Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

177. zk., 1996ko irailaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Garraioak eta Herrilanak
4314

ERABAKIA, 1996ko abuztuaren 26koa, Portu eta Itsas Arazoetarako zuzendariarena, Getariako kanpoko ditxoko ainguralekuak antolatu, egin eta berritzeko lanak burutzeko lehiaketarako deia egiten duena.

<FONT FACE="Courier New" SIZE=3><P>1. Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Garraio eta Herrilan Saila.

b) Espedientea izapidatzen ari den bulegoa: Portu eta Itsas Arazoetarako Zuzendaritza.

c) Espediente zenbakia: 6/96.

2. Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Egungo kanpoko ditxoaren egiturari eta untzien beharrei egokitutako ainguraleku berria antolatzea.

b) Loteak: Ez dago horrelakorik.

c) Gauzatze lekua: Getaria.

d) Gauzatze epea: Bost hilabete eta erdi (5,5).

3. Izapideak, prozedura eta esleipen era.

a) Izapideak: Presakoak.

b) Prozedura: Irekia.

c) Esleipen era: Lehiaketa.

4. Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: Hirurogeita bi milioi hirurehun eta hirurogeita zortzi mila bostehun eta hirurogei (62.368.560) pezeta.

5. Fidantzak.

Behin-behingo fidantza: Ez dago jarri beharrik.

6. Agiriak eta argibideak:

a) Entitatea: Gipuzkoako Portuen Zerbitzua.

b) Helbidea: Garibay, 7-1.a.

c) Herria eta posta kodea: Donostia-San Sebastián, 20004.

d) Telefonoa: 943-422275.

e) Telekopia: 943-426875.

f) Agiriak eta informazioa eskuratzeko azken eguna: 1996ko irailaren 26a.

7. Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena: F taldea, 1 azpitaldea, d) maila.

b) Bestelakoak: Ez dago bestelakorik.

8. Eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 1996ko irailaren 27ko 12:00ak.

b) Aurkeztu beharreko agiriak. Administrazio eta berariazko klausulen pleguaren 7.3. klausulan eskaturiko agiriez gain, honakoak eskatuko dira: lanen programa, subkontratisten zerrenda eta subkontratazioaren ehunekoa, obra burutzeko erabili behar diren sistema eta baliabideen deskribapena eta antzeko obrak egin dituela egiaztatzeko teknikari adituak sinatutako ziurtagiriak.

c) Aurkezteko lekua:

1.- Entitatea: Garraio eta Herrilan Saila.

2.- Helbidea: Eskaintza ekonomikoak eskuan eraman beharko dira Garraio eta Herrilan Sailaren Erregistro Nagusira, Vitoria-Gasteizko Olagibel kaleko 38ra, goian aipatutako epean. Postaz ere bidali ahal izango dira eta eskaintza postan zein egunetan jarri den, egun berean kontratazio organoari telex, telekopia edo telegrama bidez jakinarazi eta egiaztatu beharko zaio. Hala egiten ez bada edo eskaintza igorri dela jakinarazteko agiria halakoak hartzeko epea amaitu ondoren jasotzen bada, eskaintza ez da onartuko. Dena den, eskaintza postaz bidali eta hamar egun naturaleko epean jasotzen ez bada, inolaz ere ez da onartuko.

3.- Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz, 01004.

d) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi behar dioneko epea: Hiru hilabete, eskaintzak irekitzen diren egunaren biharamunean kontatzen hasita.

e) Aldaerak: Ez dira onartuko.

9.- Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Garraio eta Herrilan Saila.

b) Helbidea: Olagibel, 38.

c) Herria: Vitoria-Gasteiz, 01004.

d) Eguna: 1996ko irailaren 30a. Postaz jasoz gero, 1996ko urriaren 10a.

e) Ordua: 11:00.

10. Bestelako argibideak.

11. Iragarpen gastuak: Esleipendunaren kontura.

Vitoria-Gasteiz, 1996ko abuztuaren 26a.

Portu eta Itsas Arazoetarako zuzendaria,

JOSÉ RAMON DE LA FUENTE ARTEAGABEITIA.


Azterketa dokumentala