Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

193. zk., 1996ko urriaren 7a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Lurralde Antolamendua, Etxebizitza eta Ingurugiroa
4651

ERABAKIA, 1996ko irailaren 16koa, Lurralde Antolamendurako zuzendariarena, "Bilbaoko Mina del Morro hiritzeko lanen ikuskaketa —Boulevarraren I. eta II. faseak eta II. poligonoaren I. fasea—" esleitzen duena.

<FONT SIZE=2><P>1996ko uztailaren 23ko Erabakiaz hasi zen espediente hori, eta horretarako onartu diren proposamenak aztertu direnez, bidezkoa da lehiaketa ebaztea.

Ondorioz, hau

ERABAKI DUT:

1.- "Bilbaoko Mina del Morro hiritzeko lanen ikuskaketa —Boulevarraren I. eta II. faseak eta II. poligonoaren I. fasea-" GAIN Urbanismo e Ingeniería Civil erakundeari esleitzea. Aurrekontu orokorra, %16ko BEZ barne, sei milioi seiehun eta bi mila bostehun eta laurogeita hamazazpi (6.602.597) pezetakoa da. Horretatik, milioi bat bederatziehun eta hirurogeita bi mila bostehun eta laurogeita hamazazpi (1.962.597) pezeta Sail honek 1996. urterako dituen aurrekontuen pentzutan ordainduko da eta gainontzekoa, hau da, lau milioi seiehun eta berrogei mila (4.640.000) pezeta 1997. urterako aurrekontuen pentzutan. Azken prezioa, nolanahi ere, aparejadore, arkitekto tekniko eta ingeniari teknikoek erabili beharreko zerbitzu-sariei dagokienez 314/1979 Errege Dekretuan finkatzen diren tarifa ofizialak aplikatzearen ondoriozkoa izango da.

2.- Enpresa horri behin-betiko fidantza eratu beharra ezartzen zaio. Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Herri Administrazioko Finantza Zuzendaritzan egin beharko da hori, erabaki hau jakinarazi eta 15 eguneko epean. Kontratuaren orotariko aurrekontuaren %4koa izango da fidantzaren diru-zenbatekoa, hau da, berrehun eta hirurogeita lau mila ehun eta lau (264.104) pezetakoa.

Erabaki honen aurka errekurtso arrunta aurkeztu ahal izango dute legezko interesdunek, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuari zuzenduta. Jakinarazpena egiten den egunaren biharamunean hasi eta hilabetekoa izango da horretarako epea.

Vitoria-Gasteiz, 1996ko irailaren 16a.

Lurralde Antolamendurako zuzendaria,

JUAN IGNACIO IZETA BERAETXE.


Azterketa dokumentala