Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

177. zk., 1996ko irailaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Justizia, Ekonomia, Lana eta Gizarte Segurantza
4316

EDIKTUA, 1996ko irailaren 2koa, Lan eta Gizarte Segurantza zuzendariarena, Transportes Acha, S.A. enpresari 96.0063.48.01.01.03 zenbakiko espedientean hartutako erabakiaren berri ematen diona.

<FONT FACE="Courier New" SIZE=3><P ALIGN="CENTER">Nik, Fidel Martínez Ruizek, Lan eta Gizarte Segurantza zuzendari naizen honek, honako hau

Jakinarazten dut: 96.0063.48.01.01.03. zenbakiko espedienteari amaiera eman eta "Transportes Acha, S.A." enpresari "bostehun mila eta pezeta bat"eko zigorra (500.001 PTA) ezartzea erabaki duela, Gizarte Ordenako Arau-Hauste eta Zigorrei buruzko apirilaren 7ko 8/1988 Legeko 5. atalean ezarritakoaren arabera, martxoaren 10eko 8/1980 Legeko 29.1 atalean ezarritakoa hausteagatik. Arau-hauste hori oso larritzat jotzen da aipatu 8/1988 Legeko 8.1 atalean. Hala eta guztiz, enpresa interesatuari ezin izan zaio horren guztiaren berri eman berak emandako azken helbidean (Bilboko Blas de Otero kaleko 54. zenbakian). Hori horrela, bada, Herri­Administrazioen Lege-Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio-Ihardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.4 atalean ezarritakoaren arabera jakinarazten da, eta zigorra doakionari ohartarazten zaio errekurtso arrunta jar dezakeela, Lan Sailak Bizkaian duen Lurralde Ordezkaritzaren bitartez, Eusko Jaurlaritzako Lan eta Gizarte Segurantza sailburuordearen aurrean, erabakiaren berri ematen den egunetik hasi eta hilabeteko epean. Epe horretan ikusgai izango du espedientea.

Zigortutako enpresak errekurtso arrunta jartzen ez badu ere, errekurtsoa jartzeko ezarritako epe berean ordaindu beharko du zigorraren zenbatekoa, uztailaren 10eko 1860/1975 Dekretuko 15.3 atalean eta abenduaren 19ko 2373/1984 Errege Dekretuko 1. atalean erabakitakoaren arabera. Lan eta Gizarte Segurantza Sailak Bizkaian duen Lurralde Ordezkaritzaren Baimendutako Sarrera­Kontuan (Bilbao Bizkaia Kutxako 0631 bulegoan 22-0300592-1 zenbakiko kontuan). Dirua sartzerakoan espediente zenbakia adierazi behar da.

Zigorra doakiona aukera horietako batez baliatzen ez bada, behartze-bideari ekingo zaio dirua kobratzeko, uztailaren 10eko 1860/1975 Dekretuko 5. atalean ohartemandakoaren arabera, eta Eusko Jaurlaritzaren apirilaren 19ko 99/1982 Dekretuan ezarritako prozedurari jarraituko zaio.

Doakion enpresak horren guztiaren berri izan dezan, aipatu Herri-Administrazioen Lege-Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio-Ihardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.4 atalean ohartemandako eran argitaratuko da ediktu hau.

Vitoria-Gasteiz, 1996ko irailaren 2a.

Lan eta Gizarte Segurantza zuzendaria,

FIDEL MARTÍNEZ RUIZ.


Azterketa dokumentala