Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

8. zk., 1997ko urtarrilaren 14a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Nekazaritza eta Arrantza
228

AGINDUA, 1996ko abenduaren 18koa, Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburuarena, gai plastikoez egindako hodiek berokuntza eta garbitasunerako ur hotz zein beroko instalazioetan erabiliak izateko bete behar dituzten baldintzak ezartzeko dena.

<FONT FACE="Chicago,Arial" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">Ur hornidurako barne-instalazioetarako oinarrizko arauak onesten dituen 1975eko abenduaren 9ko Aginduak (76-1-13ko BOE) eta berokuntza, girokuntza eta garbitasunerako ur beroari buruzko arautegirako jarraibide tekniko osagarriak onesten dituen Gobernuko Lehendakaritzaren 1981eko uztailaren 16ko Aginduak (81-8-13ko BOE) zenbait muga eta baldintza jartzen dituzte gai plastikoez egindako hodiak erabiltzeko.

Gaurko egunera arte izandako aurrerapen teknologikoari esker, orain arte erabilitako gaiei buruzko xedapenetan exigitutako eskakizunak betetzeko moduko ezaugarriak dituzten gai berriak agertu dira merkatura.

Aipaturiko xedapenetariko baten batek homologazioaren beharra ezartzen du plastikozko hodietarako, baina egia da, halaber, aipaturiko xedapenak onetsi zirenetik denbora luzea igaro den arren, ez dela homologazio-prozesurik garatu eta, beraz, adierazitako produktuetarik bat ere ez dagoela homologaturik.

Beharrezkoa da Herri Administrazioko eskudun organoek kontrola dezaten agindu honen xede diren instalazioetan gai berri horien erabilera zuzena ote den, eta hain zuzen ere kontrol hori erraztea da, besteak beste, gai horietarako ezartzen den homologazio-eskakizunaren xedea. Ildo horretatik, industri kalitate eta segurtasunerako azpiegiturari buruzko arautegia onesten duen abenduaren 28ko 2200/1995 Errege Dekretuak (96-2-6ko BOE) arauzko eskakizunekiko adostasun-ziurtagiria ezarri eta arautzen du homologazioaren ordez. Baimendutako kontrol-erakunde batek luzatuko du ziurtagiri hori.

Bestetik, funtsezkoa da kontutan hartzea hodiak instalatzean hainbat elementu osagarri erabiltzen direla, hala nola hodiak lotzeko elementuak, eta beharrezko dela osagarri horietarako kontrol neurriak ezartzea, instalazioak behar bezala egiten direla eta beren funtzionamendua segurua dela bermatzeko.

Bestalde, obretarako eta obretako berokuntza, hozkuntza eta eguraspen sistemetarako produktuak dira, besteak beste, 89/106/EE Zuzentaraua aplikatzeko eraikuntzako produktuen zirkulazio librerako xedapenak ematen dituen abenduaren 29ko 1630/1992 Errege Dekretuaren xede (93-2-9ko BOE). Dekretu horrek, gainera, produktu horiek erabiltzeko baimena ematen du, baldin eramaten badute CE bereizgarria, edo, arau armonizaturik ez izanik, gainditzen badituzte jatorrizko herrialdean baimendutako erakundeak arau baliokide baten arabera egindako entseiuak.

Gai horietarako, sarri askotan, oraindik ez denez argitaratu entseiuak egiteko baliagarri den araurik, eta kontutan hartuta produktu horietako batzuk berri-berriak direla, beharrezkoa da aipaturiko alderdi guztiak uztartzea eta, izan daitezkeen egoeren arabera, bide eta kontrol-neurri egokiak ezartzea, aurrerapen teknologikoen ondorioz garatzen diren gaiak erabiltzeko aukera emateko eta, aldi berean, aipaturiko legerian ezarritakoa errespetatzeko.

Ondorioz, eta Estatutuak autonomi elkarte honi industriaren alorrean ematen dion eskumen esklusiboa kontutan harturik, aipaturiko lege-manuak eta gainerako xedapen orokor eta baterakorrak azterturik, hauxe

<FONT FACE="Chicago,Arial" XEDATU DUT:

<FONT FACE="Chicago,Arial" SIZE=2> 1. atala.– Xedea eta aplikazio-eremua.

1.– Berokuntza eta garbitasunerako ur hotza zein beroa eramateko -95ºC-tan edo hortik beherako tenperaturan-, gai plastikoez egindako hodiek eta beren osagarriek bete behar dituzten eskakizun eta baldintza teknikoak arautzea da agindu honen xedea.

2.– Euskal Autonomi Elkartearen lurralde-eremuan kokaturik dauden eta aurreko lerroaldian aipatu diren hodi eta osagarrien instalazioari aplikatuko zaizkio agindu honetara bildutako arauak.

2. atala.– Arau orokorra.

Agindu honen 1. atalean aipatutako instalazioetako hodi eta osagarrien erabilera arautzerakoan, diseinuko tenperatura eta presioaren baterako ekintza hartuko da kontutan beti ere.

3. atala.– Instalaziorako eskakizunak.

Agindu honen xede diren hodi eta osagarriak instalatzeko, ondoko baldintza hauek bete behar dira:

1.– Erreferentzi araurik dagoenentz kontutan hartuta, ondoko idazatietan adierazten diren egiaztagirietariko baten bat izan behar da: a) Hodiek eta lotzeko osagarriek CE bereizgarria izatea.

b) Hodiek eta lotzeko osagarriek entzute handiko kalitate-marka bat izatea, bai Europako Batasuneko herrialde batekoa, bai kanpoko beste herrialde batekoa.

c) Europako Batasuneko erakunde entzute handiko batek luzatutako ziurtagiria izatea hodiek eta lotzeko osagarriek. Ziurtagirian agertarazi behar da hodi eta osagarriek gainditu dituztela, egin nahi den erabilerarako, herrialde jakin bateko erabilera-arauan aurrikusita dauden entseiuak.

2.– Salbuespenez eta egokitzat hartzen diren txosten teknikoak egin ondoren, onartu ahal izango da hodiek eta lotzeko osagarriek izatea Europako Batasuneko edo kanpoko erakunde entzute handiko batek luzatutako ziurtagiria, non agertaraziko baita hodi eta osagarriek gainditu dituztela eman nahi zaien erabilerarako erakunde ziurtatzailearen erantzukizunaren pean nahikoak diren entseiuak, hori guztia ez baldin badago erreferentzi arau harmonizaturik produktu horietarako.

3.– Aurreko puntuan aipatutako ziurtagiriek jaso behar dute ekoizpenaren aldizkako kontrolak egiteko aukera.

4.– Ur-hornidurako barne-instalazioetan aipaturiko hodi eta osagarriak erabiltzen direnean, beharrezkoa izango da fabrikatzaileak izan dezan hodi eta osagarrietarako erabilitako lehengaien osasun-erregistroa. Aipaturiko elementuak ezertan aldatzen badira, fabrikatzailearen ardura izango da aldaketa horien ondorioz uraren ezaugarriak alda ez daitezen (zaporea, usaina, edateko gaitasuna eta abar).

5.– Produktu mota bakoitzerako, herrialdean herrialdeko entitate egiaztatzaile nazionalek egiaztaturik dauden erakundeak, edota, mota honetako produktuak egiaztatzen esperientzia luzea izanik, behar adinako aintzatespen teknikoa egiaztaturik dutenak hartuko dira entzute handiko erakundetzat.

Ziurtagirian agertzen den erreferentzia produktuan berean grabaturik dagoela identifikatuko dira ziurtaturiko produktuak.

5. atala.– Ziurtagirien hizkuntza.

Autonomi elkarte honetako hizkuntza ofizialetako baten batean idatziko dira hirugarren atalean aipaturiko ziurtagiriak. Horren ezean, itzulpen ofiziala aurkeztu behar da jatorrizko agiriekin batera.

6. atala.– Produktuen erregistroa.

1.– Agindu honen xede diren hodi eta osagarriak instalatu ahal izateko, aurretik produktuaren erregistroa lortu behar da Sail honetako Industri, Energi eta Meategien Administraziorako Zuzendaritzan, 7. atalean jasoko den kasuan izan ezik.

2.– Erregistro hori lortzeko, jarraian adieraziko diren agiriak aurkeztu behar dira lurraldean lurraldeko Industriako Lurralde Ordezkaritzara:

a) Behar bezala betetako eskabidea.

b) Agindu honen 3. atalean aipatzen diren ziurtagirietarik baten bat, jatorrizkoa edo behar bezala erkaturiko kopiak.

c) Interesatuak egokitzat jotzen dituen agiri teknikoak. Agiri horietan beti ere argi eta zehaztasunez adierazi behar da hodi eta osagarrien identifikazioa (marka, eredua edo mota), baita hodi eta osagarriok erabiltzeko mugak ere.

3.– Eskabidea eta aipaturiko agiriak Industri, Energi eta Meategien Administraziorako Zuzendaritzara bidaliko dira txosten egokiarekin batera, onespena jasoz gero, harako produktuak adierazitako erregistroan inskriba daitezen.

7. atala.– CE bereizgarria.

Hodi eta osagarriek CE bereizgarria baldin badute, orduan ez dira beharrezkoak izango 5 eta 6. ataletan jasotako eskakizunak.

8. atala.– Urratzeak eta zehapenak.

Arau honetan ezarritakoa urratuz gero, Industriari buruzko uztailaren 16ko 21/1992 Legean aurrikusitakoaren araberako zehapena ezar daiteke.

<FONT FACE="Chicago,Arial" ALDIBATERAKO XEDAPEN BAKARRA

<FONT FACE="Chicago,Arial" SIZE=2> Produktu hauetariko baten batentzat ez badago erreferentzi araurik, 4. atalean aipatutako identifikazio-grabatua produktuaren gaiari, fabrikatzaileari eta neurriei buruzkoa izango da.

<FONT FACE="Chicago,Arial" AZKEN XEDAPENAK

<FONT FACE="Chicago,Arial" SIZE=2> Lehenengoa.– Industri, Energi eta Meategien Administraziorako Zuzendaritzak ahalmena izango du, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den erabakiaren bitartez, agindu honen edukia gaien bilakaera teknologikoari eta lortutako esperientziari egokitzeko, eta agindua bete eta betearaztean sor daitezkeen arazo guztiak erabakitzeko.

Bigarrena.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean agindu hau.

Vitoria-Gasteiz, 1996ko abenduaren 18a.

<FONT FACE="Chicago,Arial" Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburua,

<FONT FACE="Chicago,Arial" JAVIER RETEGUI AYASTUY.


Azterketa dokumentala