Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

177. zk., 1996ko irailaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Ogasuna eta Herri Administrazioa
4300

220/1996 DEKRETUA, irailaren 10ekoa, Industriaren Suztapen eta Eraldaketarako Baltzua, S.A. (ISEB)-ri Parque Tecnológico de Álava-Arabako Teknologi Elkartegia, S.A. baltzuaren kapital gehiketan parte hartzeko baimena emateari buruzko Dekretuan egindako hutsak zuzentzen dituena.

<FONT FACE="Courier New" SIZE=3><P>Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzeari buruzko 155/1993 Dekretuaren 24.2b) atalean ezartzen denez "Kontestuak argi eta garbi ezagutzera eman ez ditzan hutsak edo omisioak eta, horiek zuzentzeak, xedapen, ekintza edo iragarpenaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzeko arriskua egon dadinean, maila bereko xedapen edo ekintzaz zuzenduko dira."

Industriaren Suztapen eta Eraldaketarako Baltzua, S.A. (ISEB)­ri "Parque Tecnológico de Álava-Arabako Teknologi Elkartegia, S.A." baltzuaren kapital gehiketan parte hartzeko baimena emateari buruzko uztailaren 30eko 205/1996 Dekretuko testuan tankera horretako hutsak egin direla ohartuta, zuzendu egiten dira ondoren dekretu honen bidez.

Horiek horrela, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuak eta Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak proposamena egin eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1996ko irailaren 10ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATU DUT:

Atal bakarra.- Industriaren Suztapen eta Eraldaketarako Baltzua, S.A. (ISEB)-ri "Parque Tecnológico de Álava-Arabako Teknologi Elkartegia, S.A." baltzuaren kapital gehiketan parte hartzeko baimena emateari buruzko uztailaren 30eko 205/1996 Dekretuko testuan jasotako hutsak zuzentzea, honako modu honetan:

- Ondorengo xedapen zatian, honako hau dioenean:

"1996ko martxoaren 28an egindako bilkuran",

honako hau esan behar du:

"1996ko ekainaren 12an egindako bilkuran".

- Testu osoan, honako hau dioenean:

"baltzuaren gehiketan laurogeita hiru milioi bostehun eta hirurogeita bat mila (83.561.000) pezetaz (......). Zenbateko hori, hirurehun eta hirurogeita hiru milioi (363.000.000) pezetaz egingo den gehiketaren %23,02a da.",

honako hau esan behar du:

"baltzuaren gehiketan berrehun eta hiru milioi (203.000.000) pezetaz (.....). Zenbateko hori laurehun eta laurogeita bi milioi laurehun eta hogeita hemeretzi mila (482.439.000) pezetaz egingo den gehiketaren %42,0778a da."

Vitoria-Gasteizen, 1996ko irailaren 10ean.

Lehendakaria,

JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburua,

JAVIER RETEGUI AYASTUY.


Azterketa dokumentala