Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

193. zk., 1996ko urriaren 7a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileak

Osasuna
4626

906/1996 ERABAKIA, irailaren 19ekoa, Osakidetzako zuzendari nagusiarena, Erakunde Autonomiaduneko osasun-erakundeetan bete gabe dauden Erizaintzako laguntzaileen lanpostuak betetzeko oposaketaldia gainditu duten izangaien behin-behineko zerrenda onartzeko dena.

<FONT SIZE=2><P>Osakidetzako zuzendari nagusiaren urtarrilaren 17ko 37/1996 Erabakiaren bidez, Erakunde Autonomiaduneko osasun-erakundeetan bete gabe dauden Erizaintzako laguntzaileen lanpostuak betetzeko aukeraketa-saioetarako deia egin zen.

Epaimahaiak oposizioaldia gainditu duten izangaien behin­behineko zerrenda egin duenez, deialdi horretako 6.3.1. oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz, eta legealdi honetan Zuzendaritza honi langileriaren alorrean aitortu zaizkion eskumenez, hau

ERABAKI DUT:

Lehenengoa.- Erakunde Autonomiaduneko osasun-erakundeetan bete gabe dauden Erizaintzako laguntzaileen lanpostuak betetzeko oposaketaldiko aukeraketa-saioak gainditu dituzten izangaien behin-behineko zerrenda onartzea. Zerrendan osoko puntuazioaren araberako hurrenkeran agertzen dira izangaiak, eta Erabaki honi erantsitako eranskinean berezirik ematen dira oposaketaldian eta lehiaketaldian lortutako puntuazioak.

Bigarrena.- Erabaki hau Euskal Herriko Arduralaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

Hirugarrena.- Erabaki honen aurka erreklamazioa egin ahalko zaio Osakidetzako zuzendari nagusiari, EHAAn argitaratzen den egunetik kontatzen hasi eta hamar (10) asteguneko epean.

Vitoria-Gasteiz, 1996ko irailaren 19a.

Osakidetzako zuzendari nagusia,

FERNANDO ASTORQUI ZABALA.


Azterketa dokumentala