Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

193. zk., 1996ko urriaren 7a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Industria, Nekazaritza eta Arrantza
4621

227/1996 DEKRETUA, irailaren 24koa, Euskal Autonomi Elkarteko ehiza baimena arautzeko Dekretua aldatzen duena.

<FONT SIZE=2><P>Euskal Autonomi Elkarteko ehiza baimena arautzen duen maiatzaren 21eko 117/1996 Dekretuaren eraskinean ezartzen dira ehiza baimenaren diseinu eta ezaugarriak, aurrealdean agertu behar den informazioa barne. Informazio horren barruan barra-kodea dago, zeinen helburua baita titularrei erraztea baimenak luzatzen dituzten foru aldundiek ezarritako tasak likidatzeko banka-eragiketak.

117/1996 Dekretuak barra-kode horren zehaztasun teknikoak jasotzen dituen arren, banka-eginerak oso aldakorrak direnez, gomendatzekoa da dekretuak araupetu beharrekoetatik ezabatzea aipaturiko zehaztasunak, arauak eraginkortasunik gal ez dezan.

Ondorioz, Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 1996ko irailaren 24an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATU DUT:

Atal bakarra.- Euskal Autonomi Elkarteko ehiza baimena arautzen duen maiatzaren 21eko 117/1996 Dekretuaren eraskina, baimenaren aurrealdean jasotako informazioari dagokionez, honela geratuko da idatzita:

"Aurrealdean jasotako informazioa:

- Baimenaren zenbakia.

- Titularraren NAN zk..

- Titularraren izen-abizenak.

- Barra-kodea, indarrean dagoen banka-egineraren arauekin bat etorriz."

AZKEN XEDAPENA

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean honako dekretu hau.

Vitoria-Gasteizen, 1996ko irailaren 24an.

Lehendakaria,

JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.

Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburua,

JAVIER RETEGUI AYASTUY.


Azterketa dokumentala