Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

234. zk., 1996ko abenduaren 4a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Osasuna
5918

LEHIAKETA PUBLIKOA, Barrualdeko eskualdeko (Bizkaia) elektromedikuntzako tresnen mantenimenua eta errebelatzeko ekipoena kontratatzeko dena.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Osakidetza (Osasun Sailari atxikitako erakunde autonomoa). Helbidea: Gran Vía 81, 1. - 48011 Bilbao (Bizkaia). Telefonoa: 94-441.71.00; faxa: 94-427.73.90.

b) Espedientea izapidetuko duen bulegoa: Barrualdeko eskualdea.

c) Espediente zenbakia: 200/20/1/00495/3301/ 1196.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: tresnen eta errebelatzeko ekipoen mantenimendua.

b) Loteak:

1. lotea: elektromedikuntzako aparatuak.

2. lotea: errebelatzeko ekipoak.

c) Gauzatzeko lekua: Bizkaia. Betekizun teknikoen pleguan adierazitako banakatzearen arabera.

d) Gauzatzeko epea: 1997ko abenduaren 31 arte. Epe hori luzatu ahalko da, administrazio alorreko berariazko klausulen pleguko 5. puntuan xedatutakoari jarraiki.

3.– Izapideak, prozedura eta esleipen era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleipen era: lehiaketa publikoa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 4.000.000 PTA.

1. lotea: 3.250.000 PTA.

2. lotea: 750.000 PTA.

5.– Behin-behineko fidantza: eskainitako loteen aurrekontuaren %2a.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea, b) Helbidea, c) Herria eta posta kodea, d) Telefonoa, e) Faxa: Barrualdeko eskualdea; Zelaieta parkea z/g, 4. solairua 48340 Amorebieta-Echano (Bizkaia); 94-630.83-75; 94-630.90.15. f) Agiriak eta argibideak jasotzeko azken eguna: 1996ko abenduaren 27a.

7.– Kontratistaren betebeharrak: administrazio alorreko berariazko klausulen pleguan adierazitakoak. Horietaz gainera, honakoak egiaztatu beharko dituzte:

– Kaudimen ekonomikoa eta finantza arlokoa: deklarazio bat, azken hiru ekitaldietan enpresak, guztira, egin dituen negozio eta hornidurei buruzkoa.

– Kaudimen teknikoa: enpresariak kontratua gauzatzeko baliatuko dituen materiala, instalazioak eta ekipo teknikoaren azalpena.

b) Bestelako betebeharrak: -

8.– Eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 1996ko abenduaren 30a.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio alorreko berariazko klausulen pleguan, karatulan eta betekizun teknikoen pleguan adierazitakoak.

c) Aurkezteko lekua: Barrualdeko eskualdeko administrazioan, 6. puntuan adierazitako helbidean.

d) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi behar dioneko epea: 3 hilabete.

e) Aldaerak: gehienez 2 aldaera onartuko dira.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea, b) Helbidea, c) Herria: 1 a) puntuan adierazitakoak.

d) Eguna: 1997ko urtarrilaren 7a.

e) Ordua: 10:45.

10.– Bestelako argibideak: -

11.– Iragarpen gastuak: esleipendunen kontura izango dira. Bilbao, 1996ko azaroaren 20a.

Kontratazio Mahaiko lehendakaria,

M.ª JOSÉ ARRIEN LUZARRAGA.


Azterketa dokumentala