Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

8. zk., 1997ko urtarrilaren 14a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileak

Mutrikuko Udala
227

OINARRIAK, ekonomi-finantza alorreko teknikari ertainaren lanpostua jabetzan betetzeko nornahirentzako lehiaketa-oposizioetarako izango direnak.

<FONT FACE="Chicago,Arial" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">Lehenengoa. – Deialdiaren xedea.– Deialdi honen xedea, Udal honen plantilan hutsik dagoen Ekonomi Finantza Alorreko Teknikari Ertain baten lanpostua, nornahirentzako lehiaketa-norgehiagoka bidez, jabetzan betetzea da. Lanpostu hau Administrazio Orokorreko Eskalan, Tekniko azpieskalan, Tekniko Ertain Motan, B sailkapeneko Taldean sartzen da eta, indarrean dagoen legeriaren arabera, talde horri dagozion lansari, trienio eta dagozkion gainontzeko ordainsariez osatuta dago.

Bigarrena.– Karguak bere dituen egitekoak.– Mutrikuko Udalaren lanpostu-zerrendan azaltzen guztiak dira. Esandakoez gainera, bere gainetik daudenek agindu diezazkioten beste egitekotan arituko da, bere kategoriaren barruan.

Hirugarrena.– Lehiatzaileen baldintzak.– Onartua izateko, eta hala badagokio, Lehiaketa-Norgehiakokan parte hartzeko, lehiatzaileek, eske-idazkiak aurkezteko epea amaitu baino lehen, honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Nazioz Espainiarra edo, nazioartean egindako eta Espainiak sendetsitako Itunen indarrez, Europako Batasuneko kide diren beste Estatuetako edozeinetakoa izatea, langileak batera eta bestera nahi bezala ibiltzea Europako Ekonomi Elkartea Eratzeko Itunean zehazten den neurrian aplikatzekoa bada.

b) 18 urte beteta euki eta 55 urtetik gorakoa ez izatea.

c) Ekonomi eta/edo Enpresaritza Zientzietako Diplomadun tituluaren jabe izatea edo titulu hori lortzeko eskubideak ordainduta eukitzea, edo Ekonomi eta/Enpresaritza lizentziaturako nahiz Zuzenbide Lizentziaturako hiru urte osoak gaindituak izatea.

d) Lanpostuak bere dituen lanetan normal aritzea eragotziko duen gorputzeko ez psike-aldetiko gaixotasunik edo akatsik ez izatea.

Azken puntu hau bere garaian ziurtatu beharko da, Epaimahaiak onartutako lehiatzaileei soilik egingo zaizkien proben eta errekonozimenduaren ondoren, Mutrikuko Udalak jarritako zerbitzuetan aritze-aldiango funtzionari izendatu baino lehen.

e) Gaitasungabetasun edo bateraezintasun ziorik ez izatea. f) Inongo Herri Administraziotako zerbitzutik zigor-espediente bidez egotzia ez izatea, ez eta egiteko publikoetan aritzeko ere gaitasungabetuta ez egotea. Gainontzeko Estatu kideetakoak direnek, beren Estatuan, egiteko publikoetara sartzea eragozten duen disziplina-zigor edo zigor penalpean ez daudela ziurtatu beharko dute.

Laugarrena.– Eske idazkiak.– Lehiaketa-norgehiakotan parte hartzea eskatuzko idazkiak -bertan lehiatzaileek hirugarren oinarrian eskatzen diren baldintza guztiak eta bakoitza betetzen dituztela agertu beharko baitute– Udal honetako Alkate-lehendakari jaunari zuzenduko zaizkio eta, deialdiaren iragarpena Estatuko Boletin Ofizialean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Gipuzkoako Probintzikoan, argitaratu dadin – hots, azken argitalpena egindako– egunaren biharamonetik aurrera kontatuko diren hogei egutegi-egunen barruan, Erroldaritza Nagusian aurkeztuko dira.

Eske-idazkiak aurkeztu ahal izango dira, baita, Herri Administrazioetako Jaurbide Juridikorako eta Administrazio Prozedurako Legearen 38.4 artikuluan esaten diren eratakoren baten ere.

Bostgarrena.– Lehiatzaileak onartzea.– Eske-idazkiak aurkezteko epea amaitu ondoren, Alkate-lehendakari jaunak onartutako eta bazter utzitako lehiatzaileen behin behineko zerrenda onartuko du. Zerrenda hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da eta Udaleko iragarpen-oholtzean agerian jarriko, eta 10 laneguneko epea jarriko da bazter uztea ekarri duten hutsak edo jarri gabekoak zuzentzeko, nahiz zerrenden aurkako galdapenak egiteko.

Galdapenik aurkezten ez bada, behin behineko zerrenda besterik gabe behin betiko bilakatuko da. Galdapenik balego, horiek aintzat hartuko edo, hala behar izanez gero, bazter utziko dira, behin betiko zerrenda onartzen duen ebazpenaren bidez, eta hau lehen esdandako eran emango zaio jakitera jendeari.

Seigarrena.– Epaimahai kalifikatzailea.– Epaimahai Kalifikatzailea era honetan osatuko da:

Buru: Udalbatzarreko Alkate jauna edo honek esku eman diezaion kidea.

Epaimahaikideak:

– Irakaslego Ofizialeko ordezkari bat.

– Udalean ordezkotza duten alderdi politiko edo koalizioetako kide bana.

– Herri Administrazioaren Euskal Erakundeko ordezkari bat.

– Herri Administrazioaren Euskal Erakundeko Euskara Zerbitzuko ordezkari bat, Euskarazko ezagupideak balioztatzeko soilik.

– Ekonomi eta Enpresaritza Zientzietan Lizentzidunen Kolegio Ofizialeko ordezkari bat.

– Udaleko Idazkaria.

– Langileen Batzordeko Zinegotzi bat.

– Langileen ordezkari bat.

Idazkari: Udaleko funtzionari Administratibo bat.

Epaimahaiko kideak Alkate-lehendakari jaunak izendatuko ditu, eta horien izendapena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, egin beharreko lehen-ariketarako deialdiarekin batera.

Epaimahaiko kideek, Alkate-lehendakari jaunari jakitera emanez, parte hartzeari utzi ahal izango diote, eta lehiatzaileek ezetsi ahal izango dituzte epaimahaikideak, Herri Administrazioetako Jaurbide Juridikorako eta Administrazio Arrunteko Prozedurako Legearen 28. artikuluan aurreikusitako gorabeheraren bat gertatzen denean.

Epaimahaikide guztiek izango dute hitza eta botoa, Idazkariak salbu, honek ez baitu boto-eskubiderik izango. Epaimahaiaren erabakiak bertan direnen botoen gehiengoz hartuko dira, eta boto-berdintasunik gertatuz gero, lehendakari-lanetan diharduenarena -titularra edo honen ordezkoa bertan ez baldin bada, adinez nagusien dena izango dela– ebazte-indarrekoa izango da.

Lehendakaria eta Idazkaria eta epaimahaikideen erdiak gutxienez bertan izan gabe ez da Epaimahaia osatzerik izango.

Komenigarri iritzitako probetan, probagai den gaiaren alorrean aditu diren aholkularien laguntza eskatu ahal izango du Epaimahaiak. Euskararen ezagupideak balioztatu ahal izateko, Euskal Funtzio Publikoari buruzko 6/1989 Legeko 99.2 artikuluan esaten agintzen denaren arabera, Herri Administrazioko Euskal Erakundeko ordezkari bat izendatuko da. Zazpigarrena.– Lehiatzaileen aribideak.– Denek batera egin ezingo dituzten ariketetan ari beharko duten hurrenkera zehazteko zozketa egingo da eta Udaletxeko Erabakien Oholtzan jendaurrean jarriko.

Norgehiagoka-aldiko ariketetan ezingo da hasi deialdiaren iragarpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko egunaren biharamonetik aurrera kontatuko diren 2 hilabete igaro arte.

Lehenengo ariketarako deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarpen-oholtzan argitaratuko da, gutxienez 8 lanegun aurretik, eguna, ordua eta azterketa-lekua adieraziz.

Ondorengo ariketetarako deialdia, baita Epaimahaiaren ebazpenak ere, Mutrikuko Udaleko iragarpen-oholtzean argitaratuko dira.

Lehiatzaileei dei bakarrez egingo zaie ariketa bakoitzerako deia, ezinbesteko eta behar bezala bidezkotutako eta Epaimahaiak askatasunez aintzat hartutako kasuetan salbu.

Zortzigarrena.– Lehiaketaren faseak.– Norgehiagoka Fasea gainditzen duten lehiatzaileak lehiaketako fasera iritsiko dira, eta bertan Epaimahaiak honako merezimendu hauek balioztatuko ditu, beti ere, oinarri hauetan ezartzen denarekin bat etorriz, Epaimahai Kalifikatzaileak eskatzen duenean, eske-idazkian agertuta eta aski ziurtatuta baldin badaude:

– Herri Administrazioan egindako zerbitzuak, hil oso bakoitzeko 0,15 puntu, gehienez 8 punturaino.

– 4. Oinarrian lanpostuaren egitekotzat adierazitakoaren antzeko lanetan esperientzi profesionala izatea. Hil oso bakoitzeko 0,15 puntuz balioztatuko da, gehienez 9 punturaino.

Esperientzia profesional hau I.N.S.S.k emandako frogagirien eta dagozkien enpresen egiaztagirien bidez ziurtatuko da.

Mutrikuko Udalean egindako zerbitzuak eta izandako esperientzi profesionala, eske-idazkian agertu badira, ez da dokumentu bidez ziurtatu beharrik izango eta lehiatzaileen espediente pertsonaletan dauden datuetan oinarrituz balioztatuko dira.

Bederatzigarrena.– Norgehiagoka faseko ariketak.– Hauek izango dira norgehiagoka fase ariketak:

Lehenengo ariketa.– Euskarako proba.– Lanpostu honek 3 hizkuntz eskakizuna izendatua dauka, eta hau 1996ko maiatzaren 31z geroztik aginduzkoa da:

Ariketa hau baztertze-indarrekoa da eta bertan, dagokion azterketaren bidez, frogatu beharko da lehiatzaileek, Hizkuntz Politikako Idazkaritzaren egitarauei jarraiki, lantokiko 3 hizkuntz eskakizunari dagozkion euskara-ezagupideak dituztela, edo tituluak (E.G.A., Hizkuntz Eskola Ofizialeko Gaitasun-maila, Labayru Institutuaren Egiaztagiria) , baita IVAPek emandako egiaztagiria, lanposturako izendatutakoaren pareko edo goragoko hizkuntz eskakizuna ziurtatzeari buruzkoa ere, aurkeztuz frogatu beharko dute.

Ariketa honetako kalifikazioa izango da: ‘gai da’ edo ‘ez da gai’.

Bigarren ariketa.– Nahitaez egin beharrekoa eta baztertze-indarrekoa. Deialdi honetako Eranskinetan bildutako gai-sortarekin zerikusirik dutenetatik Epaimahaiak planteiatuko duen erantzun bat baino gehiagoko galdera-sorta bati ordubeteko aldian zehar erantzun beharko zaio.

Ariketa honi Epaimahaiak emango dion puntuaketa 0tik 10erakoa izango da, eta proba gainditu eta hurrengora pasa ahal izateko, gutxienez 5 puntu lortu beharko dira.

Hirugarren ariketa.– Nahitaez egin beharrekoa. Deialdi honetako I. eta II. Eranskinekin zerikusirik duten gaiak, Epaimahaiak planteiatuko dituenak, gehienez bi ordukoa izango den denboran, idatziz garatu beharko dira.

Honen kalifikazioa gehienez 20 puntukoa izango da, eta proba gainditu eta hurrengo ariketara pasa ahal izateko, gutxienez 10 puntu lortu beharko dira.

Laugarren ariketa.– Nahitaez egin beharrekoa eta baztertze-indarrekoa. Deialdiko III. Eranskinarekin zerikusirik duten gaietan Epaimahaiak planteiatuko dituen teoriazko eta/edo praktikako balizkoak, gehienez hiru ordukoa izango den denboran, konpontzea.

Ariketa honi emango zaion puntuaketa 0tik 30erakoa izango da, eta proba gainditzeko gutxienez 15 puntu lortu beharko dira.

Bostgarren ariketa.– Nahi bada egitekoa. Bulegoko makinen ezagupidea ziurtatzeko eta datuak ordenagailuan sartzeko Epaimahaiak proposatutako probak egingo dira.

Ariketa hau egiten duen lehiatzaile bakoitzari Epaimahaiak eman ahal izango dion puntuaketa 0tik 5 punturakoa izango da.

proposamena.– Lehiatzaile bakoitzaren azken kalifikazioa norgehiagoka eta lehiaketa faseetan lortutakoen guztizkoak osatuko dute, eta hortik aterako da behin betiko puntuaketaren hurrenkera.

Ariketak eta merezimenduak kalifikatzea amaitutakoan, Epaimahaiak ageriko egingo du deialdi honetako lanpostuaz jabetzeko proposatutako lehiatzailearen izena, eta horien kopuruak ezingo du deialdiaren gai diren lanpostuena baino handiagoa izan.

Puntuaketan berdinketa gertatuz gero, hori hausteko,norgehiagoka Faseko hirugarren ariketan lortutako puntuaketa izango da kontuan.

Epaimahaiak Akta Mutrikuko Udaleko eskumendun organoari bidaliko dio, honek ariketa aldiango funtzionari izateko dagokion izendapen-proposamena egin dezan. Akta horretan puntuaketa-hurrenkeran azaldu beharko dute baztertze-indarreko ariketa guztiak gainditu izanik, mota bakoitzerako deialdiaren gai izandako lanpostu-kopurua gainditzen duten lehiatzaile guztiak.

Aldi berean, Agintaritza horri, 346/1995 Errege Dekretuko 23. artikuluaren ondorioetarako soilik, azken bilkurako akta bidaliko zaio, eta hor, puntuaketaren hurrenkeran, proba guztiak gainditu izanik, deialdiaren gai izandako kopurua gainditzen duten lehiatzaile guztiek azaldu beharko dute.

Hamaikagarrena.– Dokumentuen aurkezpena.– Proposatutako langilegaiak, Udalbatzarreko Idazkaritzan, probak gainditutakoen zerrenda argitaratzetik hasi eta hogei egutegi-egunen barruan aurkeztuko ditu norgehiagokan parte hartzeko deialdiko hirugarren oinarrian eskatzen diren baldintzen dokumentu ziurtagarriak.

Herri-funtzionari direnak beren aurreko izendapena lortzeko frogatu zituzten baldintza eta eskakizunak dokumentu bidez zuritu behar izatetik jare geldituko dira, eta menpeko duen Ministeritza, Udalbatzar edo Erakunde Publikoaren egiaztagiria aurkeztu beharko du, bere profesional-maila eta bere zerbitzu-orrian agertzen diren gorabehera guztiak ziurtatuz.

Adierazitako epearen barruan eta, ezinbesteko kasuren bat salbu, proposatutako lehiatzaileak bere dokumentazioa aurkeztuko ez balu edo eskatutako baldintzak beteko ez balitu, ez da izendatzerik izango eta ekintza guztiak baliogabetuta geratuko dira, norgehiagokan parte hartzeko eske-idazkian gezurra esanagatik bere gain har litzakeen erantzukizunen kaltetan gabe. Kasu honetan, Udalbatzarreko lehendakariak, lehiaketa-norgehiagokako ariketak gainditu izanik, azken puntuaketaren hurrenkeran hurrengo tokian agertzen dena izendatzeko proposamena egingo du.

Hamabigarrena.– Aritze aldiango denbora.– Udalbatzarrak, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeko 28. artikuluari jarraiki, osoko bilkuran izendatuko du aritze-aldiango funtzionari Epaimahaiak proposatutako langilegaia, oinarri hauetan eskatutako baldintza guztiak dokumentu bidez ziurtatu ondoren. Lanpostu honetarako aritze-aldiango denbora 12 hilabetekoa izango da.

Honako hauek osatutako Ebaluazio Batzordeak:

Alkate-lehendakariak

Langileen Zerbitzu Buruak

Sindikatuetako ordezkaritzak izendatutako langileen ordezkari batek, eta

Mutrikuko Udaleko Idazkari-Artekariak, baina hitza eta botoa izanik, ariketak egin direneko zerbitzuari eskatuko ariketa-aldiango funtzionariari buruzko txosten zehatza, ierarkiaz bere gainetik daudenek egindako balioztaketan oinarritua, honako irizpideok kontuan izanik:

a) Honako hauei buruzkoan erakutsitako gaitasunak:

* Lanerako gaitasuna eta emankortasun profesionala.

* Erantzukizunaz eta eraginkortasunaz duen joera.

* Ikasteko duen interesa, prestutasuna eta ekimena.

b) Honako hauei buruzkoan erakutsitako gaitasuna:

* Lantaldearekin zenbateraino bateratu den.

* Bere barneko eta kanpoko harremanetera zenbateraino moldatu den.

Epaimahai Kalifikatzailearentzat 6. oinarrian jarritako ihardunerako arauak Batzorde Ebaluatzaile honi aplikatzeko izango dira.

Batzorde Ebaluatzaile honek Alkate-lehendakari jaunari proposatuko dio ariketa-aldiango funtzionariak gainditu dituen ariketen zerrenda, karrerako funtzionari izendatzeko dagokion proposamena Udalaren osoko bilkurari bidal dakion.

Esandako denbora hori gaindituko ez balitz, Udaleko osoko bilkurak, zioak adieraziz emango duen Erabakiaren bidez, karrerako funtzionari izendatzeko eskubide guztiak galduko ditu.

Hamahirugarrena.– Karrerako funtzionari izendatzea.– Ariketa-aldia amaitu ondoren eta aldi hori gainditu badu, karrerako funtzionari izendatuko da. Izendapena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Hamalaugarrena.– Lanpostuaz jabetzea.– Karrerako funtzionari izendatutako langilegaiak izendapen-jakinarazpena jaso dezan egunaren biharamonetik hasita kontatuko diren 30 lanegunak betetzean jabetu beharko du bere lanpostuaz.

Hamabosgarrena.– Gorabeherak.– Ager daitezen zalantzak erabakitzeko eta Lehiaketa-Norgehiagoka, oinarri hauetan aurreikusi gabeko guztietan, era onean joateko beharrezko izan daitezen erabakiak hartzeko ahalmena du Epaimahaiak.

Hamaseigarrena.– Deialdia, horren oinarriak eta hauetatik eta Epaimahaiaren jokabidetik erator daitezen ekintza guztiak aurkatu ahal izango dira, Herri Administrazioetako Jaurbide Juridikorako eta Administrazio Arruntaren Prozedurako azaroaren 26ko 30/1992 Legean aurreikusitako epeetan eta eran.

I. ERASKINA

<FONT FACE="Chicago,Arial" DENENTZAKO GAIAK

<FONT FACE="Chicago,Arial" SIZE=2> 1. Gaia: Euskal Herriko Autonomi Estatutua. Horren esanahiaren aztarna orokorra. Egitura eta edukia.

2. Gaia: Ekonomi Hitzarmena: Foru Erakundeen Eskumenak eta aplikaziorako Sortarau Nagusiak. Bakarreango eta elkarrekingo Zerga-eskumena. Itundutako eta Itundu gabeko Zergak.

3. Gaia: Ekonomi Hitzarmena: Kudeaketarako eta Prozedurarako arauak. Kupoa. Xedapen gehigarriak, aldibaterakoak eta azken xedapenak.

4. Gaia: Konstituzioaren sortarauak: Estatu sozial eta zuzenbidezko demokraziaduna. Espainiako Konstituzioaren balio nagusiak. Autonomiaz osatutako Estatua.

5. Gaia: Autonomi Elkarteak. Estatuaren eta Autonomi Elkarteen arteko harremanak. Autonomi Elkarteen politika eta administrazio-antolakuntza. Horien dirubideak.

6. Gaia: Herri Administrazioetako Ogasuna. Baliabideen banaketa. Ekonomi Hitarmena.

II. ERASKINA

<FONT FACE="Chicago,Arial" FINANTZA ETA ZERGA ZUZENBIDEA

<FONT FACE="Chicago,Arial" SIZE=2> 1. Gaia: Ogasun Publikoa eskubide eta betebeharren titular denez.

2. Gaia: Dirusarrera publikoak. Kontzeptuak eta motak.

3. Gaia: Gastu publikoa. Kontzeptua eta motak. Gastu publikoaren benetako eta itxurazko hazkuntza. Eragin ekonomikoak eta gastu publikoa aplikatzeko irizpideak.

4. Gaia: Aurrekontuen Lege Orokorra. Egitura eta sortarau orokorrak.

5. Gaia: Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legea (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 1983ko uztailaren 6ko alea). Xedapen orokorrak. Euskal Herriko Autonomi Elkartearen Administrazio Nagusiaren eta Erakundeen egitura-itzuraketa.

6. Gaia: Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauak. Euskal Herriko Ogasuntza Nagusiak bere dituen gaietako eskumen Jaurbidea. Euskal Herriko Ogasuntza Nagusiaren eskubideak eta betebeharrak. Kontrolerako moduak.

7. Gaia: Euskadiko Diruegitamu Jaurbideari buruzko Legea (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 1984ko urtarrilaren 11ko alea).

8. Gaia: Zergabideko Zuzenbide Orokorra. Zergabiderako Arau Orokorrak dituen sortarauak (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 1985eko otsailaren 6ko alea). Zuzeneko eta zeharkako ezarpena.

III. ERASKINA

<FONT FACE="Chicago,Arial" AURREKONTUA ETA KONTULARITZA PUBLIKOA

<FONT FACE="Chicago,Arial" SIZE=2> 1. Gaia: Administrazioaren finantz aribidea. Ogasun Publikoaren kontzeptua eta helburuak: Ekonomi egonkortasuna. Baliabideek era erankorrez izendatzea. Ekonomi garapena. Irabazien eta ondarearen banaketa.

2. Gaia: Aurrekontua. Aurrekontu-formula ezberdinak: Ekonomia egonkortzeko aurrekontua. Bete beteko lanbiderako aurrekontua.

3. Gaia: Aurrekontua egitarauka: Kontzeptua eta osagaiak. Formulazioa. Faseak. Analisia egiteko moduak. Gostea-irabazia metodoa. Plangintza, egitaraugintza eta aurrekontua.

4. Gaia: Oinarri garestiko Aurrekontua: Kontzeptua. Ezarpen-prozesua. Horrek Administrazioan duen aplikazioa.

5. Gaia: Aurrekontuaren zikloa: Aurrekontua prestatzea, egiteratzea eta kitapena.

6. Gaia: Toki Erakundeen Aurrekontua. Ekonomi sailkapena eta iharduerarako sailkapena. Kredituen Jaurbide orokorra: Kredituen eskualdaketak. Kreditu zabalgarriak. Ohiz kanpoko kredituak. Urte askotarako izaerako gastuak. 7. Gaia: Administrazioaren finantz aribidearen kontrola. Kontrol-motak. Barneko eta kanpoko kontrola.

8. Gaia: Barneko kontrola. Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren barne-kontrola. Ekonomi eta finantzen alorreko kontrola, ekonomi eta zergen alorreko kontrola, ekonomi eta administrazio-alorreko kontrola, ekonomi eta eraubide-alorreko kontrola, ekonomi eta antolakuntza-alorreko kontrola.

9. Gaia: Euskal Autonomi Elkarteko administrazioaren kanpoko kontrola. Kontuen Epaitegia. Kontuen Euskal Epaitegia.

10. Gaia: Kontularitza Publikorako Plan Orokorra baino lehenagotik Administrazioan indarrean dagoen Kontularitza Publikoa. Kontularitza Publikoa eta kontularitzaren kontrola. ADOP sistema.

11. Gaia: Kontularitza Publikorako Plan Orokorra: Kontuen taula, Kontuen definizioak: Urteko kontuak. Balioztatzeko irizpideak.

12. Gaia: Toki-mailako Administraziorako Kontularitzako Instrukzioa, 1990eko uztailaren 17ko Aginduaz onartua. Toki Erakundeen aurrekontuari buruzko otsailaren 26ko 4/1981 Foru Araua.

Mutriku, 1996ko abendua.

<FONT FACE="Chicago,Arial" ALKATEA.

IHARDUNEANGO IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala