Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

193. zk., 1996ko urriaren 7a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Azpeitiko Udala
4656

IRAGARPENA, 28. H.I.A. - Enparan Aldeko Xehetasuneko Estudioaren hainbat aldaketari hasierako onespena eman zaiela jakiarazten duena.

<FONT SIZE=2><P>Udalbatzarrak, 1996ko irailaren 12an egindako osoko bilkuran, Mariano Soraluze Narbaiza jaunak Muno S.A.ren izenean egindako eskariz, Azpeitiko Planeamendu-Arau Ordezkatzaileetako 28. H.I.A. - Enparan aldeako Xehetasunezko Estudioaren hainbat aldaketari hasierako onespena ematea erabaki zuen, Javier eta Patxi Corta Echaniz eta Iñigo Guibert de Encio arkitektu jaunek idatzitako projektuaren arabera, hainbat baldintzaren pean, eta, aldi berean, jendaurreko informazio epearen tramitea zabaltzea. Ondorioz, beraz, eta ekainaren 26ko 1/1992 Erret-Dekretu Legegilean onartutako Hiri-Antolaketa eta Lurraren Erregimenari buruzko Legearen testu birmoldatuaren 117.artikuluan, 106. artikuluaren lotuta dagoena, xedatutakoa betez, Azpeitiko Udal honetako Idazkaritzan daude jendeak ikus ditzan aipatutako Xehetasunezko Estudioa eta eraldatua eta honi dagokion espedientea, honako Ediktu hau Azpeitiko Udaleko Iragarki Oholean, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian edota El Diario Vasco, Deia, Egunkaria, Egin egunkarietan, hau da, argitarapen hauetatik azken argitaratzen denetik hasita 15 asteguneko epean aztertzeko aukera egon dadin eta aipatutako epean bidezko erizten diren erreklamazio eta alegazioak aurkez ahal daitezen, Azpeitiko Udal honetako Sarrera Errolda Orokorrean aurkeztu beharko direlarik, Azpeitiko Udal honi zuzenduak.

Era berean, hasierako onespeneko erabaki honen ondorioz 28. H.I.A. Enparan Aldea area guztian lursailen zatitze, eraiketa eta demolizio lizentziak ematea bertan behera uzten dela ere jakinarazten zaio jendeari.

Proiektu honetan jabe bezala azaltzen direnei dagokienez, adierazten da aipatutako 15 eguneko epea, dei pertsonala jaso ondoren kontatuko dela, honen data argitaratutako publikazioen ondorengoa baldin bada.

Azpeitia, 1996ko irailaren 24a.

Baitengo alkatea,

KEPA IBARZABAL EIZAGIRRE.


Azterketa dokumentala