Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

8. zk., 1997ko urtarrilaren 14a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileak

Herrizaingoa
224

ERABAKIA, 1996ko abenduaren 19koa, Euskal Herriko Poliziaren ikastegiko zuzendariarena, Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako karrerako funtzionarioek Krimen Ikerketarako Oinarrizko Ikastaroan parte hartzeko lehiaketa-oposizioetarako deialdia egiten duena.

<FONT FACE="Chicago,Arial" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">4/1992 Legeko 7. atalean eta Euskal Herriko Poliziaren Hautaketa eta Trebakuntzarako Arautegia onartzen duen 315/1994 Dekretuko 52. atalean eta hurrengoetan xedatzen denaren arabera, Ikastegiko Zuzendaritzak, Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako karrerako funtzionarioek Krimen Ikerketarako Oinarrizko Ikastaroan parte hartzeko lehiaketa-oposizioetarako deialdia egiten du. Deialdi hori, Herrizaingo Saileko Segurtasun sailburuordeak finkatutako helburuei jarraituz egiten da. Hona hemen <FONT FACE="Chicago,Arial" <P ALIGN="CENTER">OINARRIAK

<FONT FACE="Chicago,Arial" SIZE=2> Lehenengoa.– Deialdiaren helburua.

1.– Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako karrerako funtzionarioek Krimen Ikerketarako Oinarrizko Ikastaroan parte hartzeko lehiaketa-oposizioetarako deialdia egitea. Prozedura hautaketa-bidezkoa izango da.

2.– Deialdiaren gai diren plazen kopurua: hirurehun (300) agente kategoria dutenentzako eta berrogeita hamar (50) lehen agente-kategoria dutenentzako.

Bigarrena.– Izangaiek bete beharrekoak.

1.– Honako baldintza hauek bete beharko dituzte izangaiek hautaketa-prozesuan parte hartu ahal izateko:

a) Karrerako funtzionario izatea.

b) Lanean egotea, Ertzaintzako agenteari edo lehen mailako agenteari dagokion kategoriaz.

c) B2 edo baliokideko gidatzeko baimena izatea.

2.– Eskabideak aurkezteko epea amaitu dadin egunerako beteta izan behar dituzte izangaiek aurreko idazatian aipatu diren baldintza horiek. 3.– Hautaketa-prozedurarako onartua izateko edo berorretan parte hartu ahal izateko, nahikoa izango da, eskatzen diren baldintza guztiak betetzen dituztela beren eskeidazkietan aitortzea izangaiek. Eskeidazkiak aurkezteko eguna amaitu dadin eguna hartuko da kontutan horretarako.

4.– Aurreko idazatian aipatutakoak horrela badira ere, onartutakoen eta bazter utzitakoen zerrenda onartzeko ahalmena duen organuak, deialdian parte hartzeko eskatzen diren baldintzak izangairen batek ez dituela betetzen, jakingo balu prozedurak irauten duen bitartean, hautaketa-prozeduratik kanpo utziko litzateke izangai hori.

Hirugarrena.– Eskeidazkiak.

Euskal Herriko Poliziaren ikastegiko zuzendariari bidali beharko diote eskabidea interesatuek, erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamunetik hasi eta 20 asteguneko epearen barruan. I. eraskinean jasotzen den normalizatutako eskabide-eredua erabili beharko da horretarako.

Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko Zuzendaritzan (Madril-Irun errepidea, z/g, 01192 Arkaute-Araba) aurkeztu beharko dira eskabideak, honako idazki hau kartazalean jarriko dela: «Krimen Ikerketarako Oinarrizko Ikastaroan parte hartzeko Lehiaketa-oposizioa». Herri Administrazioen Lege Jaurdunbideari eta Guztientzako Administrazio Ihardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4 atalean aipatzen diren medioetakoren batez ere baliatu ahal izango dira izangaiak, eskabideak zuzendaritza horretara bidali ahal izateko.

Laugarrena.– Izangaiak onartzea.

1.– Eskabideak aurkezteko epealdia amaitutakoan, onartutakoen eta bazter utzitakoen behin-behineko zerrendari onarpena emango dio Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariak. EHAAn argitaratuko da zerrenda hori. 2.– Bazter utzitako izangai bakoitzari buruz, bazter utzi izanaren kausak eman beharko dira aditzera behin-behineko zerrenda horretan. Erreklamazioak egiteko eta eskeidazkiak izan ditzakeen akatsak zuzentzeko, 10 asteguneko epea emango da.

3.– Onartutakoen eta bazter utzitakoen behin-behineko zerrenda behinbetikoratzen den erabakian onartu edo ukoa emango zaie aurkeztutako erreklamazioei. EHAAn argitaratuko da erabaki hori eta lehenengo probak egingo direneko lekua, eguna eta ordua ere jaso beharko dira erabaki horretan.

4.– Aipatu diren zerrendek eta bai geroago argitaratuko direnek ere, izangaiaren identifikazioa jaso beharko dute. Horretarako, eskabidearen zenbakia aipatuko da.

Bosgarrena.– Epaimahaia.

1.– Lehendakari batek, lau bokalek eta idazkariak osatuko duten epaimahaia eratuko da, oposizioari dagozkion proben balorazioa egin ahal izateko.

Hautaketa prozedurarako onartuak izan diren eta bazter utzitakoen behin-betiko zerrenda onartuko deneko erabakia emango du Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariak. Epaimahaiko kideen eta horien ordezkoen izenak argitaratuko dira erabaki horretan.

2.– Herri Administrazioen Lege Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Ihardunbideari buruzko Legeko 28. eta 29. ataletan aipatzen diren abstentzio eta errekusazio mailako arauak, aplikagarriak izango zaizkie epaimahaiko kideei.

3.– Epaimahaiak aholkulari espezialistak hartu ahal izango ditu bere lanetarako, nahiz hautaketa-proba guztietarako, nahiz baterako. Espezialistek aholkuak emango dituzte eta beren lankidetza teknikoa eskainiko, beren espezialitateen barruan.

4.– Epaimahaiari dagokio lehiaketa-oposizioa osatzen duten proben eta merituen garapena eta ebaluazioa burutzea. Askatasun osoa izango du bere jardunerako, prozeduraren objetibotasunaren erantzukizundun izango da eta deialdiko oinarriak bete daitezen bermatuko du.

5.– Hautaketa-prozesua garatzeko beharrezkoak diren neurriak hartu ahal izango ditu epaimahaiak deialdi honetan finkatuta ez dauden guztietan eta, gainera, deialdiko oinarriak interpretatzeak eta aplikatzeak sor ditzan arazo guztiei ebazpena emateko ahalmena izango du.

6.– Epaimahaiak ezin deklaratu ahal izango du honako hau: onartutako izangaien kopuruak deialdiaren gai izan diren lanpostuen zenbatekoa gainditzen duela alegia. Muga horretaz kanpo leudekeen proposamenak, legez kanpo egongo lirateke erabat.

Seigarrena.– Oposizioa.

Honako proba hauek osatuko dute oposizioa:

1.– Ezagupen teoriokoen proba, obligaziozkoa eta baztertze indarra duena. Test eran antolatuta dauden galderei buruzko gaizerrenda idatziz bete beharko da eta II. eraskinean eskaintzen diren gaiei buruzkoak izango dira galderak. 50 puntu emango dira gehienera eta gutxienez 25 puntu lortu ez ditzaten izangaiak hautaketa-prozesutik kanpo geldituko dira.

2.– Proba praktikoa, obligaziozkoa eta baztertze indarra duena. Kasu praktiko bati edo batzuei irtenbidea eman beharko zaie eta programako (II. eraskina) gaiak aplikatu beharko dira beroietan. 25 puntu emango dira gehienera eta, gutxienez, 12,5 puntu atera ez ditzan izangaia bazter geldituko da hautaketa-prozesutik.

3.– Gaitasunari buruzko proba, obligaziozkoa eta baztertze-indarra duena. Honako alde hauen balorazioa egitea du xedetzat: mintzamena, informazioa erabiltzea, aditasun eta alerta, e.a. 25 puntu emango dira gehienera eta, gutxienez, 12,5 puntu lor ez ditzaten izangaiak hautaketa-prozesutik kanpo geldituko dira.

4.– Nortasunari buruzko probak, obligaziozkoak eta baztertze-indarra dutenak. Elkarrizketa pertsonala eta/edo talde-dinamika sartu ahal izango da horien artean, izangaia, profil profesionalari pertsonalki egokitzen zaion aztertzea izango da helburua. 25 puntu emango dira gehienera eta 12,5 puntu lor ez ditzaten izangaiak hautaketa-prozesutik kanpo geldituko dira.

5.– Euskarari buruzko proba, borondatezkoa. Hizkuntzaren ezagupen-maila neurtzea du xedetzat. 10 puntu emango dira gehienera, III. eraskinean finkatuta dagoenaren arabera.

Zazpigarrena.– Oposizio-proben garapena.

1.– Aurreko oinarrian finkatzen den hurrenkeraz besteko hurrenkerari jarraituz oposizioko probak garatu daitezela onartu ahal izango du epaimahaiak eta txanda ezberdinetan burutu daitezela ere bai, zerbitzuaren beharrek hala eska dezatenean.

2.– Deialdia EHAAn argitara dadin egunetik hasi eta bi hilabeteko epea bete arte, ezin ekin ahal izango zaie oposizio-probei. Eta hori, Euskal Herriko Poliziaren Hautaketa eta Trebakuntzarako Arautegiko 45.1 atalean xedatzen denaren arabera.

3.– Lehenengo proba egiteko eguna, ordua eta lekua, gutxienez zazpi egun naturaleko aurrerapenez emango dira aditzera, laugarren oinarriko 3. puntuan aditzera ematen denaren arabera. Hurrengo ariketak egiteari buruzko iragarkiak, hirurogeita hamabi orduko gutxieneko aurrerapenez jarriko dira ikusgai Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko iragarki taulan. Emaitzak ere bertan emango dira aditzera.

4.– Aurreko lerroaldean esan dena esan bada ere, egun berean proba bat baino gehiago egin daitezenaren erabakia hartu ahal izango du epaimahaiak. Kasu honetan, aurreko proba gainditu dutenen probak bakarrik ebaluatuko dira.

5.– Obligaziozko probaren batera ez joateak, izangaia hautaketa-prozesutik beste gabe kanpo uztea ekarriko du. Eta horrela izango da, gainditu ezinezko kausaren bat ematea gerta dadinean ere.

6.– Identitateko agiri profesionala berekin dutela joan beharko dute izangaiek probetara eta agiri hori aurkez dezatela edozein unetan eskatu ahal izango zaie.

Zortzigarrena.– Lehiaketa.

Eskabideak aurkezteko epeak indarrean iraun duen bitartean aurkeztu diren eta kreditatutako merituen balorazioa egingo da lehiaketa-aldi honetan zehar. Ondoren aipatzen diren arauei atxikiko zaie eta aldi honetan emango diren gehieneko puntuak ez dira izango 14 baino gehiago.

– Atestatuen espezializazioan egitekoak betetzen egindako urte bakoitzagatik 1,5 puntu emango dira; baina izangaiak espezializazio-ikastaro hori egin eta gainditu dezanaren baldintzapean. Urtebete baino gutxiagoko zatiak ez dira kontatuko.

Meritu horiek Ertzaintzaren barruan berenganatu dituztenez izangaiek eta ELATko langile-arean meritu horiek espreski jasota daudenez, nahikoa izango da, eskabideak aurkezteko epealdia amaitu baino lehen bereganatutako merituak eskeidazkian aipatzea izangaiak. Euskal Herriko Poliziaren ikastegiak ofizioz egingo du merituen ziurtapena.

Bederatzigarrena.– Lehiaketa-oposizioko azken kalifikazioa eta ikastarorako onartuak izan direnen zerrenda.

1.– Lehiketa-oposizio aldietan lortutako guztirako puntuek osatuko dute azken puntuazioa. Euskarako merituak ebaluatzeak eman dezan emaitza gehituko zaio horri eta horrek finkatuko du izangaien hurrenkera.

2.– Sailkapen hurrenkeran eman daitezkeen berdinketen ebazpena, ezagupen teorikoen proban punturik gehien lor ditzaten izangaien alde emango da.

3.– Hautaketa prozesua gainditu eta deialdiaren gai izan diren plazen kopuruan sartzen diren agenteen edo lehen agenteen zerrendan aipatzearen ondorioetarako, lehiaketa-oposizioko azken kalifikazioa argitaratzean izangaiek zuten kategoria hartuko da kontutan hurrengo puntuan esaten denaren arabera.

4.– Hautaketa-sistemari amaiera ematen dioten proben eta merituen sailkapena amaitutakoan, onarpena emango dio epaimahaiak eta Euskal Herriko Poliziaren ikastegiko iragarki-taulan argitaratuko du sailkapen hori: a) Lehiaketa-oposizioa gainditu duten izangaien zerrenda, kategoria bakoitzean (agentea eta lehen agentea) punturik gehien lortu dutenengandik hasita.

b) Hautaketa-sistema gainditu eta kategoria bakoitzerako (agentea eta lehen agentea) deitu diren plazen kopuruan sartzen direnek osatzen duten eta hautatuak izan diren izangaien zerrenda. Sailkapen hurrenkerari jarraituko zaio horretan eta ikastaroa antolatzeko eta garatzeko agintea duen organoari bidali beharko zaio zerrenda.

5.– Bigarren oinarriko 4. zenbakian aipatzen diren arauen arabera deialdian parte hartzeko eskatzen diren baldintzak behar bezala bete dituela kreditatu eta hautatuak izan diren izangaiek, Krimen Ikerketarako Oinarrizko Ikastaroa egin beharko dute Euskal Herriko Poliziaren ikastegian.

Hamargarrena.– Krimen Ikerketarako Oinarrizko Ikastaroa.

1.– Ikastegiko zuzendariak egingo du hautatuak izan diren izangaien banaketa ikastaroetarako, horretarako, ikastegiak dituen irakaskuntza-beharrak eta Ertzaintzak eta honen antolaketak dituenak hartuko ditu kontutan horretarako.

2.– Euskal Herriko Poliziaren ikastegiko zuzendariak, izangaiek lan egiten duteneko polizi-unitateen buruzagien bidez emango die interesatuei ikastaroan sartzeko berri.

3.– Euskal Herriko Poliziaren ikastegian emango da ikastaroa barnetegi-erregimenpean. Iraupena, 16 astekoa izango da gehienera.

4.– Ikastegiko Barne Erregimenari buruzko Arautegian finkatzen den disziplina-erregimeneko arauei atxikita egongo dira ikasleak eta, irakaskuntza-disziplinaren aurkako arau-hauste arrunta egon dadin kasuetan, Euskal Herriko Poliziaren Kidegoen disziplina-erregimeneko arauei, baina haien ordezkoak izango dira hauek.

5.– IV. eraskinean aipatzen diren bederatzi modulu didaktikok osatuko dute ikastaroa.

6.– 0 puntutik 10 puntura arteko balioa emango dio dagokion irakaslegoak modulu edo submodulu bakoitzari; beharrezkoa izango da, 5 puntu gutxienez lortzea modulu bakoitzean ikastaroa gainditu ahal izateko. Kalifikazioa: «gai da» edo «ez da gai.»

7.– Ikastaro bakoitzari amaiera eman ondoren eta Trebakuntza Dibisioaren erabaki bidez ikusgai jarriko da emaitzen zerrenda Euskal Herriko Poliziaren ikastegiko iragarki-taulan.

8.– Ikastaroa gainditu dezaten ikasleei, gaitasun-ziurtagiria emango die Euskal Herriko Poliziaren ikastegiko zuzendariak.

Hamaikagarrena.– Moduluen konbalidazioa.

1.– Euskal Herriko Poliziaren ikastegiak, hainbat modulu konbalidatu ahal izango ditu ondoren aipatzen diren baldintzen pean:

a) Euskal Herriko Poliziaren ikastegian emandako ikastaroak gainditu dituzten ikasleei ofizio-bidez, baina dagokion moduluaren edukia eta ikastaroarena funtsean berdinak izan daitezenean.

b) interesatuek hala eskatuta, gainditutako eta ziurtagiri ofizial bidez kreditatutako ikastaroak izan daitezenean. Edukinaren funtsezko berdintasuna jaso behar da ziurtagiri horretan.

2.– 6. modulua, hori osatzen duten submodulu bakoitzean konbalidatu ahal izango da.

3.– Horretarako finkatuta dagoen apartaduan formalizatu beharko da konbalidazio-eskabidea. Eskabidearekin batera, nahi horrek oinarri hartzen dueneko agiriak jaso beharko dira.

4.– Euskal Herriko Poliziaren ikastegiko zuzendariak, trebakuntza ikastaroen eta moduluen konbalidazio-taula bat jarriko du ikusgai ikastegiko iragarki taulan. Trebakuntza ikastaroari hasiera eman baino lehen, konbalidazio-eskabideei eman beharko zaie irtenbidea, trebakuntza dibisioaren txostena aztertu ondoren.

Hamabigarrena.– Krimen Ikerketarako ikastaro-bidez betetzeko plazak.

Ikastaroa gainditu dezaten ikasleek hutsik dauden plaza guztiak eskatu beharko dituzte. Plaza horietaz jabetzeko, ikastaroetan eskuratutako trebakuntza eta ezagupenak izatea beharrezkoa izango da. Eta horrela egiten ez baldin badute, plaza horietako edozeinetarako izendatuak izan daitezke.

Hamahirugarrena.– Errekurtsoak.

Interesatuek inpugnatu ahal izango dituzte, bai deialdi hau, bai bere oinarriak eta bai deialdi honek, epaimahaiaren eta Euskal Herriko Poliziaren ikastegiaren jardunek ekar ditzaketen administrazio-egintza guztiak ere. Guztientzako administrazio-prozedura arautzen duten arauetan aipatzen diren kasuetan eta moduan egin beharko da hori.

Hamalaugarrena.– Azken xedapenak

1.– Krimen Ikerketarako Oinarrizko Ikastaro batean parte hartu ahal izango dute funtzionarioek, baina hiru deialdietakoetan gehienera. Deialdi bat amaigtutzat joko da eta, ondorioz, konputagarria izango da, funtzionario batek deialdi batean parte hartzeko onarpena izan dezanean; baina ez da horrela izango, norbait, berak nahi gabe, ikastaro batera ez joatea edo ez amaitzea gerta dadinean. Kausa hori behar den bezala justifikatu egin beharko da eta deialdia egin duen organuak libreki aztertuko du.

2.– Barne mailako hautaketa-prozesu batean parte hartzea borondatezkoa denez, hautaketa aldiko eta trebakuntza ikastaroko bidaiegatik edo beste arrazoi batzuengatik etor daitezkeen gastuen dirua eskuratzeko eskubiderik ez dute izango izangaiek eta, ondorioz, Administrazioak ez du izango inolako obligaziorik gastu horiekiko.

3.– Trebakuntza ikastaroak iraun dezan bitartean, barnetegiko buruak, barnetegi-erregimenean ezarrita dauden arauak aplika daitezeneko eta ikasleek bete ditzateneko ardura izango du bere gain.

Arkaute, 1996ko abenduaren 19a.

Euskal Herriko Poliziaren ikastegiko zuzendaria,

JON ETXEBARRIA ORUE.

I. ERASKINA

ANEXO I

<FONT FACE="Chicago,Arial" HERRIZAINGO SAILA

EUSKAL HERRIKO POLIZIAREN IKASTEGIA

DEPARTAMENTO DE INTERIOR

ACADEMIA DE POLICIA DEL PAIS VASCO

<FONT FACE="Chicago,Arial" SIZE=2>

Agiri hau izenpetzen duenak, Euskal Autonomi Elkarteko Ertzaintzaren barruan, <FONT FACE="Chicago,Arial" KRIMEN IKERKETARI BURUZKO OINARRIZKO IKASTAROA <FONT FACE="Chicago,Arial" SIZE=2>delakoAn sartzeko saioetan eskuhartu ahal izateko Izangaitzat hartzea eskatzen dizu zuri, Jn. horri. Horretarako deialdia, Euskal Herriko Poliziaren -Ikastegiaren zuzendariak 199........eko .......ren

EHAAn, ............ zenbakian argitaratu. Ondorio horretarako, honako hau dio: <P ALIGN="JUSTIFY">El que suscribe ruega a V.I., tenga a bien considerarle aspirante para tomar parte en las pruebas de acceso al <FONT FACE="Chicago,Arial" CURSO BASICO DE INVESTIGACION CRIMINAL <FONT FACE="Chicago,Arial" SIZE=2>del Cuerpo de la Policía de la Comunidad Autónoma del País Vasco, cuya convocatoria fué anunciada por Resolución de ........ de ......................... de 199....... del Director de la Academia de Policía del País Vasco y publicada en el B.O.P.V., número .......... de ...... de ...................... de 199......., haciéndose constar a dicho efecto lo siguiente:

<FONT FACE="Chicago,Arial"

I. IZANGAIAREN DATUAK / DATOS PERSONALES

<FONT FACE="Chicago,Arial" SIZE=2> Ertzaintzan sartu zinen eguna: Profesional zb.: Maila:

Fecha de ingreso en la Ertzaintza: N.º Profesional: Grado:

Oraingo destinoa: Eskaera eguna

Destino actual: Fecha de solicitud:

<FONT FACE="Chicago,Arial" LEHENENGO ABIZENA / PRIMER APELLIDOBIGARREN ABIZENA / SEGUNDO APELLIDO

IZENA / NOMBREJAIOTEGUNA / FECHA DE NACIMIENTO

<FONT

<FONT FACE="Chicago,Arial"

II.IKASTEGIAK AMANDAKO IKASTAROETATIK IZANGAIAK EGIN DITUENAK / CURSOS REALIZADOS IMPARTIDOS POR LA ACADEMIA:

<FONT III. E.H.P.IKASTEGIAK EMAN EDO ANTOLATU EZ DITUEN IKASTAROAK (ZIURTAGIRIAK AURKEZTU BEHAR DIRA) / CURSOS REALIZADOS NI ORGANIZADOS NI IMPARTIDOS POR LA ACADEMIA (DEBERAN PRESENTAR DOCUMENTACION ACREDITATIVA)<FONT SIZE=2>

<FONT FACE="Chicago,Arial" SIZE=2> <FONT FACE="Chicago,Arial" IV. KONBALIDATZEKO ESKEA / SOLICITUD DE CONVALIDACION

<FONT FACE="Chicago,Arial" SIZE=2> 1. Ikastaroaren eskema eta planteamendua / 6.2. Komunikazioen behaketa / Observación de

Esquema y planteamiento del curso n comunicaciones n

2. Argiketaren funtsezko oinarriak eta informatika 6.3. Sarrerak eta erregistroak / Entradas

euskarriak / Principios básicos del Atestado y soportes y Registros n

informáticos n 6.4. Kaleko Ikerketak / Investigaciones

3. Begizko ikuskapenak eta aldez aurreko ikerketak callejeras n

/ Inspección ocular e Investigaciones preliminares n 7. Atxiloketa / La detención n

4. Biktimak eta lekukoak / Víctimas y testigos n 8. Argiketa eta Justizi Administrazioarekiko

5. Ikerketaren planteamendua / Planteamiento de la Lakidetzarako ekintzak / El atestado y actos de

Investigación n colaboración con la Administración de Justicia n

6. Ikerketa egiteko modua / Desarrollo de la Investigación n9. Froga / La prueba n 6.1. Zaintza eta jarraipena / Vigilancia y Seguimiento n

<FONT FACE="Chicago,Arial" V. BESTE DATU BATZUK: V. OTROS DATOS

<FONT FACE="Chicago,Arial" SIZE=2>Aurkeztu honako hauek eske - ikazkiarekin batera: argazki bat (karnet tamainakoa), gidatzeko karnetaren fotokopia (B2 edo baliokidekoa), E.G.A. edo baliokidea gainditu izanaren egiaztagiria, eta konbalidatzeko eskearen oinarri diren agiriak.

<FONT FACE="Chicago,Arial" AITORTZEN DU: <FONT FACE="Chicago,Arial" SIZE=2>Eske-idazkian adierazitako xehetasun guztiak benetakoak direla eta <FONT FACE="Chicago,Arial" KRIMEN IKERKETARI BURUZKO OINARRIZKO IKASTAROAN <FONT FACE="Chicago,Arial" SIZE=2>sartzeko deialdiaren erabakian aipatzen diren baldintza eta eskakizun guztiak betetzen dituela

Adjúntese con la solicitud, 1 fotografía (tamaño carnet), y fotocopia del Permiso de Conducción (B2 o equivalente), Acreditación de superación de E.G.A. o equivalente, y la documentación en la que fundamenta la solicitud de convalidación.

<FONT FACE="Chicago,Arial" DECLARA: <FONT FACE="Chicago,Arial" SIZE=2>Que son ciertos todos y cada uno de los datos consignados en esta solicitud y que reúne las condiciones y requisitos exigidos en la Resolución de la Convocatoria para el acceso al <FONT FACE="Chicago,Arial" CURSO BASICO DE INVESTEGACIÓN CRIMINAL <FONT FACE="Chicago,Arial" SIZE=2>

eko n
Izenpea / Firma,

<FONT FACE="Chicago,Arial" EUSKAL HERRIKO POLIZIAREN IKASTEGIKO ZUZENDARI JAUNA

(Ertzaingoaren Hautapen eta Jarraipen Alorra)

ILMO. SR. DIRECTOR DE LA ACADEMIA DE POLICIA DEL PAIS VASCO

(División de Selección y Seguimiento de la Policia)

<FONT FACE="Chicago,Arial" SIZE=2>

II. ERASKINA

<FONT FACE="Chicago,Arial" GAIAK

<FONT FACE="Chicago,Arial" SIZE=2> Zuzenbide penala

1.– Arau-hauste penala.

2.– Delitu eta falten krimen-erantzukizuna duten pertsonak. 3.– Giza-hilketa delitua eta moetak.

4.– Abortu delitua.

5.– Lesio delitua.

6.– Askatasunaren aurkako delituak.

7.– Tortura-delitua eta integritate moralaren aurkako beste delitu batzuk.

8.– Askatasun sexualaren aurkako delituak (atalak: 178tik 186ra eta 191etik 194ra. K.P.).

9.– Laguntza emateko obligazioa ez betetzeagatiko delitua. 10.– Intimitatearen aurkako delituak, norbere imajinaren aldeko eskubidea eta egoitzaren inbiolabilitatea.

11.– Ohorearen aurkako delituak.

12.– Eskubide eta obligazio familiarren aurkako delituak.

13.– Ondare eta ordena sozioekonomikoaren aurkako delituak (atalak: 234tik 242ra; 244tik 249ra; 252tik 254ra; 263tik 269ra; 298tik 304ra. K.P.).

14.– Errekurtso materialen eta ingurugiroaren aurkako delituak. Landaretza eta faunaren aurkako delituak.

15.– Estrago eta sute delituak.

16.– Sanitate publikoaren aurkako delituak (atalak: 368tik 378ra. K.P.).

17.– Datu faltsuak dokumentuetan sartze-delituak.

18.– Administrazio publikoaren aurkako delituak: funtzionario publikoen prebarikazioa eta beste portaera injusto batzuk. Destinoa abandonatzea eta delituak pertsegitzeko obligazioa alde batera uztea. Desobedientzia eta laguntza ukatzea. Desfideltasuna agirien zainketan eta sekretuak ez gordetzea. Funtzionario-eroskeria, influentzien trafikoa eta malbertsazioa.

19.– Justizi Administrazioaren aurkako delituak: prebarikazioa. Delituak egitea uxatzeko obligazioa ez betetzea edo horren aurkako egintzak sustatzea. Enkubrimendua. Norbere eskubideak arbitrarioki gauzatzea. Akusazio eta salaketa faltsuak, delituen simulazioa. Testigantza faltsua. Zuzenbideari oztopoak jartzea eta ezleialtasun profesionala. Kondena ez betetzea.

20.– Funtzionario publikoek berme konstituzionalen aurka egindako delituak.

21.– Agintarien, hauen agenteen eta funtzionario publikoen aurka detikuak egitea. Erresistentzia eta desobedientzia.

22.– Ordena publikoaren aurkako delituak.

23.– Delituak: armak, munizioak edo eztandagaiak edukitzea, horiekin trafikatzea eta gordetzea.

24.– Hutsegiteak.

Fotografia eta bideoa.

I.– Sarrera.

1.– Argia eta honen propagazioa

2.– Giza ikusmena

3.– Iluminazioa

II.– Fotografi kamera eta honen osagaiak

1.– Zer den kamera iluna

2.– Kameraren gorputza, «FM-2» delakoa

3.– Objetiboa: moetak, distantzia fokala eta luminositatea 4.– Beste konponente optiko eta mekaniko batzuk

5.– Fotografi kamera moetak

6.– Gai sentsibleak

III.– Bideoari buruzko oinarrizko ezagupenak

1.– Nola formatzen den imajina

2.– TBaren hargailua

3.– TBaren monitorea

4.– Bideo ekipoa

5.– Akustika

Informea eta denuntzia

I.– Denuntzia

1.– Zer den

2.– Alde legalak

3.– Moetak

4.– Edukia

5.– Denuntzia egin izanaren ziurtagiria

II.– Informea

1.– Zer den

2.– Edukia

Krokisa

I.– Oro hartzekoak

1.– Erreferentzi sistemak (koordenadak eta erreferentzi puntuak)

2.– Eskalak

II.– Interioreak

1.– Plano bat errepresentatzeko eskala komentzionalak

2.– Kenyers delako abatimendua

3.– Honako eraikuntza-elementu hauen errepresentazioa:

– Ateak

– Leihoak

– Kanpoko hormak

– Barnekoak

Komunikazioari buruzko teoria orokorra

I.– Komunikazioan parte hartzen duten elementuak

II.– Hitzezkoa ez den komunikazioa

1.– Hitzezkoa ez den komunikazioaren dimentsioak

2.– Hitzezkoa ez den komunikazio aktiboa eta hitzezkoa ez den komunikazio pasiboa

III. ERASKINA

<FONT FACE="Chicago,Arial" EUSKERAKO PROBA

<FONT FACE="Chicago,Arial" SIZE=2>5. euskalduntze maila 02 puntu

6. euskalduntze maila 03 puntu

7. euskalduntze maila 04 puntu

8. euskalduntze maila 05 puntu

9. euskalduntze maila 06 puntu

10. euskalduntze maila 07 puntu

11. euskalduntze maila 08 puntu

12. euskalduntze maila 09 puntu

<FONT FACE="Chicago,Arial" EGA <FONT FACE="Chicago,Arial" SIZE=2>10 puntu

IV. ERASKINA

<FONT FACE="Chicago,Arial" IKASTAROAREN EDUKINAK

<FONT FACE="Chicago,Arial" SIZE=2> 1 modulua: ikastaroaren eskema eta planteamendua.

2 modulua: atestatuaren oinarrizko printzipioak eta informatika soporteak.

3 modulua: begi-bidezko ikuskapenak eta aurre-ikerketak.

4 modulua: biktimak eta lekukoak.

5 modulua: ikerketaren planteamendua.

6 modulua: ikerketaren garapena.

1.– Zainketa eta segimendua

2.– Komunikazioen obserbazioa

3.– Sarrerak eta erregistroak

4.– Kaleko ikerketak

7 modulua: atxiloketa.

8 modulua: atestatuak eta lankidetza-egintzak Justizi Administrazioarekin.

9 modulua: frogak.


Azterketa dokumentala