Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

234. zk., 1996ko abenduaren 4a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileak

Osasuna
5894

1087/1996 ERABAKIA, azaroaren 11koa, Osakidetzako zuzendari nagusiarena, Erakunde Autonomiaduneko hutsik dauden barne medikuntzako barrutiko fakultatibo espezialisten plazak betetzeko lekualdatze-lehiaketari dagozkion destinoak behin betiko esleitzeko dena.

Osakidetzako zuzendari nagusiaren abenduaren 29ko 1584/1995 Erabakiaren bidez arestian aipatu lekualdatze-lehiaketarako dei egin zen, Erakunde Autonomiaduneko osasun instituzioetan espezialitate desberdinetako barrutiko fakultatibo espezialisten kategorian hutsik dauden plazak betetzeko.

Osakidetzako zuzendari nagusiaren irailaren 6ko 887/1996 Erabakiaren bidez, Erakunde Autonomiaduneko barrutiko fakultatibo espezialisten kategorian hutsik dauden plazak plazak betetzeko lekualdatze-lehiaketarako deialdiari dagokion behin-behineko destino-esleipena egin zen.

Epaimahaiak destinoak esleitzeko behin betiko proposamena Zuzendaritza Nagusian aurkeztu duela, izangaiek eskatutako plazak eta kreditatu dituzten meritoak kontutan hartuta, aipatutako deialdiaren 4.5. oinarrian ezarritakoa betez, eta indarrean dagoen legediak emandako ahalmenez

ERABAKI DUT:

Lehenengoa.– Erakunde Autonomiaduneko barne medikuntzako barrutiko fakultatibo espezialisten kategorian hutsik dauden plazak betetzeko lekualdatze-lehiaketari dagozkion destinoen behin betiko esleipena onartzea. Esleipena erabaki honen eranskinean agertzen da.

Bigarrena.– Ezin izango zaie esleitutako destinoei uko egin.

Plaza lortu duten lehiatzaileek gaur egun dutena utzi beharko dute, hala badagokio, behin betiko Erabaki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik hasi eta hiru asteguneko epean.

Plaza herri berean egonez gero, lehiatzaileek plaza utzi eta hurrengo hiru eguneko epean jabetu beharko dute plaza esleituaz; beste herri batean egonez gero, 15 eguneko epean; beste herri eta osasun-barruti batean egonez gero, hilabeteko epean. Plaza esleituaz jabetzeak zerbitzu aktibora itzultzea badakar, hilabeteko epea izango du jabetzeko, behin betiko Erabakia argitaratzen den egunetik kontatzen hasita.

Interesdunak eskatuz gero eta zerbitzu-beharrizanek galerazten ez badute, aurreko lerroaldiko epeak luzatzea egon daiteke, beti ere luzapenak hasierako iraupenaren erdia gainditu gabe.

Plazaz jabetzeko epea eta, hala egokituz gero, epe-luzapena zerbitzu aktibotzat joko dira, Erabakiaren bidez zerbitzu aktibora itzultzea dakarrean izan ezik. Ordainsariak destinoko plazaren kargutan eskuratuko dira. Lehiatzaileak plazaz emandako epean edo epe-luzapenaren barruan jabetzen ez bada, uko egin diola ulertuko da, eta, horren ondorioz -estatutario dela, funtzionario dela edo lan-itunpeko dela-, baja emango zaio dagokion kategorian, behar bezala frogatutako arrazoiek eragindakoa denean salbu. Deialdia egin duen agintaritzak frogatutzat eman behar ditu arrazoiak, interesatuari entzun ondoren. Horrelakoetan, baliorik gabe utz daiteke baja, eta interesdunak ez jabetzeko arrazoiak desagertu bezain laster hasi beharko du plaza berrian.

Hirugarrena.– Erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria argitaratzeko agintzea.

Laugarrena.– Deialdiaren 7. oinarrian ezarritakoaren babesean, Erabaki honen aurka errekurtso arrunta aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari, EHAAn argitaratzen den egunetik hasi eta hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 1996ko azaroaren 11.

Osakidetzako zuzendari nagusia,

FERNANDO ASTORQUI ZABALA.

ERASKINA / ANEXO

BARNE MEDIKUNTZA / MEDICINA INTERNA

NAN IZENA ETA ABIZENAK IZENDATUTAKO BEHIN-BETIKO DESTINOA

DNI NOMBRE Y APELLIDOS DESTINO DEFINITIVO ASIGNADO 15.902.857 GUTIERREZ MADRID JOSE EULOGIO Gorlizko ospitalea /Hospital de Gorliz

15.916.053 MENDIA MINCHERO JORGE Bidasoako ospitalea/Hospital del Bidasoa


Azterketa dokumentala