
177. zk., 1996ko irailaren 13a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Herrizaingoa
4301
ERABAKIA, 1996ko uztailaren 17koa, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko Zuzendariarena. Honen bidez dei egiten zaie 805/96-2 zenbakiko Administrazioarekiko Auzi Errekurtso pertsonalean interesa dutenei. Errekurtsogileak Alfredo José Sadaba Sarobe, Ignacio Arteta Arrizabala, Isidro Lizarazu Escudero, José María Vaquero López, Antonio Martin Eguia Gutierrez eta Juan Luis Bolado Verges Jaunak dira. Bareuen eskariz, errekurtsoa Euskal Herriko Justizia Auzitegi Nagusiak aurrera darama Euskal Herriko Polizi Ikastegiko Zuzendariaren 1995eko azaroaren 21eko Erabakiaren kontra. Erabaki hau 1995eko abenduaren 22an EHAAN argitaratu zen eta Ertzaintzaren egiterapen eskalako 50 Komisario-Ondoko lanpostu betetzeko hautapen prozesurako dei egiten zuen.
<FONT FACE="Courier New" SIZE=3><P>ALFREDO JOSÉ SADABA SAROBE, IGNACIO ARTETA ARRIZABALA, ISIDRO LIZARAZU ESCUDERO, JOSÉ MARÍA VAQUERO LÓPEZ, ANTONIO MARTIN EGUIA GUTIERREZ eta JUAN LUIS BOLADO VERGES Jaunek goialdean azaldutako 805/96-2 zenbakiko administrazioarekiko errekurtso pertsonala aurkeztuta; eta, Administrazioarekiko Auzitarako Jurisdikzioari buruzko Legeko 64.atalean aurreikusitakoarekin bat etorriz, apirilaren 30eko 10/1992 legearen idazketari jarraikiz, Euskal Herriko Justizia Auzitegi Nagusiak jatorrizko espediente administratiboa igortzeko eskatu duelarik, ondoko jakinarazten dut: aipatutako prozeduran interesatuta dauden guztiak beren interes legitimoen defentsan ager daitezela, egoki baderitze, Euskal Herriko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzitarako Salan. Horretarako bederatzi eguneko epea izango dute erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean kontatzen hasita.
Arkaute, 1996ko uztailaren 17a.
Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendaria,
JON ETXEBARRI ORUE.
RSS