Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

193. zk., 1996ko urriaren 7a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Lurralde Antolamendua, Etxebizitza eta Ingurugiroa
4653

ERABAKIA, 1996ko irailaren 23koa, Ingurugiro Baliabideen zuzendariarena, "Itsasertz eta ibaien ingurugiro hezkuntzari buruzko Aztertu proiektua (Azterkosta, Ibaialde)" burutzeko lehiaketarako deia egiten duena.

<FONT SIZE=2><P>Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailak, gaur hartutako erabakiz, lan horiek esleitzeko espedienteari hasiera ematea onartu du. Horretarako prozedura irekia izango da eta esleitzeko modua lehiaketa. Honako hauek izango dira

OINARRI-ARAUAK:

Xedea.- Aipatutako lanak egitea.

Orotariko aurrekontua.- Bederatzi milioi bederatziehun eta berrogeita hamar mila (9.950.000) pezeta.

Behin-behineko fidantza.- Ehun eta laurogeita hemeretzi mila (199.000) pezeta.

Behin-betiko fidantza.- Hirurehun eta laurogeita hamazortzi mila (398.000) pezeta.

Kontratisten sailkapena.- Ez da eskatzen oraingoan.

Kontratuaren iraupena.- 12 hilabeteko epean burutu beharko da.

Lizitatzaileentzat interesgarri diren agiriak.- Oinarri-arauen plegua eta gainontzeko agiriak agerian egongo dira eskaintzak aurkezteko epeak dirauen artean, Ingurugiro Baliabideen Zuzendaritzan (Samaniego kalea, 2, 6. solairua, Vitoria-Gasteiz).

Lizitatzaileek aurkeztu beharreko agiriak.- Administrazio alorreko berariazko klausulen pleguan adierazten dira.

Eskaintzak aurkezteko tokia eta epea.- Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren Erregistro Nagusian (Samaniego kalea, 2, beheko solairua, Vitoria-Gasteiz), 1996ko azaroaren 4ko 11:00k arte.

Eskaintzarako eredua.- Pleguaren eraskinean agertzen dena.

Eskaintzak agertarazteko tokia eta eguna.- Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko bulegoetan (Samaniego kalea, 2, Vitoria-Gasteiz), 1996ko azaroaren 5eko 11:00etan.

Vitoria-Gasteiz, 1996ko irailaren 23a.

Ingurugiro Baliabideen zuzendaria,

ANTÓN ARANBURU ALBIZURI.


Azterketa dokumentala