Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

8. zk., 1997ko urtarrilaren 14a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Eibarko Lehen Auzialdiko 2 Zenbakiko Epaitegia
230

EDIKTUA, 318/1996 zenbakiko jardunetik datorrena eta Arriola y Cía, S.A. merkataritzako sozietate anonimoaren borondatezko porrotari buruzkoa.

<FONT FACE="Chicago,Arial" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">Lehen Auzialditarako Eibarko 2. Epaitegiak 1996ko abenduaren 5ean emandako auto baten bidez, «Arriola y Cía, S.A.» (Ermuaran bidea 3, Elgoibar) merkataritzako sozietate anonimoaren porrotari buruzko borondatezko epaiketan, Echaniz prokuradoreak «Arriola y Cía, S.A.» merkataritzako sozietate anonimoaren enpresaren izenean hasiarazitakoan, enpresa hori porrot-egoeran deklaratu da. Enpresa hori gaitasunik gabe gelditu da bere ondasunak administratzeko eta erabiltzeko, eta bere epekako zor guztiek epea beteta dutela deklaratuko da. Beraz, porrot egindako horrek ezingo du ez ordainketarik egin ez eta ondasunik eman ere; hemendik aurrera Ana Ortega Otaño administrari-gordailuzain andrearen aurrean egin beharko du hori eta gero sindiko jaunen aurrean. Beren betebeharrez libraturik ez daudela ohartarazten zaie eta porrot egin duenaren ondasunak dauzkaten guztiei jakinarazten zaie Javier Repes Pipaon komisari jaunari, ondasunen egiaztagiria emanez, adierazi beharko diotela eta, bestela, ondasun-ezkutatzailetzat eta porrot egin duenaren konplizetzat joko direla.

Eibar, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko abenduaren hamahirua.

<FONT FACE="Chicago,Arial" EPAILEA.


Azterketa dokumentala