Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

234. zk., 1996ko abenduaren 4a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Ogasuna eta Herri Administrazioa
5891

266/1996 DEKRETUA, azaroaren 19koa, Osakidetzako 41210 programan lortutako diru-sarrerak direla medio, 41242 programari kredituak emateko dena.

Euskal Autonomi Elkarteko 1996. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzeko abenduaren 29an emandako 6/1995 Legeak dioenez, Osakidetza Autonomiadun Administrazio-Erakundeko aurrekontuetako gastu-egoera 163.219.508.941 PTAkoa da, ordainketa-kredituei dagokienez, eta aurrekontu horietako diru-sarreren egoera ere kopuru horretakoa da.

Basurtoko ospitalaren aldeko legatu bat jaso da eta ospitale hori Osakidetza Autonomiadun Administrazio-Erakundearen menpe dago.

Beraz, bidezkoa da horren habilitazioa egitea, Euskadiko Aurrekontu-errejimenari buruz indarrean dauden lege xedapenen Bateratutako Testua onartzeko irailaren 27an emandako 1/1994 Legegintzako Dekretuaren 82 eta 83. ataletan xedatutakoarekin bat etorriz.

Ondorioz, Ekonomia Gaietarako Ordezko Batzordeak onartu ondoren, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuak eta Osasun sailburuak biek batera proposatuta, Jaurlaritzaren Kontseiluak 1996ko azaroaren 19an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATU DUT:

Atal bakarra.– Osakidetza Autonomiadun Administrazio–Erakundearen 1996ko ekitaldiko aurrekontuetan kreditu-habilitazio bat onartzea, gastu-egoera honetan:

PROGRAMA KONTZEPTUA ZENBATEKOA

41242 780 21.777.360

GUZTIRA 21.777.360

Zenbateko berdineko diru-sarrerak lortu direlako sortu dira kreditu horiek. Hauxe da diru-sarreren egoera:

PROGRAMA KONTZEPTUA ZENBATEKOA

41210 780 21.777.360

GUZTIRA 21.777.360

Kreditu horiek Basurtoko ospitaleko inbertsioak finantzatzeko erabiliko dira.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 1996ko azaroaren 19an.

Lehendakaria,

JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.

Ogasun eta Herri Administrazio

sailburua,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Osasun sailburua,

IÑAKI AZKUNA URRETA.


Azterketa dokumentala