
177. zk., 1996ko irailaren 13a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileak
Osasuna
4299
846/1996 ERABAKIA, uztailaren 31koa, Osakidetzako zuzendari nagusiarena, Erakunde Autonomiadunean Lehen Mailako Laguntzako Lantaldeko Ondontolo Kategorian dauden lanpostu hutsak betetzeko leku-aldatze lehiaketarako deialdiari dagozkion destinuak behinbehingoz izendatzeko dena.
<FONT FACE="Courier New" SIZE=3><P>Osakidetzako zuzendari nagusiaren abenduaren 29ko 1576/1995 Erabakiaz, Erakunde Autonomiadunean Lehen Mailako Laguntzako Lantaldeko Ondontolo Kategorian dauden lanpostu hutsak betetzeko leku-aldatze lehiaketarako deia egin zen.
Epaimahaiak zuzendaritza nagusi honi destinuak izendatzeko proposamena bidali ondoren, izangaiek eskatutako plazak eta egiaztatutako merezimenduak kontutan hartuta, eta deialdiko 4.4. oinarrian ezarritakoaren bat etorriz eta langileen alorrean indarrean dagoen legeriak ematen dizkidan aginpideak erabiliz, hau
ERABAKI DUT:
Lehenengoa.- Erakunde Autonomiadunean Lehen Mailako Laguntzako Lantaldeko Ondontolo Kategorian dauden lanpostu hutsak betetzeko leku-aldatze lehiaketarako deialdiari dagozkion destinuentzako behinbehineko izendapena onartzea. Izendapena erabaki honen eraskinean dago.
Bigarrena.- Erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
Hirugarrena.- Deialdiko 4.4. oinarrian ezarritakoaren babesean, erabaki honen aurka erreklamazioa aurkeztu ahalko zaio Osakidetzako zuzendari nagusiari, erabakia EHAAn argitaratzen den egunetik kontatzen hasi eta hamabost (15) asteguneko epean.
Vitoria-Gasteiz, 1996ko uztailaren 31.
Osakidetzako zuzendari nagusia,
FERNANDO ASTORQUI ZABALA.
ERASKINA
L.M.L.L.KO ODONTOLOGOA
<FONT SIZE=2>
RSS