Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

237. zk., 1996ko abenduaren 10a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
5988

ERABAKIA, 1996ko azaroaren 28koa, Hezkuntza Administraziorako sailburuordearena, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 1996ko apirilaren 23ko Agindua aplikatuz, itunpeko ikastetxeetako inbertsio-gastuak finantzatzeko dirulaguntzen esleipena argitaratzeko dena.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 1996ko apirilaren 23ko Aginduaz, itunpeko ikastetxeetan hezkuntzarako behar bereziak dituzten ikasleak behar bezala eskolatzeko, arkitektura-oztopoak kentzeko eta tokiak egokitzeko laguntzetarako deia egin zen.

Aurkeztutako eskabideak, ebaluatutako txostenak eta zortzigarren atalean aipatutako lehentasun irizpideak aztertu ondoren, eta deialdiko zazpigarren atalari jarraituz osatutako batzordeak egindako erabaki proposamenaren arabera, hau

ERABAKI DUT:

Lehenengoa.– Arkitektura-Oztopoak Kentzeari buruzko 291/1983 Dekretuaren arabera arkitektura-oztopoak kentzeko eta hezkuntzarako behar bereziak dituzten ikasleak behar bezala eskolatzeko tokiak egokitzeko inbertsioetarako laguntzak esleitzea erabaki honen eraskinean aipatzen diren ikastetxeei, adierazten diren zenbatekoez.

Bigarrena.– II. eraskinean aipatzen den ikastetxeari dirulaguntza baldintzaturik ematea. Dagokion dirulaguntzaren behin-betiko esleipena emateko, apirilaren 19ko Aginduko 4.1. atalean ezartzen den baldintza bete beharko du eta Arkitektura–Oztopoak Kentzeko Araudiari buruzko 291/1983 Dekretua betetzen dela ziurtatzeko behar diren datuak aurkeztu beharko ditu ikastetxeak. Agiriak aurkezteko epea 20 egunekoa izango da gehienez ere, erabaki hau EHAAn argitaratzen den egunetik kontatzen hasita. Aurkezten ez badira, emandako dirulaguntza errebokatu egingo da.

Hirugarrena.– Agindu honetako III. eranskinean aipatzen diren ikastetxeek eskatutako dirulaguntzei uko egitea, 1996ko apirilaren 23ko aginduan jarritako baldintzak betetzen ez dituztelako.

Laugarrena.– Dirulaguntzak jasotzen dituzten ikastetxeek dirulaguntzetarako deia egiteko zen 1996ko apirilaren 23ko Aginduko hamaikagarren atalean ezarritako moduan jasoko dituzte esleitu zaizkien diruzenbatekoak.

Bostgarrena.– Hamaikagarren atalean ezarritako epean ez badira eskatutako agiriak aurkezten, Hezkuntza Administraziorako Zuzendaritzak, deialdiko hamabigarren atalarekin bat etorriz, ordaindutako diruzenbatekoak -eta atzerapenagatiko korrituak- itzultzea agindu ahal izango du, dagokionari eska dakiokeen erantzukizunaren kaltetan gabe.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Erabaki honek ez du administrazio bidea agortzen; beraz, bere aurka errekurtso arrunta aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, erabakia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik hasi eta hilabeteko epean.

Bigarrena.– Erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 1996ko azaroaren 28a.

Hezkuntza Administraziorako sailburuordea,

JULIO GARAY URIARTE.


Azterketa dokumentala