Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

237. zk., 1996ko abenduaren 10a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Osasuna
5996

LEHIAKETA PUBLIKOA, prozedura irekikoa, Santa Marina ospitalerako esnekiak eta deribatuak eskuratzeko dena.

Espediente zenbakia: 130/20/1/00522/3932/1196 A.I.

Kontratuaren xedea: Bilbaoko Santa Marina ospitalerako esnekiak eta deribatuak eskuratzea.

Lizitaziorako aurrekontua: 4.498.978 PTA.

Bulegoak: administrazio alorreko berariazko klausulen pleguaren karatula, betekizun teknikoena eta lizitatzaileentzat interesgarri izan daitezkeen gainerako agiriak Santa marina ospitaleko Administrazio Sailean daude eskuragarri 08:00etatik 15:00etara (Santa Marinako errepidea 41, 48004 Bilbao. Telefonoa: 94-446.20.66).

Behin-behineko fidantza: lizitazioan parte hartzeko derrigorrezkoa izango da administrazio alorreko berariazko klausulen pleguaren karatulako 17. puntuan zehazten den behin–behineko fidantza jartzea. Loteentzat administrazioak aurrikusitako zenbatekoaren %2a izango da fidantza hori.

Eskaintza eredua: administrazio alorreko berariazko klausulen pleguan 1. eraskin gisa ageri dena.

Eskaintzak aurkezteko epea eta lekua: Santa Marina ospitaleko Administrazio Sailean aurkeztu beharko dira eskaintzak, 1997ko urtarrilaren 15eko 14:00ak baino lehen, administrazio alorreko berariazko pleguko 7.2 klausulan ezarritako moduan.

Eskaintzak irekitzea: 1997ko urtarrilaren 20ko 10:00etan irekiko dira eskaintzak Bilbaoko Santa Marina ospitaleko Kudeaketa Ekonomikorako zuzendariaren bilera gelan. Kontratuetarako Arautegi Orokorraren 100. atalean adierazitako prozeduraren araberako eskaintzarik jasotzen ez bada, 1997ko urtarrilaren 28an egingo da irekitzea.

Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio alorreko berariazko klausulen pleguan zehaztutako agiriak aurkeztu beharko dituzte lizitatzaileek. Bilbao, 1996ko azaroaren 20a.

Kudeaketa Ekonomikorako zuzendaria,

JOSU MIRENA ETXEGARAI ATELA.


Azterketa dokumentala