Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

237. zk., 1996ko abenduaren 10a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Nekazaritza eta Arrantza
5987

ERABAKIA, 1996ko azaroaren 7koa, Bizkaiko lurralde ordezkariarena, Bizkaiko Lurralde Historikoko etxebizitzak eta merkataritza guneak gas naturalez hornitzeko Naturgas, S.A. enpresari emandako emakida administratiboak, Euskadiko Gas Baltzua, S.A. enpresari eskualdatzeko baimena emateko dena.

Euskadiko Gas Baltzua, S.A. enpresak, Naturgas delakoaren titularitatepekoak diren emakida administratiboak emakidak eskualdatzeko baimenaren eskea aurkeztu du idazki baten bidez. Etxebizitzak eta merkataritza guneak gas naturalez hornitzea dute xedetzat emakidek.

Espedienteari ebazpena ematerakoan, beharrezkoa da, honako hauek kontutan hartzea.

AURREKINAK

Bat.– Euskadiko Gas Baltzua, S.A. eta Naturgas, S.A. enpresetako administradoreek, bi enpresak bateratzeko proiektu bat landu dute elkarren artean. Ondorioz, Euskadiko Gas Baltzua, S.A. enpresak, Naturgas, S.A. enpresa bereganatu egingo luke.

Bi.– Eusko Jaurlaritzaren maiatzaren 28ko 123/1996 Dekretuaren bidez (hil bereko 30eko EHAAn argitaratu zen) onartu egin zen absortzio bidezko bateraketa hori. Eta ondorioz, Naturgas, S.A. enpresa desagertu egingo zen.

Hiru.– Euskadiko Gas Baltzua, S.A. eta Naturgas, S.A. enpresek 1996ko ekainaren 3an egin zituzten ezohiko batzar orokorretan, ahobatez onartu zen eragiketa hori eta 1996ko uztailaren 15ean horri buruzko eskritura publikoa izenpetu zen.

Lau.– Euskadiko Gas Baltzua, S.A. enpresak, etxebizitza eta merkataritza guneak gas naturalez Euskal Autonomi Elkartean hornitzeko administrazio-emakidak, alegia, Naturgas, S.A. enpresarenak direnak eskualdatzeko baimena eskatu zion sail honi 1996ko abuztuaren 2ko idazkiaren bidez. (Eskeidazkiari erantsitako dokumentuan aipatzen dira emakida horiek). Idazki horren kopia bat lurralde ordezkaritza honetara bidali zen. 21.099 sarrera-zenbakiaz erregistratu zen eta 1996ko urriaren 1eko dataz.

Honako hauek dira erabaki honen

ARRAZOIBIDE JURIDIKOAK

Bat.– Industri, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza da espediente honi ebazpena emateko gaitasuna duen organoa. Eta hori, urtarrilaren 31ko 81/1995 Dekretuaren bidez ematen zaizkidan eskumenen ondorioz. Industri, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala finkatzen dira dekretu horren bidez.

Bi.– Gas errekaien arloko egintzak koordinatuki garatzeko oinarrizko xedapenei buruzko ekainaren 15eko 10/1987 Legeko 7.d) atalean, gas errekaien zerbitzu publikoari buruzkoa den eta urriaren 26ko 2913/1973 Dekretuaz onartutako Arautegi Orokorreko 14. atalean xedatzen denez, emakida eman zuen erakundearen baimena beharko da administrazio-emakidak eskualdatu ahal izateko. Lehengo emakidadunaren obligazio eta eskubide guztiak, emakidari darizkionak, bereganatuko ditu titular berriak.

Hiru.– Euskadiko Gas Baltzua, S.A. enpresak, absortzioz egin den bateraketaren eskritura erantsi dio izapidetu den espedienteari. Horren arabera, Euskadiko Gas Baltzua, S.A. izango da Naturgas, S.A. enpresaren ordezkoa, bai harreman juridikoetarako eta bai egunerokoetarako ere. Sozietate hartzaileak emango die jarraipena harreman horiei eta bai epailaritza, administrazio, administrazioarekiko auzi mailakoak izan eta, hartua izan den sozietateak hala eskatuta, jardunean dauden edozein prozedura, erreklamazio eta errekurtsoei ere. Horietaz aparte, zera espreski onartzen da: sozietate hori (Naturgas, S.A.) titular deneko eskubide, obligazio edo eguneroko harreman guztietan, eskualdaketari dagokionetan, bateraketa-eskriturari buruzko agiriak aurkeztea nahikoa izango dela ondorio guztietarako eta beste hirugarren pertsona batzuen aurrean.

Horiek horrela, aipatu diren legeak eta, oro har, bat datozen eta aplikagarriak diren xedapenak ikusi ondoren, hauxe

ERABAKI DUT:

1.– Abadiño, Abanto-Zierbena, Alonsotegi, Amorebieta, Arrigorriaga, Balmaseda, Barakaldo, Basauri, Berango, Bermeo, Berriz, Derio, Durango, Elorrio, Erandio, Ermua, Etxebarri, Galdakao, Gernika-Lumo, Getxo, Güeñes, Iurreta, Leioa, Loiu, Mungia, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Sondika, Valle de Trapaga-Trapagaran, Zalla eta Zamudioko udalerrietako etxebizitzak eta merkataritza guneak gas naturalez hornitzeko, Naturgas, S.A. enpresari emanda zeuden administrazio emakidak Euskadiko Gas Baltzua, S.A. enpresari eskualdatzeko baimena ematea.

2.– Administrazio emakida horien titularitatea Euskadiko Gas Baltzua, S.A. enpresari ematea eta bai horietan jatorria duten baimenak ere. Lehen emakidaduna zen Naturgas, S.A. enpresarenak ziren eskubide eta obligazio guztiak Euskadiko Gas Baltzuak bereganatzen ditu.

3.– Erabaki honen berri berehala eta legez aginduta dagoen moduan eman dadila agintzea.

Erabaki honen aurka, Industri, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Industri, Energi eta Meategien Administraziorako Zuzendaritzari errekurtso arrunta aurkeztu ahal izango zaio, honen berri jaso eta hilabeteko epearen barruan. Eta guztiori, Herri Administrazioen Lege Jaurbideari eta guztientzako Administrazio Ihardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 114. atalean eta hurrengoetan (1992-11-27ko EBO) xedatzen denaren arabera.

Bilbao, 1996ko azaroaren 7a.

Lurralde ordezkaria,

MANUEL FULGENCIO PÉREZ.


Azterketa dokumentala