Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

8. zk., 1997ko urtarrilaren 14a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Lurralde Antolamendua, Etxebizitza eta Ingurugiroa
232

ERABAKIA, 1996ko abenduaren 11koa, Ingurugiro Baliabideen zuzendariarena, "E.A.E.ko Hezegunen Lurralde Plana berraztertu eta aldatzeko lanak eta Aurrerakina argitaratzeko gaien prestakuntza lanak" esleitzen dituena.

<FONT FACE="Chicago,Arial" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">1996ko urriaren 16an hartutako Erabakiaz hasi zen espediente hori eta, aurkeztu diren proposamenak aztertu direnez, bidezkoa da lehiaketa erabakitzea.

Ondorioz, hau

<FONT FACE="Chicago,Arial" ERABAKI DUT:

<FONT FACE="Chicago,Arial" SIZE=2> 1.– «E.A.E.ko Hezegunen Lurralde Plana berraztertu eta aldatzeko lanak eta Aurrerakina argitaratzeko gaien prestakuntza lanak» <FONT FACE="Chicago,Arial" GRAMA<FONT FACE="Chicago,Arial" SIZE=2> erakundeari esleitzea, bi urteko epean burutzeko. Kontratuaren orotariko aurrekontua, dagokion BEZ barne, hemeretzi milioi bederatziehun deta berrogeita hamabi mila (19.952.000) pezetakoa da. Horretatik, milioi bat bederatziehun eta laurogeita hamabost mila eta berrehun (1.995.200) pezeta Sail honek 1996. urterako duen aurrekontuaren pentzutan ordainduko da, hamabost milioi bederatziehun eta hirurogeita bat mila eta seiehun (15.961.600) pezeta 1997. urteko ekitaldian eta milioi bat bederatziehun eta laurogeita hamabost mila eta berrehun (1.995.200) pezeta 1998. urteko ekitaldian.

2.– Enpresa horri behin betiko fidantza eratu beharra ezartzen zaio. Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Finantza Zuzendaritzan egin beharko da hori, erabakia jakinarazi eta 15 eguneko epean. Fidantzaren diru-zenbatekoa kontratuaren orotariko aurrekontuaren %4koa izango da, beraz, zortziehun mila (800.000) pezeta.

Erabaki honen aurka errekurtso arrunta aurkeztu ahal izango dute legezko interesdunek, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuari zuzenduta. Jakinarazpena egiten den egunaren biharamunean hasi eta hilabetekoa izango da horretarako epea.

Vitoria-Gasteiz, 1996ko abenduaren 11.

<FONT FACE="Chicago,Arial" Ingurugiro Baliabideen zuzendaria, <FONT FACE="Chicago,Arial" ANTÓN ARANBURU ALBIZURI.


Azterketa dokumentala