Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

234. zk., 1996ko abenduaren 4a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusia
5907

IRAGARPENA, administrazioarekiko auzi errekurtso batzuk izapideak egiteko onartu direla jakinarazteko dena.

Administrazioarekiko Auzitarako Eskumena arautzen duen Legearen 60. atalean xedatutakoa betez, eraskinean aipatzen diren administrazioarekiko auzi errekurtsoak aurkeztu eta izapideak egiteko onartu direla jakinarazten da.

Iragarpen honen bidez epea jartzen zaie bai errekurritutako egintzaren ondorioz eskubidedun izan eta demandatuak izateko legezkotuta daudenei, bai eta egintza horri eusteko zuzeneko interesa dutelako, errekurtsoan Administrazioaren alde jarri nahi dutenei ere. Errekurtso horretan agertzeko jarri zaie epea, harik eta demandari erantzuteko epea finkatu arte, beti ere jurisdikzio hori arautzen duen Legearen 68. atalean xedatutakoaren arabera.

Bilbao, 1996ko azaroaren 8a.

IDAZKARIA.

Errekurtsoaren zenbakia: 4470/1996, Sekzioa: 1

Aurkezte eguna: 1996/11/06

Errekurtsogilea: Juan José Alonso Verastegui eta beste batzuk.

Egintza burutu duen administrazioa: Bizkaiko Foru Aldundia. Errekurritutako egintza: Bizkaiko FAEAren 1996-05-13ko eta 1995-11-28ko akordioak, pertsona fisikoen gaineko errentari buruzko zerga dela-eta Zuzeneko Tributuen Administrazioak hartutako akordioen aurkako 973/1995, 1284/1995, 4736/1994, 3493/1994 eta 3492/1994 erreklamazioak ezesten dituena.

Errekurtsoaren zenbakia: 4469/1996, Sekzioa: 1

Aurkezte eguna: 1996/11/06

Errekurtsogilea: Carmelo Lafuente Biribai jauna

Egintza burutu duen administrazioa: Bizkaiko Foru Aldundia. Errekurritutako egintza: Bizkaiko FAEAren 1996-05-13ko akordioa, 2141/1996 erreklamazioaren gaia dela-eta, bere burua ez-gaitzat jotzen

duena; izan ere, erreklamazio hori, eraikuntza, instalazio eta obrei buruzko zergetan Plentziako Udalak egindako likidazioaren aurka aurkeztutako berraztertze errekurtsoa ezestearen aurkakoa da.

Errekurtsoaren zenbakia: 4457/1996, Sekzioa: 1

Aurkezte eguna: 1996/11/06

Errekurtsogilea: Abb Daimler Benz Transportation (España) S.A.

Egintza burutu duen administrazioa: Bizkaiko Foru Aldundia. Errekurritutako egintza: Bizkaiko FAEAren 1996-05-13ko akordioa, 3893/1995 erreklamazioaren eta horren akumulazioa den 3894/1995 erreklamazioaren aurkako ohiko errekurtsoa ezesten duena; izan ere, 1995eko jarduera ekonomikoei buruzko zerga dela-eta, Zuzeneko Tributuen Administrazioak errezibo bidez egindako likidazioen aurkakoak dira erreklamaziook.

Errekurtsoaren zenbakia: 4434/1996, Sekzioa: 1

Aurkezte eguna: 1996/11/05

Errekurtsogilea: Estacionamientos Guipuzcoanos, S.A.

Egintza burutu duen administrazioa: Donostia-San Sebastiángo Udala.

Errekurritutako egintza: Administrazioaren isiltasuna dela-eta, Donostia-San Sebastiángo Udalaren ustezko ezezpena, hain zuzen ere, udal-emakida duten lurrazpiko aparkalkekuei (Okendo kalea, Cervantes enparantza eta Cataluña enparantza z/g) buruzko ondasun mugiezinen gaineko zergaren ondoriozko likidazioen aurkakoa.

Errekurtsoaren zenbakia: 4489/1996, Sekzioa: 1

Aurkezte eguna: 1996/11/07

Errekurtsogilea: Eduardo Garcés, S.A.

Egintza burutu duen administrazioa: Mungiako Udala.

Errekurritutako egintza: hiri-lurren balioa gehitzeari buruzko zerga dela-eta Mungiako Udalaren 1995-12-1eko likidazioa. 95/01046/0 esp.

Errekurtsoaren zenbakia: 4490/1996, Sekzioa: 1

Aurkezte eguna: 1996/11/07

Errekurtsogilea: Eduardo Garcés de los F Tournan

Egintza burutu duen administrazioa: Mungiako Udala

Errekurritutako egintza: hiri-lurren balioa gehitzeari buruzko zerga dela-eta, Mungiako Udalaren 1995-12-1eko likidazioa. 95/01023/0 esp.

Errekurtsoaren zenbakia: 4491/1996, Sekzioa: 1

Aurkezte eguna: 1996/11/07

Errekurtsogilea: Eduardo Garcés, S.A.

Egintza burutu duen administrazioa: Mungiako Udala

Errekurritutako egintza: hiri-lurren balioa gehitzeari buruzko zerga dela-eta, Mungiako Udalaren likidazioa. 92/01124/0 esp.

Errekurtsoaren zenbakia: 2722/1996, Sekzioa: 1

Aurkezte eguna: 1996/06/24

Errekurtsogilea: Ignacio Ángel Olalde Arana

Egintza burutu duen administrazioa: Araba Lurralde Historikoko Batzar Nagusiak

Errekurritutako egintza: argibideak emateari buruzko Batzar Nagusien 1996ko apirilaren 3ko Erabakia (1996ko maiatzaren 3ko ALHAO, 49 zk.).


Azterketa dokumentala