Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

237. zk., 1996ko abenduaren 10a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Osasuna
6000

LEHIAKETA PUBLIKOA, prozedura irekikoa, Zumarragako Antiguako Ama ospitalerako laboratorioko material suntsikorra eta erreaktiboak kontratatzeko dena.

Espediente zenbakia: 110/20/1/00528/2602/1196-A.I.

Kontratuaren xedea: Zumarragako Antiguako Ama ospitalerako laboratorioko material suntsikorra eta erreaktiboak eskuratzea.

Lizitaziorako aurrekontua: 17.752.732 PTA..

Bulegoak: administrazio alorreko berariazko klausulen pleguko karatula, betekizun teknikoena eta lizitatzaileentzat interesgarri izan daitezkeen gainerako agiriak Zumarragako Antiguako Ama ospitaleko Horniketa Zerbitzuan daude eskuragarri 09:00etatik 13:00era, astelehenetik ostiralera (Argixao auzoa z/g, 20700 Zumarraga).

Behin-behineko fidantza: lizitatzeko beharrezkoa izango da administrazio alorreko berariazko klausulen pleguko karatularen 18 puntuan ezarritako behin-behineko fidantza jartzea.

Eskaintza eredua: administrazio alorreko berariazko klausulen pleguan eraskin gisa ageri dena.

Eskaintzak aurkezteko epea eta lekua: Zumarragako Antiguako Ama ospitaleko Horniketa Zerbitzuan aurkeztu beharko dira eskaintzak, 1997ko urtarrilaren 7ko 14:00ak baino lehen.

Eskaintzak jendaurrean irekitzea: Kontratuetarako Arautegi Orokorraren 100. atalean adierazitako prozeduraren araberako eskaintzarik jasotzen ez bada, 1997ko urtarrilaren 17ko 10:00etan irekiko dira eskaintzak Zumarragako Antiguako Ama ospitaleko bilera-gelan (Argixao auzoa z/g, Zumarraga).

Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio alorreko berariazko klausulen pleguan zehaztutako agiriak aurkeztu beharko dituzte lizitatzaileek. Zumarraga, 1996ko azaroaren 26a.

Kontratazio Mahaiko lehendakaria,

JOSUNE RETEGI ORMAZABAL.


Azterketa dokumentala