Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

237. zk., 1996ko abenduaren 10a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Osasuna
6001

LEHIAKETA PUBLIKOA, Vitoria-Gasteizko Txagorritxuko ospitaleko Anestesia Zerbitzurako erabili ondoren botatzekoak diren beroketa­setak eskuratzeko dena.

Espediente zenbakia: 110/20/1/00534/1302/1196 A.I.

Kontratuaren xedea: erabili ondoren botatzekoak diren beroketa–setak.

Kontratazio prozedura: lehenbailehen izapidatu beharreko lehiaketa publikoa, kontratazio organoaren 1996ko azaroaren 18ko erabakiz.

Lizitaziorako aurrekontua, gehienez: 5.266.500 PTA.

Bulegoak: administrazio alorreko berariazko klausulen plegua, betekizun teknikoena eta lizitatzaileentzat interesgarri izan daitezkeen gainerako agiriak Txagorritxuko ospitaleko Administrazio Kontratuetarako Sailean daude eskuragarri 09:00etatik 14:00etara (Jose Atxotegi, z/g, 01009 Vitoria–Gasteiz).

Eskaintza eredua: administrazio alorreko berariazko klausulen pleguaren eraskinean ageri dena.

Eskaintzak aurkezteko epea eta lekua: Txagorritxuko ospitaleko Ekonomi eta Finantza Zuzendaritzan (Administrazio Kontratuetarako Saila) aurkeztu beharko dira eskaintzak, 1996ko abenduaren 23a baino lehen. Helbidea: Jose Atxotegi, z/g, 01009 Vitoria–Gasteiz.

Eskaintzak jendaurrean irekitzea: 1996ko abenduaren 27ko 09:00etan irekiko dira eskaintzak, Ekonomi eta Finantza Zuzendaritzaren bilera gelan.

Estatuaren Kontratuetarako Arautegiaren 100. atalean adierazitako prozeduraren araberako eskaintzarik jasotzen bada, irekitzea 1996ko abenduaren 30ean, ordu berean, egingo da.

Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio alorreko berariazko klausulen pleguan zehaztutako agiriak aurkeztu beharko dituzte lizitatzaileek. Vitoria-Gasteiz, 1996ko azaroaren 27a.

Kontratazio Mahaiko lehendakaria,

JESÚS ESCAURIAZA OTÍN.


Azterketa dokumentala