
177. zk., 1996ko irailaren 13a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Osasuna
4313
LEHIAKETA PUBLIKOA, jardunbide irekiaz Donostia-San Sebastiángo Gipuzkoako ospitalerako tresneria kontratatzeko dena.
<FONT FACE="Courier New" SIZE=3><P>Espediente zenbakia: 150/20/0/00274/2402/0596.
Kontratuaren xedea: Gipuzkoako ospitalea tresneriaz hornitzea.
Lizitaziko aurrekontua: 4.000.000 PTA.
Bulegoak: administrazio alorreko berariazko klausulen pleguaren karatula, betekizun teknikoena eta lehiatzaileentzat interesgarri izan daitezkeen gainerako agiriak Gipuzkoako ospitaleko Erosketa Zerbitzuan daude aztergai 9:00etatik 13:00etara.
Behin-behineko bermea: lehiaketan parte hartu ahal izateko beharrezkoa izango da administrazio alorreko berariazko klausulen pleguaren karatulako 17. puntuan agindutakoaren arabera ateratako behin-behineko fidantza jartzea Osakidetza Erakunde Autonomoaren Diruzaintza Nagusian (Araba kalea, 11, 01006 Vitoria-Gasteiz).
Izapideak presaz egin beharrekoak dira Zuzendari kudeatzailearen 96-08-26ko erabakiaren arabera.
Eskaintza eredua: administrazio alorreko berariazko klausulen pleguko I. eraskinean dagoena.
Aurkezteko epea eta lekua: eskaintzak 1996ko irailaren 27ko 14:00ak baino lehen aurkeztu beharko dira Gipuzkoako ospitaleko Erosketa Zerbitzuan (Begiristain doktorea pasealekua, 115, Donostia-San Sebastián).
Jendaurreko agertarazpena: Kontratuetarako Arautegi Orokorraren 100. atalean adierazitako jardunbide berriaz eskaintzarik jasotzen ez bada, 1996ko urriaren 4ko 10:00etan jendaurrean irekiko dira eskaintzak Gipuzkoako Barruti Zuzendaritzan (Antso Jakitunaren hiribidea, 35, Donostia-San Sebastián).
Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio alorreko berariazko klausulen pleguan adierazitako agiriak aurkeztu beharko dituzte lehiatzaileek.
Donostia-San Sebastián, 1996ko irailaren 13a.
Kontratazio Mahaiko lehendakaria,
GEMMA FERNÁNDEZ INCHAUSPE.
RSS