Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

234. zk., 1996ko abenduaren 4a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Lurralde Antolamendua, Etxebizitza eta Ingurugiroa
5905

ERABAKIA, 1996ko azaroaren 16koa, Etxebizitza eta Arkitekturako zuzendariarena, "Euskal Autonomi Elkartean eraiki eta komertzializatzeko erabilitako gaiei buruzko datu basea gauzatzeko lanak" izeneko kontratuaren indargabetze espedienteari hasiera ematen diona.

Espediente hori 1996ko urriaren 16ko Erabakiaz hasiarazi zen; beraz, bidezkoa da erabakia hartzea.

Ondorioz, hauxe

ERABAKI DUT:

Lehenengoa.– «Euskal Autonomi Elkartean eraiki eta komertzializatzeko erabilitako gaiei buruzko datu basea gauzatzeko lanak» izeneko kontratua indargabetzeko espedienteari hasiera ematea, kontratistari egotzi dakiokeen arau hauspenagatik, bai kontratuaren xedeari bai kontratua burutzeko epeari dagozkionetan.

Bigarrena.– Centro Gráfico Berako Erakundeari, alde batetik, erabaki honen berri ematea eta, bestetik, hizpidea ematea espediente honekiko bidezko derizkieten arrazoibideak azal ditzan.

Hirugarrena.– Lege Aholkukaritzako Zerbitzuari aipatutako espedientearekiko irizpen txostena emateko eskatzea.

Erabaki honen aurka ohiko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuari zuzenduta. Jakinarazpena egiten den egunaren biharamunean hasi eta hilabetekoa izango da horretarako epea.

Vitoria-Gasteiz, 1996ko urriaren 16a.

Etxebizitza eta Arkitektura zuzendaria,

<FONT SIZE=2>JAVI


Azterketa dokumentala