Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

177. zk., 1996ko irailaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Herrizaingoa
4319

IRAGARPENA, Ricardo García Villacorta jaunari Herritarren Segurtasunerako zuzendariaren 1996eko maiatzaren 13ko Erabakia jakinarazteko dena.

<FONT FACE="Courier New" SIZE=3><P>Herritarren Segurtasunerako zuzendariak, 315-7/96-SC/XVII zenbakiko zigor-espedientean 1996eko maiatzaren 13an hartutako erabakiz, berrogeita hamar mila eta bat (50.001) pezetako isuna eta atzemandako sustantziak behin-betiko kentzeko zigorra ezarri zion Ricardo GARCÍA VILLACORTA jaunari, helbidea Bilboko Grupo Sagarminaga, kaleko 4an duenari, otsailaren 21eko 1/1992 Lege Organikoaren 25. ataleko 1. lerroaldean jasotako arau-hauste larriaren egile eta erantzule izatearren. Gertaerak Bilbon jazo ziren, 1996ko azaroaren 9an.

Interesdunari zigor-erabaki hori jakinarazten saiatu arren, hori egiterik lortu ez denez, iragarpen hau ematen da argitara, Herri-Administrazioen Lege-Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio-Ihardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. ataleko 4. idazatian ezarritakoa betez. Horrez gain, jakinarazten zaio administrazio bidea amaitzen ez duen Erabaki horren aurka interesdunak errekurtso arrunta aurkeztu ahal izango diola Segurtasun sailburuordeari, iragarpen hau argitaratzen den egunean kontatzen hasita hilabeteko epearen barruan.

Zigor-erabakiak administrazio bidean irmotasuna lortzen duenetik hogei asteguneko epean ordaindu beharko da isuna. Irmotasuna, errekurtso arrunta aurkezteko dagoen hilabeteko epean errekurtsorik aurkezten ez bada edo, aurkeztu bada, gaitzesten den kasuan lortuko du erabakiak.

Isunaren ordainketa, hurrengo edozein banku kontutan egin beharko da, izen-abizenak eta espediente zenbakia, eta Herrizaingo Sailari dagokiola adieraziz:

Euskal Autonomia Elkarteko Diruzaintza Nagusiaren Kontu Orokorra

Bilbao Bizkaia Kutxa-BBK

Kontu zka. 3100014-3

Gipuzkoa eta Donostiako Kutxa-KUTXA

Kontu zka.: 278821/4.

Araba eta Gasteizko Aurrezki Kutxa-VITAL Kutxa.

Kontu zka.: 01-517256/1.

Zigortuak, ezarritako isuna adierazitako borondatezko epe horretan ordaintzen ez badu, behartze-bidean ordainaraziko da bere ondaretik, azaroaren 26ko aipatu 30/1992 Legearen 97.1 atalean xedatutakoari jarraituz.

Vitoria-Gasteiz, 1996eko uztailaren 22a.

Herritarren Segurtasunerako zuzendaria,

ADOLFO FERNÁNDEZ ALUSTIZA.


Azterketa dokumentala