Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

237. zk., 1996ko abenduaren 10a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Idiazabalgo Udala
6008

IRAGARPENA, Idiazabalgo Arau Subsidiarioen Lurzoru urbanizaezinari dagokion Hirigintz-Erregimenaren Berrikustapen dokumentuaren hasierako onarpenari buruzkoa.

Idiazabalgo Udalak 1996ko azaroaren 26an egindako Osoko Batzarrean ondorengo akordioa onartu zuen:

1.– Hasierako onarpena ematea, Manuel Jimenez Arkitektoak erredaktaturiko Idiazabalgo Arau Subsidiarioen Lurzoru urbanizaezinari dagokion Hirigintz-Erregimenaren Berrikustapen dokumentuari bi aldeketekin.

2.– Ekainaren 26ko 1/1992 Legegintzazko Dekretuaren 102.2 eta Planeamenduko Erregelamenduaren 120 artikuluetan ezarritakoaren arabera, baimenak etenda gelditzen dira lur urbanizaezin guztian.

3.– Espedientea hilabeteko epean jendeaurrean erakutsirik jartzea Udaleko Idazkaritzan interesdunak alegazioak aurkeztu ahal ditzaten.

4.– Baimenak etentzeko akordioa behin betikoa da eta amaiera ematen dio administrazio bideari. Beronen aurka Administrazioarekiko Auzi Errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko Zuzentza Auzitegi Gorenaren Administrazioarekiko Auzitarako Sailaren aurrean, bi hilabeteko epean. Aldez aurretik eta derrigorrez, ebazpen hau eman duen organoari jakinerazi behar zaio.

Idiazabal, 1996ko azaroaren 27a.

ALKATEA.


Azterketa dokumentala