Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

193. zk., 1996ko urriaren 7a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileak

Osasuna
4625

905/1996 ERABAKIA, irailaren 5ekoa, Osakidetzako zuzendari nagusiarena, Galdakaoko ospitaleko (Bizkaiko Osasun Barrutia) kudeaketa, antolamendu eta informatikako zuzendariordearen lanpostua betetzeko deialdi publikoa iragartzeko dena.

<FONT SIZE=2><P>Galdakaoko ospitaleko kudeaketa, antolamendu eta informatikako zuzendariordearen lanpostua hutsik dagoenez, zuzendaritza nagusi honek lanpostu hori betetzeko deialdi publikoa egitea erabaki du, uztailaren 23ko 194/1996 Dekretuaren bigarren aldibaterako xedapenean, uztailaren 23ko 439/1991 Dekretuaren gehigarrizko bigarren xedapenean, apirilaren 3ko 95/1990 Dekretuan eta uztailaren 11ko 369/1995 Dekretuan xedatutakoaren arabera. Hona hemen

OINARRIAK

Lehenengoa.- Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Orokorreko nahiz bere erakunde autonomoetako funtzionarioek, baita Osasun instituzioei atxikitako langileek eta ezartzen diren baldintzak betetzen dituzten gainerako langileek ere, eskatu ahal izango dute Galdakaoko ospitaleko (Bizkaiko Osasun Barrutia) kudeaketa, antolamendu eta informatikako zuzendariordearen lanpostua, zeinetarako deialdia erabaki honen bitartez egiten baita. Hona hemen bete beharreko baldintzak:

- Unibertsitateko titulazioa izatea.

- Administrazio eta kudeaketa lanetan esperientzia izatea.

- Lanbidean frogatutako gaitasuna izatea.

Bigarrena.- Eskabideak Osakidetzako Langileriaren Kudeaketa Zuzendaritzara bidaliko dira, erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean kontatzen hasi eta 15 asteguneko epean.

Hirugarrena.- Deialdi honetan parte hartu nahi duten izangaiek curriculum vitae-a aurkeztu beharko dute eskabideekin batera. Bertan honako hauek jasoko dira:

- Titulu akademikoak.

- Betetako lanpostuak.

- Lanbidean eta osasun kudeaketan izandako esperientzia.

- Ikasketak, ikastaroak, ponentziak, argitalpenak, hizkuntz ikasketak eta aipagarri iritzitako bestelako merezimenduak.

Eskatzen diren baldintzak betetzen dituztela eta aurkeztutako merezimenduak benetakoak direla egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko dituzte izangaiek eskabidearekin batera. Horretaz gain, komenigarri ikusten dituzten argitalpen, txosten edota bestelako agiriak ere aurkez ditzakete.

Laugarrena.- Osakidetzako zuzendari nagusiak ebatziko du deialdia, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunaren biharamunean hasi eta, gehienez, hilabeteko epean. Erabaki hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Bosgarrena.- Erabaki honen aurka errekurtso arrunta aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari, erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasi eta hilabeteko epearen barruan.

Vitoria-Gasteiz, 1996ko irailaren 5a.

Osakidetzako zuzendari nagusia,

FERNANDO ASTORQUI ZABALA.


Azterketa dokumentala