Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

234. zk., 1996ko abenduaren 4a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Osasuna
5916

LEHIAKETA PUBLIKOA, prozedura irekikoa, Mendaroko (Gipuzkoa) ospitalerako osteosintesiko materiala eskuratzeko dena.

Espediente zenbakia: 110/20/1/00526/2702/1196 A.I.

Kontratuaren xedea: osteosintesiko materiala eskuratzea.

Lizitaziorako aurrekontua: 4.800.000 PTA.

Bulegoak: administrazio alorreko berariazko klausulen plegua, betekizun teknikoena eta lizitatzaileentzat interesgarri izan daitezkeen gainerako agiriak Mendaroko ospitalean daude eskuragarri 09:00etatik 14:00etara (Mendarozabal auzoa, z/g 20.850 Mendaro - Gipuzkoa).

Behin-behineko fidantza: lizitazioan parte hartzeko beharrezkoa izango da administrazio alorreko berariazko klausulen pleguko 18 puntuan ezarritako behin-behineko fidantza jartzea; hots, eskainitako loteentzat Administrazioak balioetsitakoaren %2a.

Eskaintza eredua: administrazio alorreko berariazko klausulen pleguan eraskin gisa ageri dena.

Eskaintzak aurkezteko epea eta lekua: Mendaroko ospitalean (Administrazio Erregistroa) aurkeztu beharko dira eskaintzak, administrazio alorreko berariazko klausulen pleguko 7.2 puntuak adierazitako eran, 26 egun naturaleko epean iragarpen hau EHAAn argitaratzen denetik aurrera (1996ko abenduaren 31), 12:00ak baino lehen. Helbidea: Mendarozabal auzoa, z/g 20.850 Mendaro - Gipuzkoa.

Eskaintzak jendaurrean irekitzea: 1997ko urtarrilaren 10eko 11:00etan irekiko dira eskaintzak, Mendaroko ospitaleko bilera-gelan (Mendarozabal auzoa, z/g).

Kontratuetarako Arautegi Orokorraren 100. atalean adierazitako prozeduraren araberako eskaintzarik jasotzen bada, irekitzea 10 egun natural geroago egingo da egingo da, eskaintzak aurkezteko epea amaitzen denetik kontatuta.

Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio alorreko berariazko klausulen pleguan zehaztutako agiriak aurkeztu beharko dituzte lizitatzaileek. Mendaro, 1996ko azaroaren 19a.

Kontratazio Mahaiko lehendakaria,

LUIS ALONSO SANZ.


Azterketa dokumentala