Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

193. zk., 1996ko urriaren 7a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Lurralde Antolamendua, Etxebizitza eta Ingurugiroa
4652

ERABAKIA, 1996ko irailaren 20koa, Ingurugiro Baliabideen zuzendariarena, "Ur baliabideei lotuta dauden jarduerak aztertu eta ingurugiroan duten eragina neurtzeko lanak" esleitzen dituena.

<FONT SIZE=2><P>1996ko ekainaren 20ko Erabakiaz hasi zen espediente hori eta, aurkeztu diren proposamenak aztertu direnez, bidezkoa da lehiaketa ebaztea.

Ondorioz, hau

ERABAKI DUT:

1.- "Ur baliabideei lotuta dauden jarduerak aztertu eta ingurugiroan duten eragina neurtzeko lanak" burutzeko kontratua Bruno Arrieta Atxa jaunari esleitzea. Kontratuaren orotariko aurrekontua, dagokion BEZ barne, bost milioi eta bostehun mila (5.500.000) pezetakoa da. Horretatik, bi milioi eta bostehun mila (2.500.000) pezeta sail honek 1996. urterako dituen aurrekontuen pentzutan ordainduko da eta gainontzekoa, hiru milioi (3.000.000) pezeta, 1997. urterako aurrekontuen pentzutan.

2.- Enpresa horri behin-betiko fidantza eratu beharra ezartzen zaio. Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Finantza Zuzendaritzan egin beharko da hori, erabakia jakinarazi eta 15 eguneko epean. Fidantzaren diru-zenbatekoa kontratuaren orotariko aurrekontuaren %4koa izango da, beraz, berrehun eta berrogei mila (240.000) pezeta.

Erabaki honen aurka errekurtso arrunta aurkeztu ahal izango dute legezko interesdunek, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuari zuzenduta. Jakinarazpena egiten den egunaren biharamunean hasi eta hilabetekoa izango da horretarako epea.

Vitoria-Gasteiz, 1996ko irailaren 20a.

Ingurugiro Baliabideen zuzendaria,

ANTÓN ARANBURU ALBIZURI.


Azterketa dokumentala