Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

177. zk., 1996ko irailaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Lurralde Antolamendua, Etxebizitza eta Ingurugiroa
4306

ERABAKIA, 1996ko apirilaren 10ekoa, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko Finantza Plangintza eta Kudeaketarako zuzendariarena, administrazio mailako arauhaustea egin izanagatik zigorra ezartzeko dena.

<FONT FACE="Courier New" SIZE=3><P>Zuzendaritza honek honako erabaki hau hartu du gaur, EB3-0002/94-VP zigor-espedienteari dagokionetan.

Hau honela: Donostia-San Sebastiángo Bustintxulo kaleko 3. zenbakiko 3.ean, ezkerretara kokatuta dagoen etxebizitza soziala esleitu zitzaion Ángel Gándatra Iridoy jaunari. Etxebizitza hori SS-10-79 eraikuntza-espedientearen babespean egin zen.

Behin-betiko sailkapena 1982ko abenduaren 30ean eman zitzaion eta E3-0001-0161 espedientearen bidez esleitu zen, 1983ko martxoaren 10ean izenpetutako eskrituraz.

Hau honela: Mark Edward David Fosh eta Mª del Carmen Vilela Vilabille jaun/andreak lehen deskribatu den etxebizitza saltzeko gogoa eman zuten aditzera 1994ko azaroaren 17ko idazkiaren bidez. Hori zela eta, ofizioz hasiera eman zitzaien ekintza hauei. Idazkiarekin batera 1993ko ekainaren 8ko data duen

salmenta-eskritura publikoaren kopia ere aurkeztu zuten.

Hau honela: idazki hori eta salmenta-agiri publikoa direla medio zera jakin zen: etxebizitza kokatuta dagoeneko herrian eta salmenta eta dirua eskuratu zeneko urtean babes ofizialpeko etxebizitza soizalentzako baimenduta zegoen goreneko prezioa baino gehiago eskuratu zela. Goreneko prezio hori 5.762.260 PTAkoa zen eta 1993ko ekainaren 8ko data duen eskrituran jasotzen den salmenta-prezioa 7.000.000 PTAkoa izan zen. Aldi berean, Saileko Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzako artxiboak arakatu izanaren ondorioz, egin den salmentaren kopiarik ez dela aurkeztu jakin zen eta, horietaz aparte, etxebizitza ohiko eta etengabeko bizilekutarako erabiltzeko ezarrita dagoen obligazioa bete ez denaren susmoak ere jaso dira.

Hau honela: gauzatu den salmentan, babes ofizialpeko etxebizitza sozialei buruzko erregimenaren aurkako ekintzak agian burutu direnaren berri eman zitzaien erosleei eta saltzaileei 1994ko abenduaren 15eko idazki baten bidez. Honako hauek izango lirateke arauhauste horiek: etxebizitza etengabe bizitzeko lekutarako ez erabiltzea; legez onartuta dagoen goreneko prezioaren gainetiko prezioa ezartzea, eta izenpetu den eta bisatu behar den salmenta-kontratuaren kopia ez bidaltzea. Arrazoibideak aurkezteko epea ezartzen zaie bai erosleei eta bai saltzaileei ere.

Hau honela: Mark Edward David Fosh jaunak eta bere emazteak ez zuten inolako arrazoibiderik aurkeztu; baina bai Ángel Gándara Iridoy jaunak, honako hau jasotzen zela 1994ko abenduaren 26ko data zuen idazkian: gutxi gora-behera 400.000 PTAko prezioa duten barruko altzariak prezioan sartu behar zirela alegia. Bestalde, ez zuen ezagutzen, mugak ezarrita zeudela etxebizitzaren prezioari zegokionetan. Horretaz aparte, etxebizitza etengabe bizi izateko erabili beharraren aurkako arauhausterik ez zela egon jasotzen zen idazkian. Honako beste arrazoi hau ere aipatzen zen, hau da, etxebizitza erabat amortizatuta zegoenaren eta kargarik ez zuenaren berri eman ziola Administrazioak.

Hau honela: Ángel Gándara Iridoy jaunaren eta Elvira Telletxea Oscoz andrearen aurkako zigor-espedienteari hasiera ematea erabaki zen 1995eko urtarrilaren 27an, horretarako, jardunetarako Instruktorea eta Idazkaria izendatu zirela. Interesdun guztiei eman zitzaien horren berri hurrengo martxoaren 1ean.

Hau honela: kargu-orriari 1995eko martxoaren 30ean ekin zitzaion eta, hori, salmenta-kontratuaren bisatua egin ez zelako, etxebizitza ohiko bizilekurako ez erabiltzeagatik eta gehiegi kobratzeagatik. Frogak egin daitezela eskatu ahal izango dutenaren berri eman zitzaien interesdunei, horiek egin ezean izapidea egindakotzat joko denaren oharra ere egin zitzaien. Hurrengo apirilaren 14an eman zitzaien horren berri.

Hau honela: espedientepekoak arrazoibideak aurkeztu zituen 1995eko maiatzaren 2an. 1994ko abenduaren 23ko data zuen idazkian jasotakoak berresten zituen eta salmentaren gai izan ziren altzarien prezioa 400.000 PTAtik 1.000.000 PTAra aldatu zuen.

Hau honela: espedientearen instruktoreak ebazpen-proposamena egin zuen 1996ko urtarrilaren 24an. Honako hauek proposatzen ziren bertan:

1.- Ángel Gándara Iridoy jaunak, Donostia-San Sebastiángo Bustintxulo kaleko 53-3an, ezkerretara kokatuta dagoen etxebizitza soziala Mark Edward David Fosh jaunari eta bere emazteari saltzerakoan gehiegizko prezioa ezarri dela onartzea eta, erosleak Administrazioari jazotakoaren berri ematea gertatzen den unea kontutan hartuta, bide zibiletik egin beharko da erreklamazioa hala nahi izanez gero, baina ez gaiari buruz bi aldeak ados gertatzea ematen baldin bada.

2.- 75.000 PTAko zigorra ezartzea espedientepekoari, lehen aipatu den etxebizitza saltzerakoan gehiegizko dirua eskuratu izanagatik.

3.- 60.000 PTAko beste zigor bat ezartzea,

salmenta-eskrituraren bisatua ez egiteagatik.

4.- Etxebizitza ohiko etxebizitzatarako erabiltzearen obligazioa ez betetzea, ez dela eman deklaratzea.

Ebazpen proposamenaren berri 1996ko otsailaren 2an eman zitzaion espedientepekoari eta ez da inolako arrazoibiderik aurkeztu.

Hau honela: Finantza Plangintza eta Kudeaketarako

Zuzendaritza da eskumendun organoa azterketaren gai den

zigor espediente honi ebazpena emateko. Eta hori, Eusko Jaurlaritzaren otsailaren 28ko 176/1995 Dekretuan, Eusko Jaurlaritzaren urriaren 29ko 356/1985 Dekretuan eta Saileko Etxebizitza eta Arkitektura Sailordetzaren otsailaren 16ko 1/1995 Instrukzioan xedatzen denaren arabera.

Hau honela: honako ohar hau egitea komenigarritzat jotzen da, hau da, ebazpen-proposamena aurkeztea ezinbesteko izapidea dela administrazio-espediente honen izapideak behar den bezala egin ahal izateko; baina izakera juridikoa, izapideketa hutseko balioa duen jardun administratibo bat besterik ez da eta <P>zigor-espedienteari ebazpena emateko egintea duen organo administratiboarentzako ez du balio loteslerik.

Hau honela: ez dago behar hainbateko arrazoirik, espediente honek hartzen duen etxebizitza ohiko etxebizitzatarako, jabeek ez zutela erabiltzen pentsatzeko eta, ondorioz, kargu-orrian jasotzen den egozketa alde batera utzi behar da.

Hau honela: 1993ko ekainaren 8an egin zen salmentaren eskritura behar den bezala bisatzeko ez dela aurkeztu Saileko Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan, erabat kreditatuta dago. Babes Ofizialpeko Etxebizitzei buruzko 1968ko uztailaren 24ko Arautegiko 116. atalean xedatzen denez, bisaketa egin beharra dago. Lehen aipatu den Arautegiko 133. c) 8 atalean finkatuta dagoenaren arabera, administrazio alorreko arauen aurkako arauhauste oso larria da hori ez betetzea. Eta, azaroaren 10eko 3148/1978 Errege Dekretuko 57. atalean xedatzen denaren arabera, 250.000 PTAtik 1.000.000 PTAra arteko isuna ezartzen zaio gisa horretako arauhausteari.

Hau honela: espediente honek bere baitan hartzen duen salmentan, gehiegizko prezioa egon zela egiatan frogatuta dago eta 1.237.740 PTAko isuna dagokio, izan ere, salmentaren prezioa 7.000.000 PTAkoa izan baita eta etxebizitza sozialentzako baimenduta dagoen goreneko prezioa, 5.762.260 PTAkoa zen 1993. urtean.

Hau honela: Babes Ofizialpeko Etxebizitzen Araudiko 153. ataleko c) 1ean xedatzen denez, arauhauste oso larria da babes ofizialpeko etxebizitzen salmentagatik gehiegizko dirua eskuratzea. Azaroaren 10eko 3148/1978 Errege Dekretuko 57. atalean xedatzen denaren arabera, 250.000 PTAtik 1.000.000 PTAra arteko isuna dagokio horri. Altzariak etxebizitzarekin batera saldu zirela esatea ez da aitzaki bat besterik eta Babes Ofizialpeko Etxebizitzen Arautegiko 112. atalean bereziki aipatzen da hori.

Hau honela: honako hau esaten da Babes Ofizialpeko Etxebizitzen Arautegiko 155. ataleko azkenengo lerroaldean: "zigor-espedienteei bidezkoak diren zigorrak aplikatzearen kaltetan gabe, okerbidetik eskuratutako dirua, erosleei, maizterrei edo onuradunei itzuli beharraren obligazioa ezarri ahal izango zaie arauhausleei hala behar izan dadinean."

Euskal Herriko Justizi Auzitegi Nagusiak behin baibo gehiagotan zera deklaratu du: eskuratutako gehiegikeriazko zenbatekoak itzultzeko obligazioa ezartzeko Administrazioak duen ahalmena zigor mailakoa izateaz aparte,

merkatu-disziplina ere badarama bere baitan, era honetan, etxebizitzen salmentek legez finkatuta dauden gorenekoak gainditu ez ditzaten.

Hau honela: gauzatu diren administrazio-arauhausteek zigorra merezi dute egin zirenetik hona denboraldi luzea igaro bada ere eta, gainera, ez da egon preskripziorik, Herri Administrazioen Lege Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Ihardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 132.1 atalean xedatzen denaren arabera: Arauhauesteek eta zigorrek preskribitu egingo dute legeetan ezarri dadinaren arabera. Legeetan preskripziorako datarik finkatzen ez baldin bada, hiru urtera preskribituko dute oso larriak diren arauhausteak. Atal bereko 2 zenbakian honako ohar hau egiten da: "Arauhausteen preskripzio-epea, arauhaustea egin zen egunetik hasita kontatuko da." Babes Ofizialpeko etxebizitzei buruzko legeetan aipatu diren arauhausteentzako preskripzio-eperik finkatzen ez denez eta konputua egiteko eguna 1993ko ekainaren 8a denez, zigorgarriak dira arauhausteak.

Hau honela: Babes Ofizialpeko Etxebizitzen Arautegiko 156. atalean zera xedatzen da arauhaustearen gradua eta isunaren zenbatekoa finkatu ahal izateko: ekintzen garrantzia, erantzukizuna aldatzea ekar dezaketen inguruabarrak eta, bereziki, berrerortze eta berreketa. Horiek horrela, finkatuta dauden zigorrak beheneko graduan aplikatu behar dira kasu honetan.

Aipatu diren lege-xedapenak, horiekin bat datozenak eta, oro har, aplikagarriak direnak aztertu ondoren, hauxe

ERABAKI DUT:

1.- Ángel Gándatra Iridoy jaunari eta Elvira Telletxea Oscoz andreari 250.000 PTAko isuna ezartzea Babes Ofizialpeko Etxebizitzen 1968ko uztailaren 24ko Arautegiko 153. c) atalean aipatzen den arauhauste administratiboagatik eta beste isun bat 250.000 PTAkoa arautegi horretako 153. c) 8 atalean aipatzen den arauhauste administratiboagatik.

2.- Ángel Gándatra Iridoy jaunak eta Elvira Telletxea Oscoz andreak, 1.237.740 PTA ordaindu beharko dizkiete Mark Edward David Fosh jaunari eta Mª del Carmen Vilela Vilabille andreari, Donostia-San Sebastiángo Bustintxulo kaleko 3 zenbakiko 3.ean ezkerretara kokatuta dagoen etxebizitza sozialaren salmenta egiterakoan gehiegizko dirua eskuratu izanagatik.

Behin-betikoa den erabaki honek ez dio amaiera ematen administrazio bideari eta, horren aurka, errekurtso arrunta aurkeztu ahal izango zaio Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuari, honen berri jaso dadin egunaren biharamunetik hasi eta hilabeteko epearen barruan.

Vitoria-Gasteiz, 1996ko apirilaren 10a.

Finantza Plangintza eta Kudeaketarako zuzendaria,

IGNACIO MARÍA ZABALA ZABALA.


Azterketa dokumentala