Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

177. zk., 1996ko irailaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
4302

218/1996 DEKRETUA, abuztuaren 30ekoa, Euskal Herriko Unibertsitateko ikastegietan irakaskuntza berriak ezartzeko baimena ematen duena.

<FONT FACE="Courier New" SIZE=3><P>Unibertsitatearen Erreformarako 11/1983 Lege Organikoak, abuztuaren 25ekoak, bere 9. atalean ezartzen duenez, Eusko Jaurlaritzari dagokio Euskal herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) irakaskuntza berriak ezartzeko baimena emateko aginpidea. Horren ondorioz, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak, 1992ko abenduaren 10eko Aginduz, ikasketa berriak ezartzeko jarraitu beharreko izapideetarako arauak ezarri zituen.

UPV/EHUko Gizarte-kontseiluak Filosofia eta Hezkuntza-zientzien Fakultatean Psikopedagogiako Lizentziatura titulua lortzeko ikasketak ezar daitezela proposatu dio Gobernuari.

Psikopedagogiako Lizentziaturako unibertsitate-titulu ofizial hori uztailaren 17ko 916/1992ko Errege Dekretuak ezarrita dago, eta Errege Dekretu berorren bidez onartu ziren titulu hori lortzeko beharrezko diren jarraibide orokorrak. Bigarren zikloko ikasketak direnez gero, ikasketa horiek egin ahal izateko Maisutza titulua, edozein espezialitatekoa, edo Gizarte-hezkuntzako diplomatu-titulua beharko da; edo, bestela, Pedagogiako edo Psikologiako Lizentziatura-tituluko ikasketen lehen zikloa gaindituta izan. Halakoetan, ezarritako prestakuntza osagarriak burutu beharko dira.

Hala berean, Gizarte-kontseiluak Eibarko Industri Injinerutza Teknikoko Unibertsitate-eskolan, oraintsu UPV/EHUn integratu baita, Mekanikako espezialitateko Industri Injineru Teknikoko titulua lortzeko ikasketak ezartzea proposatu du. Ikasketa horiek berriak dira ikastegi horretan, baina beste Eskola batzuetan dagoeneko baimenduta daude.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak eskatuta, Unibertsitate-kontseiluak aginduzko txostena igorri du, adierazitako bi tituluak ezartzearen alde.

Ondorioz, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Gizarte-kontseiluaren proposamenak eta Unibertsitate-kontseiluaren txostenak ikusirik, Hezkuntza, Unibertsitate eta Hezkuntza sailburuak hala proposatuta eta Gobernu-kontseiluak 1996ko abuztuaren 30eko bilkuran eztabaidatu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATU DUT:

1. atala.- Euskal herriko Unibertsitateari (UPV/EHU) honako titulu hauetarako irakaskuntza berriak ezartzeko baimena ematea,:

a) Filosofia eta Hezkuntza-zientzien Fakultatean: Psikopedagogiako Lizentziatura.

b) Eibarko Industri Injinerutza Teknikoko Unibertsitate­eskolan: Mekanikako espezialitateko Industri Injineru Teknikoko titulua.

2. atala.- Errege-dekretu honetan adierazitako irakaskuntzei ekin aurretik, horien ikasketa-planen homologazioa eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren baimena beharko da.

GEHIGARRIZKO XEDAPENA

Dekretu honetan adierazitako titulazioak lortzeko irakaskuntzak ezartzerakoan, Gizarte-kontseiluak horien ezarpenerako aurkeztutako proposamenetan ezarritakoa beteko da.

AZKEN XEDAPENAK

Lehena.- Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak Dekretu honetan aurrikusitakoa garatzeko beharrezko diren arauak ebazteko ahalmena izango du.

Bigarrena.- Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita izango da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 1996ko abuztuaren 30ean.

Lehendakaria,

JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Hezkuntza sailburua,

INAXIO OLIVERI ALBISU.


Azterketa dokumentala