Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

177. zk., 1996ko irailaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Garraioak eta Herrilanak
4315

ERABAKIA, 1996ko abuztuaren 26koa, Uren zuzendariarena, Buia ozeano-meteorologikoa-96 ustiatzeko laguntza teknikoa" burutzeko lehiaketarako deia egiten duena.

<FONT FACE="Courier New" SIZE=3><P>1. Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Garraio eta Herrilan Saila.

b) Espedientea izapidatzen ari den bulegoa: Uren Zuzendaritza.

c) Espediente zenbakia: 17A/96.

2. Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Meteorologiako Euskal Zerbitzuaren buiei Argos satelitearen bidez jarraipena egiteko baliabide eta zerbitzuak jartzea.

b) Loteak: Ez dago horrelakorik.

c) Gauzatze lekua: Kontratistaren lantokia.

d) Gauzatze epea: Hiru (3) hilabete.

3. Izapidea, prozedura eta esleipen era.

a) Izapideak: Presakoak.

b) Prozedura: Irekia.

c) Esleipen era: Lehiaketa.

4. Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: Hiru milioi (3.000.000) pezeta.

5. Fidantzak.

Behin-behingo fidantza: Kontratuaren aurrekontuaren %2.

6. Agiriak eta argibideak:

a) Entitatea: Meteorologiako Euskal Zerbitzua.

b) Helbidea: Olagibel, 38.

c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz, 01004.

d) Telefonoa: 945-189735.

e) Telekopia: 945-189742.

f) Agiriak eta informazioa eskuratzeko azken eguna: 1996ko irailaren 26a.

7. Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena: Ez da sailkapen berezirik behar.

b) Bestelakoak: Ekonomia, finantza eta teknika mailako gaitasuna.

8. Eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 1996ko irailaren 27ko 12:00ak.

b) Aurkeztu beharreko agiriak. Administrazio klausulen pleguko 7.6.1. eta 7.6.2. klausuletan ezarritakoez gain, ainguratzeko untzia edukitzea, eta ozeanogragia eta buien alorrean esperientzia eta ezaugupenak izatea.

c) Aurkezteko lekua.

1.- Entitatea: Garraio eta Herrilan Saila.

2.- Helbidea: Eskaintza ekonomikoak eskuan eraman beharko dira Garraio eta Herrilan Sailaren Erregistro Nagusira, Vitoria-Gasteizko Olagibel kaleko 38ra, goian aipatutako epean. Postaz ere bidali ahal izango dira eta eskaintza postan zein egunetan jarri den, egun berean kontratazio organoari telex, telekopia edo telegrama bidez jakinarazi eta egiaztatu beharko zaio. Hala egiten ez bada edo eskaintza igorri dela jakinarazteko agiria halakoak hartzeko epea amaitu ondoren jasotzen bada, eskaintza ez da onartuko. Dena den, eskaintza postaz bidali eta hamar egun naturaleko epean jasotzen ez bada, inolaz ere ez da onartuko.

3.- Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz, 01004.

d) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi behar dioneko epea: hiru hilabete, eskaintzak irekitzen diren egunaren biharamunean kontatzen hasita.

e) Aldaerak: ez dira onartuko.

9.- Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Garraio eta Herrilan Saila.

b) Helbidea: Olagibel, 38.

c) Herria: Vitoria-Gasteiz, 01004.

d) Eguna: 1996ko irailaren 30a. Postaz jasoz gero, 1996ko urriaren 10a.

e) Ordua: 11:30.

10. Bestelako argibideak.

11. Iragarpen gastuak: Esleipendunaren kontura.

Vitoria-Gasteiz, 1996ko abuztuaren 26a.

Uren zuzendaria,

PEDRO JAVIER JAUREGUI FERNÁNDEZ.


Azterketa dokumentala