chicago,Arial" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">Diputatuen Kontseiluak, 1994ko azaroaren 3ko batzarraldian, erabaki bat hartu zuen eta horren edukina ematen da ondoren argitara:

«Lehenengoa.– Onarpena ematea Lezoko Planeamenduko Arau Subsidiarioen 1 Sektoreko Plan Partzialari, José Ramón Michelena jaunak sustatu eta bertako Udalak tramitatu duenari, behin-behineko onarpeneko udal erabakian jasotzen den moduan eta ondorengo baldintza hauen pean:

1.– Proiektatutako antolamendutik ateratzen den sabai eraikigarriko gehienezko azalera zehaztu beharko da, izan ere estalkipeko espazioetan beheko oinari lotutako etxebizitza erabilera onartuz gero, aipaturiko parametroa kalkulatzeko azalera hori kontuan hartu beharko baita.

2.– 1.8.1.– Txostenaren lagapenak– dioen atalean eskola dotazioari dagokiona sartu beharko da.

3.– Merkataritza eta gizarte ekipamenduaren erabilera eta jabari erregimena zehaztu beharko da, bi erabilerak mantenduz gero biak bereiztu beharko direlarik, eta merkataritza ekipamenduaren izaera pribatua ezartzen bada eraikuntzaren baldintzak definitu egin beharko dira.

4.– Familia bakarreko etxebizitza lote bakoitza Udalak dagokion Eraikuntza Proiektu Baterakorra onartu ondoren eraikiko da.

5.– B7 gehi B8, B9 gehi B10 eta B11 gehi B12 blokeek osatzen duten multzoetako bakoitzak gutxieneko partzela izaera izango du.

6.– Plan Partzial hau behin-betiko onartzen denetik aurrera hiru urteko epea egongo da lagapen, ekitatezko banaketa eta hiritartze betebeharretarako. Hirigintza probetxamendurako eskubidea eskuratu ondoren, eraikitze baimenak eskatzeko epea urtebetekoa izango da.

7.– Ordenantzetako 19. artikuluan, «gehienezko isurkia 30º-koa izango da» dioen lekuan, «gehienezko isurkia %30-koa izango da» esan behar du.

8.– Derogatuta eta hortaz, balio arauemailerik gabe geratuko dira dokumentuko zati idatzi eta grafikoan dauden eta aurreko apartaduetan ezarritakoaren kontra joango diren zehaztapen guztiak.

Behin-behineko onarpeneko udal erabakian sartutako eta aurreko apartaduetan adierazitako aldaketak biltzen dituen dokumentazioa bi hilabeteko epean Foru Aldundi honetara igorri beharko da kautotzeko.

Bigarrena.– Behin-betiko onarpenaren eraginkortasuna Udalaren eta sustatzailearen artean hartutako konpromisuak, Plan Partzialaren ebaluazioaren arabera zerbitzuak ezarri eta hiritartze obrak egiteko beharrezko balioaren %6ko garantia jartzea, hertsiki betetzearen baldintzapean geratuko da, ez delarik behin-betiko onarpenaren erabakirik argitara emango garantia hori Udalari aurkeztu zaiola jakin bitartean».

Erabaki hau behin betikoa da eta administrazio bidea amaitu egiten du. Nahi izanez gero, Administrazioarekiko Auzi Errekurtsoa aurkez dezake interesatuak Euskadiko Justiziako Auzitegi Nagusiak Bilbon duen Administrazioarekiko Auzietako Salan, erabaki hau argitaratu edo, kasua bada, jakinarazi eta bi hilabeteko epean.

Donostia-San Sebastián, 1996ko abenduaren 18a.

<FONT FACE="Chicago,Arial" Idazkari teknikoa,

<FONT FACE="Chicago,Arial" JAVIER CAPDEVILA MAYORAL.


Azterketa dokumentala