Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

8. zk., 1997ko urtarrilaren 14a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Nekazaritza eta Arrantza
229

ERABAKIA, 1996ko abenduaren 12koa, Industri, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren Gipuzkoako lurralde-ordezkariarena, Naturgas, S.A.ri emandako administrazio-emakidak, Gipuzkoako zenbait etxetan eta merkataritzagunetan erabiliko den gas naturala banatzekoak, Euskadiko Gas Baltzua, S.A.ri transferitzeko baimena ematen duena.

<FONT FACE="Chicago,Arial" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">Erabaki hau Euskadiko Gas Baltzua, S.A.k aurkeztutako idazki batean oinarritzen da, Naturgas, S.A.ri emandako administrazio-emakidak transferitzeko eskatzen duen idazkian. Emakida horiek etxeetan eta merkataritzaguneetan erabiliko den gas naturala banatzeko dira.

Espedientean gogoan izan eta aipatu egin behar dira ondorengo

Gertakariak:

Lehenengoa.– Euskadiko Gas Baltzua, S.A. eta Naturgas, S.A.ko administratzaileek bategite-proiektu bat egin zuten elkarrekin. Horren bitartez, Euskadiko Gas Baltzua, S.A.k Naturgas, S.A. bereganatu zuen.

Bigarrena.– Maiatzaren 28ko 123/1996 Dekretuaren bidez (maiatzaren 30eko EHAA), Eusko Jaurlaritzak aipatutako bereganatze bidezko bategitea onartu zuen eta, ondorioz, Naturgas, S.A. deuseztea.

Hirugarrena.– Euskadiko Gas Baltzua, S.A. eta Naturgas, S.A.ren ez ohiko batzar nagusiek, 1996ko ekainaren 3an egindako bileretan, aho batez onartu zuten eragiketa hori, eta 1996ko uztailaren 15ean notario-eskritura egin zen.

Laugarrena.– Euskadiko Gas Baltzua, S.A.k, 1996ko abuztuaren 2ko idazki baten bidez, Naturgas, S.A.k zeuzkan administrazio-emakidak transferitzeko baimena eskatu zion sail honi. Emakida horiek autonomi elkarte honetako etxeetan eta merkataritzaguneetan erabiliko den gas naturala banatzeko dira eta eskariaren eranskineko zerrendan daude.

Hauek dira Erabaki honen

Zuzenbideko Oinarriak:

Lehenengoa.– Espediente hau erabakitzeko eskumena Gipuzkoako Industri, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren Lurralde Ordezkaritzak dauka. Industri, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 31ko 81/1995 Dekretuak ematen dizkio horretarako ahalmenak (1995eko otsailaren 8ko EHAA).

Bigarrena.– Administrazio-emakidak transferitzeko, erakunde emaileak baimena eman beharko du aldez aurretik eta emakidatik datozen betebehar eta eskubide guztiak titular berriaren gain geratuko dira. Hori guztia erregai gaseosoen arloan ekintzak koordinatuta garatzeko oinarrizko xedapenei buruzko ekainaren 15eko 10/1987 Legearen 7d) letraren arabera eta Gas Erregarrien Zerbitzu Publikorako Araudi Orokorraren 14. atalaren arabera. Araudi hori urriaren 26ko 2913/1973 Dekretuaren bidez onartu zen.

Hirugarrena.– Egindako bereganatzearen notario-eskritura eman du Euskadiko Gas Baltzua, S.A.k, espedientean jaso dadin. Eskritura horren indarrez, Naturgas, S.A.ren harreman guztiak, juridikoak eta izatezkoak, bere gain hartuko ditu Euskadiko Gas Baltzua, S.A.k eta Naturgas, S.A.k zeukan egoera beretik jarraituko ditu. Bereganatutako baltzuak eskatuta, izapidetzen ari diren edozein prozedura, erreklamazio, errekurtso judizial, administrazio-errekurtso, administrazioarekiko auzi-errekurtso edo edozein motatako errekurtsoekin ere horrela jokatuko du. Bereganatutako baltzuak dauzkan mota guztietako eskubide, betebehar eta izatezko harremanak eskualdatzeko baldintzak beste inori erakusteko nahikoa eta eraginkorra izango da bategite-eskriturak erakustea.

Horiek izanik aipatutako zuzenbideko oinarriak eta ezarpen orokorreko pareko xedapenak, honakoa

<FONT FACE="Chicago,Arial" ERABAKI DUT:

<FONT FACE="Chicago,Arial" SIZE=2> 1.– Naturgas, S.A.ri emandako administrazio-emakidak Euskadiko Gas Baltzua, S.A.ri transferitzeko baimena ematea. Emakida horiek, udalerri hauetako etxeetan eta merkataritzaguneetan erabiliko den gas naturala banatzeko dira:

– Andoain

– Aretxabaleta

– Arrasate

– Azkoitia

– Azpeitia

– Beasain

– Bergara

– Eibar

– Elgoibar

– Eskoriatza

– Hondarribia

– Ibarra

– Irun

– Lasarte-Oria

– Lazkao

– Legazpi

– Oiartzun

– Oñati

– Ordizia

– Renteria

– Urretxu

– Usurbil (A-19, A-18 eta A-44 eremuak ezik)

– Billabona

– Zarautz

– Zizurkil

– Zumaia eta

– Zumarragakoetan.

2.– Aurrekoaren ondorioz, aipatutako administrazio-emakiden titulartasuna eta emakida horiek sortzen dituzten baimenen titulartasuna aldatzea, Euskadiko Gas Baltzua, S.A.ren alde. Baltzu horren gain geratuko dira Naturgas, S.A.ren eskubide eta betebeharrak.

3.– Erabaki hau legez eta berehala jakinaraz dezaten agintzea.

Erabaki honen aurka errekurtso arrunta aurkez dakioke Industri, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Industri, Energi eta Meategien Administraziorako zuzendariari. Horretarako, hilabeteko epea izango da jakinarazpen hau jasotzen denetik. Hori guztia Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Jardunbide Komunaren azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. atalean eta hurrengoetan jasotzen da (1992ko azaroaren 27ko BOE). Donostia-San Sebastián, 1996ko abenduaren 12a.

<FONT FACE="Chicago,Arial" Lurralde ordezkaria,

<FONT FACE="Chicago,Arial" JAVIER LÓPEZ LARRINAGA.


Azterketa dokumentala