Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

8. zk., 1997ko urtarrilaren 14a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileak

Herrizaingoa
223

ERABAKIA, 1996ko abenduaren 19koa, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariarena, Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako karrerako funtzionarioak Zainketa eta Segimendu lanetan Espezializatzeko ikastaroan parte hartzeko oposizioetarako deialdia egiten duena.

<FONT FACE="Chicago,Arial" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">4/1992 Legeko 7. atalean eta Euskal Herriko Poliziaren Hautaketa eta Trebakuntzarako Arautegia onartzen duen 315/1994 Dekretuko 52. atalean eta hurrengoetan xedatzen denaren arabera, Ikastegiko Zuzendaritzak, Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako karrerako funtzionarioak Zainketa eta Segimendu lanetan espezializatzeko ikastaroa egiteko oposizioetarako deialdia egiten du. Deialdi hori, Herrizaingo Saileko Segurtasun sailburuordeak finkatutako helburuei jarraituz egiten da. Hona hemen

<FONT FACE="Chicago,Arial" OINARRIAK

<FONT FACE="Chicago,Arial" SIZE=2> Lehenengoa.– Deialdiaren helburuak.

1.– Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako karrerako funtzionarioak Zainketa eta Segimendu lanetan espezializatzeko ikastaroan parte hartzeko oposizioetarako deialdia egitea. Prozedura hautaketa-bidezkoa izango da.

2.– Deialdiaren gai diren plazen kopurua: hamabost (15).

Bigarrena.– Izangaiek bete beharrekoak.

1.– Honako baldintza hauek bete beharko dituzte izangaiek hautaketa-prozesuan parte hartu ahal izateko:

a) Karrerako funtzionario izatea.

b) Lanean egotea, Ertzaintzako agenteari edo lehen mailako agenteari dagokion kategoriaz.

c) Krimen Ikerketarako Oinarrizko Ikastaroa gaindituta izatea.

d) B2 edo baliokideko eta A2 moetako gidaketa-baimenak izatea.

e) Mediku arloko baztertze-kausaren bat ez izatea. II. eraskinean eskaintzen da espezialitate honi buruzko kuadro espezifikoa.

2.– Eskabideak aurkezteko epea amaitu dadin egunerako beteta izan behar dituzte izangaiek aurreko idazatian aipatu diren baldintza horiek. c) baldintza (Krimen Ikerketarako Oinarrizko Ikastaroa) eta A2 moetako gidaketa-baimena ez dira horretan sartzen; baina gainontzekoak Espezializazio Ikastaroari hasiera emango zaion egunerako eskuratuta izan beharko dituzte.

3.– Hautaketa-prozedurarako onartua izateko edo berorretan parte hartu ahal izateko, nahikoa izango da, eskatzen diren baldintza guztiak betetzen dituztela beren eskeidazkietan aitortzea izangaiek. Eskeidazkiak aurkezteko eguna amaitu dadin eguna hartuko da kontutan horretarako eta aurreko puntuan aipatu diren salbuespenak ez dira horretan sartzen noski.

4.– Aurreko idazatian aipatutakoak horrela badira ere, onartutakoen eta bazter utzitakoen zerrenda onartzeko ahalmena duen organuak, deialdian parte hartzeko eskatzen diren baldintzak izangairen batek ez dituela betetzen, jakingo balu prozedurak irauten duen bitartean, hautaketa-prozeduratik kanpo utziko litzateke izangai hori.

Hirugarrena.– Eskeidazkiak.

Euskal Herriko Poliziaren ikastegiko zuzendariari bidali beharko diote eskabidea interesatuek, erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamunetik hasi eta 20 asteguneko epearen barruan. I. eraskinean jasotzen den normalizatutako eskabide-eredua erabili beharko da horretarako.

Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko Zuzendaritzan (Madril-Irun errepidea, z/g, 01192 Arkaute-Araba) aurkeztu beharko dira eskabideak, honako idazki hau kartazalean jarriko dela: «Zainketa eta Segimendu lanetan espezializatzeko ikastaroan parte hartzeko oposizioak». Edo Herri Administrazioen Lege Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Ihardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4 atalean aipatzen diren medioetakoren batez ere baliatu ahal izango dira izangaiak, eskabideak zuzendaritza horretara bidali ahal izateko.

Laugarrena.– Izangaiak onartzea.

1.– Eskabideak aurkezteko epealdia amaitutakoan, onartutakoen eta bazter utzitakoen behin-behineko zerrendari onarpena emango dio Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariak. EHAAn argitaratuko da zerrenda hori. 2.– Bazter utzitako izangai bakoitzari buruz, bazter utzi izanaren kausak eman beharko dira aditzera behin-behineko zerrenda horretan. Erreklamazioak egiteko eta eskeidazkiak izan ditzakeen akatsak zuzentzeko, 10 asteguneko epea emango da.

3.– Onartutakoen eta bazter utzitakoen behin-behineko zerrenda behinbetikoratzen den erabakian onartu edo ukoa emango zaie aurkeztutako erreklamazioei. EHAAn argitaratuko da erabaki hori eta lehenengo probak egingo direneko lekua, eguna eta ordua ere jaso beharko dira erabaki horretan.

4.– Aipatu diren zerrendek eta bai geroago argitaratuko direnek ere, izangaiaren identifikazioa jaso beharko dute. Horretarako, eskabidearen zenbakia aipatuko da.

Bosgarrena.– Epaimahaia.

1.– Lehendakari batek, lau bokalek eta idazkariak osatuko duten epaimahaia eratuko da, oposizioari dagozkion proben balorazioa egin ahal izateko.

Hautaketa prozedurarako onartuak izan diren eta bazter utzitakoen behin-betiko zerrenda onartuko deneko erabakia emango du Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariak. Epaimahaiko kideen eta horien ordezkoen izenak argitaratuko dira erabaki horretan.

2.– Herri Administrazioen Lege Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Ihardunbideari buruzko Legeko 28. eta 29. ataletan aipatzen diren abstentzio eta errekusazio mailako arauak, aplikagarriak izango zaizkie epaimahaiko kideei.

3.– Epaimahaiak aholkulari espezialistak hartu ahal izango ditu bere lanetarako, nahiz hautaketa-proba guztietarako, nahiz baterako. Espezialistek aholkuak emango dituzte eta beren lankidetza teknikoa eskainiko, beren espezialitateen barruan.

4.– Epaimahaiari dagokio oposizioa osatzen duten proben garapena eta ebaluazioa burutzea. Askatasun osoa izango du bere jardunerako, prozeduraren objetibotasunaren erantzukizundun izango da eta deialdiko oinarriak bete daitezen bermatuko du.

5.– Hautaketa-prozesua garatzeko beharrezkoak diren neurriak hartu ahal izango ditu epaimahaiak deialdi honetan finkatuta ez dauden guztietan eta, gainera, deialdiko oinarriak interpretatzeak eta aplikatzeak sor ditzan arazo guztiei ebazpena emateko ahalmena izango du.

6.– Epaimahaiak ezin deklaratu ahal izango du honako hau: onartutako izangaien kopuruak deialdiaren gai izan diren lanpostuen zenbatekoa gainditzen duela alegia. Muga horretaz kanpo leudekeen proposamenak, legez kanpo egongo lirateke erabat.

Seigarrena.– Oposizioa.

Honako proba hauek osatuko dute oposizioa:

1.– Gaitasun eta nortasun probak, obligaziozkoak eta baztertze indarra dutenak. Lanpostuko egitekoekin lotura duten bariableak ebaluatzea dute xedetzat, adibidez: aditasuna, memoria, arrazonamendua, orientazioa, ekimen mailako gaitasunak, establitate emozionala eta adimena oro har. 50 puntu emango dira gehienera eta gutxienez 25 puntu lortu ez ditzaten izangaiak hautaketa-prozesutik kanpo geldituko dira.

2.– Proba praktikoa, obligaziozkoa eta baztertze indarra duena. Bi kanpo-ariketa burutu beharko dituzte izangaiek eta honako hauetxek izango dira helburuak: obserbazio-puntuak aukeratzeko eta erabakiak hartzeko gaitasuna, pazientzia eta naturalitatea, jazkera, deskripziorako trebetasuna, ikusitakoaren egiazkotasuna eta segimendu-lanak burutzeko ahalmenak. Baztertze indarra du kanpo-ariketa bakoitzak eta 25 puntu emango dira bakoitzagatik. Bakoitzean, gutxienez, 12,5 puntu atera ez ditzan izangaia bazter geldituko da hautaketa-prozesutik.

3.– Elkarrizketa profesionala eta/edo talde-dinamika. Obligaziozkoa eta baztertze indarra duena. Eskatzen den profil profesionalari izangaia nola egokitzen zaion ikertzea du xedetzat. 50 puntu emango dira gehienera eta gutxienez 25 puntu lor ez ditzan izangaia hautaketa-prozesutik kanpo geldituko da.

4.– Euskarari buruzko proba, borondatezkoa. Ariketa bat edo bat baino gehiago egin beharko dira eta hizkuntzari buruzko ezagupen-maila neurtzea du xedetzat. 10 puntu emango dira gehienera, III. eraskinean finkatuta dagoenaren arabera.

Zazpigarrena.– Oposizio-proben garapena.

1.– Aurreko oinarrian finkatzen den hurrenkeraz besteko hurrenkerari jarraituz oposizioko probak garatu daitezela onartu ahal izango du epaimahaiak eta txanda ezberdinetan burutu daitezela ere bai, zerbitzuaren beharrek hala eska dezatenean.

2.– Deialdia EHAAn argitara dadin egunetik hasi eta bi hilabeteko epea bete arte, ezin ekin ahal izango zaie oposizio-probei. Eta hori, Euskal Herriko Poliziaren Hautaketa eta Trebakuntzarako Arautegiko 45.1 atalean xedatzen denaren arabera.

3.– Lehenengo proba egiteko eguna, ordua eta lekua, gutxienez zazpi egun naturaleko aurrerapenez emango dira aditzera, laugarren oinarriko 3. puntuan aditzera ematen denaren arabera. Hurrengo ariketak egiteari buruzko iragarkiak, hirurogeita hamabi orduko gutxieneko aurrerapenez jarriko dira ikusgai Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko iragarki taulan. Emaitzak ere bertan emango dira aditzera.

4.– Aurreko lerroaldean esan dena esan bada ere, egun berean proba bat baino gehiago egin daitezenaren erabakia hartu ahal izango du epaimahaiak. Kasu honetan, aurreko proba gainditu dutenen probak bakarrik ebaluatuko dira.

5.– Obligaziozko probaren batera ez joateak, izangaia hautaketa-prozesutik beste gabe kanpo uztea ekarriko du. Eta horrela izango da, gainditu ezinezko kausaren bat ematea gerta dadinean ere.

6.– Identitateko agiri profesionala berekin dutela joan beharko dute izangaiek probetara eta agiri hori aurkez dezatela edozein unetan eskatu ahal izango zaie.

Zortzigarrena.– Oposizioaren azken kalifikazioa eta ikastarorako onartuak izan direnen zerrenda.

1.– Oposizioa osatzen duten proba ezberdinen emaitza izango da oposizioaren azken puntuazioa eta horrek finkatuko du izagaien hurrenkera.

2.– Sailkapenen hurrenkeran eman daitezkeen puntu-berdinketen ebazpena, Euskarako proban punturik gehien lortu duten izangaien aldekoa izango da.

3.– Hautaketa sistema osatzen duten proben kalifikazioak amaitu ondoren, oposizioa gainditu duten izangaien zerrenda onartuko du epaimahaiak eta Euskal Herriko Poliziaren ikastegiko iragarkien taulan jarriko da ikusgai. Punturik gehien lortu dutenengandik hasita eratuko da zerrenda.

4.– Geroago, epaimahaiak, aukeratuak izan diren izangaien zerrendari onarpena emango dio eta Poliziaren ikastegiko iragarkien taulan jarriko du ikusgai. Honako hauek osatuko dute zerrenda hori, alegia, hautaketa-sistema gainditu eta, deialdiaren gai izan diren plazen kopuruan sartzen diren izangaiek, sailkapen-hurrenkerari jarraituz. Ikastaroaren antolaketaren eta garapenaren ardura duen organoari bidali beharko zaio zerrenda. Espezializazio-ikastaroari hasiera emango zaioneko eguna emango da argitara bertan.

5.– Bigarren oinarri-arauko 4. zenbakian finkatzen diren arauen arabera deialdian parte hartzeko eskatzen diren baldintzak betetzen dituztela behar bezala kredita dezaten izangai aukeratuek egingo dute espezializazio-ikastaroa, Euskal Herriko Poliziaren ikastegian eta/edo zuzendariak esandako leku edo dependentzietan. Mediku-baldintza (bigarren onarriko 1. puntuko e letra) ziurtatu ahal izateko, mediku-epaimahaiak, bidezkoa den mediku-arakaketa egin ahal izango die izangaiei (hautaketa-prozesuak iraun dezan bitartean eta espezializazio ikastaroa amaitu arte), era honetan, deialdi honetako II. eraskinean aipatzen diren medi- ku-arakaketen kuadroan ez daudela sartuta egiaztatu ahal izateko. Ondorio horietarako, hiru kidek osatuko duten mediku-epaimahaia izendatuko du ikastegiko zuzendariak, hautaketa-prozesu honetarako onartuak izan direnen eta baztertuta gelditu direnen behin betiko zerrenda onartzen deneko erabakian.

Bederatzigarrena.– Zainketa eta segimendu mailako espezializaziorako ikastaroa.

1.– Ikastegiko zuzendariak, talde bat baino gehiagotan banandu ahal izango ditu aukeratuak izan diren izangaiak eta, banaketa hori, ikastegiak dituen beharrak kontuan hartuta eta Ertzaintzaren zerbitzuak eta antolaketak dituen beharren arabera egingo da.

2.– Euskal Herriko Poliziaren ikastegiko zuzendariak, izangaiek lan egiten duteneko polizi-unitateen buruzagien bidez emango die interesatuei ikastaroan sartzeko berri.

3.– Euskal Herriko Poliziaren ikastegian eta/edo zuzendariak finkatu dezaneko leku eta dependentzietan emango dira ikastaroak.

4.– Ikastegiaren Barne Erregimenari buruzko Arautegian finkatuta dagoen disziplina-erregimeneko arauei atxikita egongo dira ikasleak; eta, irakaskuntzako disziplinaren aurkako arau-hauste txiki bat izan dadin kasuetan berriz, Euskal Herriko Poliziaren Kidegoen Disziplina-Erregimeneko arauei.

5.– Bi aldi izango ditu ikastaroak: akademikoa eta praktikoa. Aldi bakoitzak baztertze-indarra izango du. Trebakuntza ikastaroa aprobatu ahal izateko, beharrezkoa izango da, bi aldiak gainditzea.

6.– Aldi akademikoa.

6.1.– Euskal Herriko Poliziaren ikastegian emango da aldi akademikoa edo zuzendariak finkatu dezan beste edozein lekutan. Goreneko iraupena 4 hilabetekoa izango da.

6.2.– Honako modulu akademiko hauek izango ditu aldi akademikoak:

1 modulua.– Baliabide materialak zainketa eta segimenduetan. 2 modulua.– Eskualdea ezagutzea.

3 modulua.– Zainketa eta segimendu pertsonala.

4 modulua.– Segimendua, taldean eta oinez.

5 modulua.– Segimendu mistoa.

Bata bestearen ondoren garatuko dira modulu didaktikoak, obligaziozkoak izango dira eta baztertze-indarra izango dute. Zero puntutik hamar puntura arteko puntuak emango zaizkio modulu bakoitzari eta, beharrezkoa izango da, gutxienez bost puntu lortzea modulua gainditu ahal izateko. Moduluren bat ez gainditzea gertatuz gero, ezin hartu ahal izango du izangaiak hurrengoa eta, ondorioz, ikastarotik kanpo geldituko da. Aldi hau osatzen duen modulu bakoitzean ikaslea gaitzat deklaratzea gertatu dadinean bakarrik joko da gainditutzat aldi akademikoa.

7.– Praktikaldia.

7.1.– Aldi akademikoa gainditu duten ikasleek, zainketa eta segimendu arloko praktikaldia bete beharko dute. Baztertze indarra du eta iraupena 441 ordukoa izango da. Benetako lanorduak izango dira eta tutorepekoak.

7.2.– Hautaketa eta Segimendu Dibisioaren kontrolpean egongo da praktikaldia, hurrengo idazatietan jasotzen diren arauen arabera.

7.3.– Tutorea izango da aldi honetako jardunen segimendua egingo duena eta horiei buruzko txostenak gertatuko dituena. Edozein eratako kausa dela medio tutorea egon ez dadin kasuetarako, ordezkari bat izendatuko da. Tutoreari eta, hala behar izan dadinean, ordezkariari buruzko zehaztasunak eman beharko zaizkie ikasleei argi eta garbi. Karrerako funtzionarioak izateaz gain, lehen-agentearen kategoria izan behar dute bai tutoreak eta bai ordezkariak ere. Praktikaldia amaitzerakoan, tutoreak txostena gertatu beharko du eskuartean izan ditzan informazio eta oharrak oinarritzat hartuz; horretarako, ikastegiko zuzendariaren erabaki-bidez onartutako eta normalizatutako balorazio-instrumentua erabili beharko du. Praktikaldiari hasiera eman baino lehen, iragarkien taulan jarriko da ikusgai. Eta honako hauek jasoko dira balorazio-instrumentu horretan: autokontrola, iraunkortasuna, aurrehartzea, taldean lan egiteko gaitasuna, euskortasuna, materialen erabilpena, txostenen idazkera, prozedura operatiboak eta helburuen lorpena.

7.4.– Hautaketa eta Segimendu Dibisioak emango du kalifikazioa eta tutoreak emandako txostena hartuko du oinarritzat horretarako. «Gai» eta «ez-gai» kalifikazio-bidez baloratuko da praktikaldia. «Gai» dela deklaratzeak txostenean ebaluatu diren alde guztiak gainditzea darama bere baitan.

8.– Ikastaroa amaitzean, lortutako emaitzen zerrenda jarriko da ikusgai Euskal Herriko Poliziaren ikastegiko iragarkien taulan. Trebakuntza Dibisioaren erabaki bidez egingo da hori.

Hamargarrena.– Zaintza eta Segimendu arloan hutsik dauden plazak betetzea.

Euskal Herriko Poliziaren Hautaketa eta Trebakuntzarako Arautegia onartzen deneko 315/1994 Dekretuko 54.2 atalean xedatzen denaren arabera, Zainketa eta Segimendu Espezializaziorako ikastaroa gainditzeak ez du ekarriko beste gabe lanpostu jakin batez jabetzeko eskubiderik. Hala ere, ikastaroa gainditu duten funtzionarioek, hutsik dauden lanpostu guztien eskabidea egin beharko dute kaleratu dadin lehenengo deialdian, lanpostu horiek betetzeko beharrezkoa bada espezializazio-ikastaroan eskuratzen diren trebakuntza eta ezagupenak izatea; eta, gainera, lehentasuna izango dute. 4/1992 Legeko 65. atalean aipatzen diren sistema arruntez (meritu lehiaketa eta izendapen librea) edo lege horretako 72. atalean aipatzen den ezohiko sistemaz (zerbitzualdia) baliatuz egin ahal izango dute eskabidea. Bestalde eta horrela jokatzen ez baldin badute, edozein plazatarako izendatuak izan daitezke derrigorrez. Azken kasu honetan ez dute izango izangaiek, inolako konpentsaziorik eskuratzeko eskubiderik.

Hamaikagarrena.– Errekurtsoak.

Interesatuek inpugnatu ahal izango dituzte, bai deialdi hau, bai bere oinarriak eta bai deialdi honek, epaimahaiaren eta Euskal Herriko Poliziaren ikastegiaren jardunek ekar ditzaketen administrazio-egintza guztiak ere. Guztientzako administrazio-prozedura arautzen duten arauetan aipatzen diren kasuetan eta moduan egin beharko da hori.

Hamabigarrena.– Azken xedapenak.

1.– Barne mailako hautaketa-prozesu batean parte hartzea borondatezkoa denez, hautaketa aldiko eta trebakuntza ikastaroko bidaiegatik edo beste arrazoi batzuengatik etor daitezkeen gastuen dirua eskuratzeko eskubiderik ez dute izango izangaiek eta, ondorioz, Administrazioak ez du izango inolako obligaziorik gastu horiekiko.

2.– Trebakuntza ikastaroak iraun dezan bitartean, barnetegiko buruak, barnetegi-erregimenari buruz ezarrita dauden arauak aplika daitezeneko eta ikasleek bete ditzateneko ardura izango du bere gain.

Arkaute, 1996ko abenduaren 19a.

Euskal Herriko Poliziaren ikastegiko zuzendaria,

JON ETXEBARRIA ORUE.

I. ERASKINA

ANEXO I

<FONT FACE="Chicago,Arial" HERRIZAINGO SAILA

EUSKAL HERRIKO POLIZI-IKASTEGIA

DEPARTAMENTO DE INTERIOR

ACADEMIA DE POLICIA DEL PAIS VASCO

<FONT FACE="Chicago,Arial" SIZE=2>Agiri hau izenpetzen duenak Euskal Autonomi Elkarteko Ertzaintzaren barruan, <FONT FACE="Chicago,Arial" JAGOLETZA ETA JARRAIPENERAKO ESPECIALIZACIO IKASTAROAN SARTZEKO <FONT FACE="Chicago,Arial" SIZE=2>saioetan eskuartu ahal izateko zangaitzat hartzea eskatzen dizu zuri, Jn. T. Argi horri, horretarako deialdia, Euskal Herriko Polizi -Ikastegiaren Zuzendariak 199........eko .......ren ..........ko Erabakian iragarri zen eta 199.......eko

horretarako,honako hau dio:

El que suscribe ruega a V.I., tenga a bien considerarle aspirante para tomar parte en las pruebas de acceso al <FONT FACE="Chicago,Arial" CURSO DE ESPECIALIZACION DE VIGILANCIA Y SEGUIMIENTO <FONT FACE="Chicago,Arial" SIZE=2>del Cuerpo de la Policía de la Comunidad Autónoma del País Vasco, cuya convocatoria fué anunciada por Resolución de ........ de

Policía del País Vasco y publicada en el B.O.P.V., número

constar a dicho efecto lo siguiente:

<FONT FACE="Chicago,Arial" I. IZANGAIAREN DATUAK / DATOS PERSONALES

<FONT FACE="Chicago,Arial" SIZE=2> Ertzaintzan sartu zinen eguna: Profesional zb.: Maila: Fecha de ingreso en la Ertzaintza:

batean galtzea, alde batean behintzat.

6. at: bertigo-sindromea.

Mugimendu aparatoa

7. at: gorputz-adarren patologi osteo-muskularra.

8. at: bizkarrezurrean murrizketa funtzionalak sor ditzaketen defektu edo alterazioak.

Nerbio sistema

9. at: Deficit motorea eta/edo sensitiboa.

10. at: konpresio erradikularrak, hernia diskalaren modukoak.

11. at: lunbalgia minaldiak behin eta berriro

12. at: intoxikazio exogenoa aditzera ematen duten sintoma eta/edo signo kliniko-biologikoak, adibidez, pixean abuso-drogen metabolitoak somatzea. Toxikomaniak. Alkoholzalekeria.

13. at: alterazioak nortasunean, polizi-egitekoak betetzeko ezegokitasunak dakartzaten jokaerak eta baterezinezkoak direnak.

14. at: prozesu psikiatrikoak, polizi-egitekoak betetzeko ezgaitasuna ekartzeko hainbatekoak mediku-epaimahaiaren ustetan.

Sistema kardiozirkulatorioa

15. at: bihotzeko gaisotasunak, bihotzeko insufizientzietara heltzeko hainbatekoak.

16. at: bihotzeko arritmia larriak

17. at: arterietako hipertentsioa, sendagai-tratamenduaren beharra sortzeko hainbatekoa.

18. at: zirkulazioko trastorno kronikoak gorputz-adarretan, polizi-egitekoak murrizteko hainbatekoak.

Arnas aparatua

19. at: arnas aparatuko gaisotasunak, polizi-egitekoak betetzeko eragin iraunkorra edo behin-behinekoa izan dezaketenak.

Liseri aparatua

20. at: hepatopatia kronikoak.

21. at: urdaleiko edo duodenoko ultzera

22. at: hestea handitzen duten gaisotasun kronikoak

Larrua

23. at: egitekoetarako mugapenak ekar ditzaketen orbain retraktilak edo beste edozein zauri.

24. at: identifikaziorako bideak ematen dituzten larruko orbainak edo zauriak, ikusgarriak direnak noski.

Beste patologia batzuk

25. at: Diabetes Mellitus-a.

26. at: gaisotasun pozoidunak.

27. at: prozesu neoplasikoak

28. at: gaisotasun inmunologikoak

III. ERASKINA

<FONT FACE="Chicago,Arial" EUSKERAKO PROBA

<FONT FACE="Chicago,Arial" SIZE=2>5. euskalduntze maila 02 puntu

6. euskalduntze maila 03 puntu

7. euskalduntze maila 04 puntu

8. euskalduntze maila 05 puntu

9. euskalduntze maila 06 puntu

10. euskalduntze maila 07 puntu

11. euskalduntze maila 08 puntu

12. euskalduntze maila 09 puntu

<FONT FACE="Chicago,Arial" EGA <FONT FACE="Chicago,Arial" SIZE=2>10 puntu


Azterketa dokumentala