Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

193. zk., 1996ko urriaren 7a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Ogasuna eta Herri Administrazioa
4630

AGINDUA, 1996ko irailaren 2koa, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuarena, Euskadiko Elkarrenganako Bermedun baltzuek hainbat berme emateari buruzkoa.

<FONT SIZE=2><P>Euren izendapena Elkarrenganako Bermedun baltzuetako goi­kargudunen Erregistroan inskribatu behar deneko norbanakoen alde bermea eman ahal izateko, beharrezkoa da aldez aurretik baimena izatea. Horrela dago ezarrita Euskadiko Elkarrenganako Bermedun baltzuei buruzko uztailaren 16ko 178/1996 Dekretuaren (abuztuaren 2ko EHAA) 6. atalean. Gainditu egin beharko da, edozein modutan, baldintza horren barne ez sartzeko ezarritako diruzenbatekoa.

Dekretu horretako azken xedapenetatik lehenengoak sailaren esku uzten du finantzen politika eta entitate finantzieroekiko harremanak garatzea. Egitekook, hain zuzen ere, Euskal Autonomi Elkartearen Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta ihardun-arloak finkatzen dituen urtarrilaren 3ko 1/1995 Dekretuko 7.1.c) atalean egozten zaizkio Ogasun eta Herri Administrazio Sailari. Horiek horrela, hauxe

XEDATU DUT:

Atal bakarra.- Euskadiko Elkarrenganako Bermedun baltzuei buruzko uztailaren 16ko 178/1996 Dekretuko 6.1 atalean baimenik behar ez duenekotzat ematen den diruzenbatekoa hogeita bost milioi (25.000.000) pezetatan jartzen da. Ondorio horietarako batu egingo dira, diruzenbateko bizia kontutan hartuz, horren izendapena inskripzioaren gai deneko norbanakoari emandako berme guztiak.

Vitoria-Gasteiz, 1996ko irailaren 2a.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.


Azterketa dokumentala