Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

193. zk., 1996ko urriaren 7a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileak

Osasuna
4627

907/1996 ERABAKIA, irailaren 19koa, Osakidetzako zuzendari nagusiarena, Erakunde Autonomiadunean Espezialitate Ezverdinerako Barrutiko Fakultatibo espezialisten lanpostuak betetzeko oposaketaldia gainditu duten izangaien behin behineko zerrenda onartzeko dena.

<FONT SIZE=2><P>Osakidetzako zuzendari nagusiaren urtarrilaren 17ko 45/1996 Erabakiaren bidez, Erakunde Autonomiadunean Espezialitate Ezberdinerako Barrutiko Fakultatibo Espezialisten lanpostu hutsak betetzeko aukeraketa-saioetarako deia egin zen.

Epaimahaiak oposaketaldia gainditu duten izangaien behin­behineko zerrenda egin duenez, deialdi horretako 6.3.1. oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz, eta legealdi honetan Zuzendaritza honi langileriaren alorrean aitortu zaizkion eskumenez, hau

ERABAKI DUT:

Lehenengoa.- Bete gabe dauden Barrutiko Fakultatibo Espezialisten lanpostuak betetzeko oposaketaldiko aukeraketa-saioak gainditu dituzten izangaien behin-behineko zerrenda onartzea. Zerrendan osoko puntuazioaren araberako hurrenkeran agertzen dira izangaiak eta Erabaki honi erantsitako eranskinean berezirik ematen dira oposaketaldian eta lehiaketaldian lortutako puntuazioak. Hauek dira zerrendan jasoko diren fakultatiboen espezialitateak:

- Kardiologia.

- Liseri-Aparatua.

- Endokrinologia eta Nutrizioa.

- Hematologia eta Hemoterapia.

- Medikuntza tinkoa.

- Neumologia.

- Neurologia.

- Onkologia Medikoa.

- Kirurgia Plastikoa.

- Neurokirurgia.

- Oftalmologia.

- Otorrinolaringologia.

- Obstetrizia eta Ginekologia.

- Traumatologia eta Kirurgia Ortopedikoa.

- Urologia.

- Ospitale-Farmazia.

- Inmunologia.

- Medikuntza Prebentiboa eta Osasun Publikoa.

- Neurofisiologia klinikoa.

- Errehabilitazioa.

Bigarrena.- Erabaki hau Euskal Herriko Arduralaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

Hirugarrena.- Erabaki honen aurka erreklamazioa egin ahalko zaio Osakidetzako zuzendari nagusiari, EHAAn argitaratu den egunetik kontatzen hasi eta hamar (10) asteguneko epean.

Vitoria-Gasteiz, 1996ko irailaren 19a.

Osakidetzako zuzendari nagusia,

FERNANDO ASTORQUI ZABALA.


Azterketa dokumentala