Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

237. zk., 1996ko abenduaren 10a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Osasuna
6003

LEHIAKETA PUBLIKOA, prozedura irekikoa, Arabako Erizaintzako Unibertsitate Eskolako garbiketa zerbitzua kontratatzeko dena.

Espediente zenbakia: 220/20/1/00538/1106/1196 A.I.

Kontratuaren xedea: Arabako Erizaintzako Unibertsitate Eskolako garbiketa zerbitzua kontratatzea.

Lizitaziorako aurrekontua: 6.960.000 PTA.

Izapideak: presakoak, Osakidetzaren Arabako Barrutiko zuzendari kudeatzailearen 1996ko azaroaren 26ko erabakiz.

Bulegoak: administrazio alorreko berariazko klausulen plegua, betekizun teknikoena eta lizitatzaileentzat interesgarri izan daitezkeen gainerako agiriak Arabako Erizaintzako Unibertsitate Eskolan daude eskuragarri 09:00etatik 14:00etara (Jose Atxotegi, z/g, 01009 Vitoria–Gasteiz).

Behin-behineko fidantza: lizitazioan parte hartzeko beharrezkoa izango da administrazio alorreko berariazko klausulen pleguko 16. puntuan zehazten den behin-behineko fidantza ezartzea.

Eskaintza eredua: administrazio alorreko berariazko klausulen pleguaren eraskinean ageri dena.

Eskaintzak aurkezteko epea eta lekua: Osakidetzaren Arabako Barrutiko Zuzendaritzaren Erregistroan aurkeztu beharko dira eskaintzak, 1996ko abenduaren 27ko 14:00ak baino lehen, administrazio alorreko berariazko pleguaren 7.3 klausulan ezarritako moduan. Helbidea: Diputazio kalea 13, 01001 Vitoria–Gasteiz.

Eskaintzak jendaurrean irekitzea: Estatuaren Kontratuetarako Arautegiaren 100. atalean adierazitako prozeduraren araberako eskaintzarik jasotzen ez bada, 1997ko urtarrilaren 2ko 12:00etan irekiko dira eskaintzak, Osakidetzaren Arabako Barrutiko Zuzendaritzan (Diputazio kalea 13, 01001 Vitoria–Gasteiz).

Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio alorreko berariazko klausulen pleguan zehaztutako agiriak aurkeztu beharko dituzte lizitatzaileek. Vitoria-Gasteiz, 1996ko azaroaren 28a.

Kontratazio Mahaiko lehendakaria,

GUILLERMO VIÑEGRA GARCÍA.


Azterketa dokumentala