Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

148. zk., 1996ko abuztuaren 2a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Industria, Nekazaritza eta Arrantza
3739

IRAGARPENA, Industri, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Bizkaiko lurralde ordezkariarena; zeinekin 1996ko urtarrilaren 11ko Erabakia jakinarazten baitzaio Instalaciones Basozabal S.A.ri. Erabaki horretan Industri, Energi eta Meategien Administraziorako Zuzendaritzarena izanik goian aipaturiko enpresari zigor-espedientea irekitzea xedatzen da. Instalaciones Basozabal S.A.ren helbidea: Getxo, Algorta hiribidea 41garrena.

<FONT FACE="Courier New" SIZE=3><P>Jada aipatutako helbidea duen "Instalaciones Basozabal S.A.ri" jakinarazpena ailegarazteko ahaleginik egin bada ere, ez da posible izan halakorik egitea; beraz Herri Administrazioen Lege-Araubideari eta Guztientzako Administrazio Jardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 atalekoa konplitzearren; idazki hau argitaratu egiten da 1996ko urtarrilaren 11ko Erabakiaren jakinarazpena egiteko balio dezan, hots, Industri,Energi eta Meategien Administraziorako zuzendaritzarena, zeinetan xedatzen baita aipagai darabilgun enpresari zigor-espedientea irekitzea.

Gertaeraren aurrekariak.

Lehendabizikoa.- Getxoko Algorta hiribideko 41.ean helbidea daukan "Instalaciones Basozabal S.A." enpresak beherago zehazten diren instalazioen "berokuntza eta ur bero sanitarioaren" agiri teknikoak aurkeztu zizkion sail honen Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza honi, 1993ko azaroaren 12a eta abenduaren 17a agertzen zuten datekin.

RS09/32437 J.L. Vigiola Rotaeche Amesti, 3.zka., Algorta.

RS09/33637J.L. García Juez Iparbide 26.zk. - 3.a, Algorta.

Bigarrena.- Aurreko idazatietan zehaztu diren datetatik aitzina ez dira aurkeztu beharrezko agiriak aipatu espedienteen izapideak egiteko, ez eta instalazioak martxan egon daitezen beharrezko direnak ere.

Interesatuak ez du aurkeztu ezelako dokumentazio edo alegaziorik bere eskubideak defendatzearren; errekerimendu formalaren jakinarazpena espedientean erasota dagoela, errekerimendu hori ez dela bete kontsideratzen da.

Laugarrena.- Administrazio honetako erregistroetan kontsulta egindakoan, zera egiaztatu egin ahal izan da: espediente honetarako zio den enpresa ez dela agertzen berokuntzen enpresa instalatzaile gisa.

Bosgarrena.- 1995eko uztailaren 13an sail honen Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzako Zerbitzu Teknikoek dagokion txostena egiten dute eta bertan "Instalaciones Basozabal S.A." enpresari zigor-espedientea irekitzea proposatzen dute.

Erabaki hau hartzeko beharrezko da kontutan izatea ondoko,

Zuzenbideko oinarriak:

Lehendabizikoa.- Erabaki hau hartzeko organo eskuduna Industri, Energi eta Meategien Administraziorako Zuzendaritza da, azaroaren 7ko 471/1995 Dekretuan ezarritakoa dela-eta; bada bertan Industri, Nekazaritza eta Arrantza Sailak jarduten duen arloetako zigortzeko prozedurei dagokionez eskumenak esleitzen baitira. Bestalde aurrekoari dagokionez kontutan izatekoak direlarik: Industri, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egitura organikoa onartzen duen urtarrilaren 31ko 81/1995 Dekretua, eta baita Zigortzeko Ahalmena erabiltzeko Prozeduraren Araudia onartzen duen abuztuaren 4ko 1398/1993 Erregeren Dekretua ere.

Hirugarrena.- Instalazioak eta mantenimenduak egin edo segurtasun industrialaren arloan beste jarduera batzuek burutzen dituzten enpresentzako betekizunak zehaztu, eta karnet profesionalak lortzeko prozedura bateratzen duen maiatzaren 17ko 175/1994 Dekretuak ildo beretik ondoko hauek zehazten ditu enpresa instalatzaileentzako obligazio gisa bere 14. ataleko d) eta h) idazatietan:

- Eskuduna den Industriako Lurralde Odezkaritzak emandako Enpresa Baimendua delakoaren ziurtagiria eguneratua edukitzea.

- Indarrean diren araudiek ezartzen dituzten berrikuspen edo instalazioen manuzko ziurtagiriak ematea.

Laugarrena.- Uztailaren 16ko 21/1992 Legeko 31.2 atalaren arabera, arau-hauste larriak dira, besteak beste:

- Baimena izan gabe instalazioak martxan jartzea, dagokion arauzko edo legezko xedapenaren arabera manuzkoa denean baimen hori.

- Instalazio edo jarduera industrialean titularrek ezezkoa ematea Administrazio publikoek galdegindako informazio emateari, baldin eta arauz edo legez informazio hori emateko obligazioa badago.

Atala berean, 3. puntuan, arau-hauste ez hain larritzat jotzen da:

- Aurreko idazatietan sartzen ez den ezein arauzko betekizun ez konplitzea.

Ildo beretik, egiaztatuta dago enpresa instalatzaileak —espediente honetako gai denak— ez dituela bete Administrazio honek egindako errekerimenduak, zeintzu aipatu enpresari egotzitako tramitazioko akatsak zuzentzeko baitziren.

Puntu honetan aditzera emandakoaz gain esan beharrekoa da, enpresa instalatzaile ororentzat arauz ezarrita dauden obligazioak ez direla konplitu (dokumentazioa berriztatzea, erregistroko datuak eguneratzea).

Ondorioz, prozeduraren fase honetan "Instalaciones Basozabal S.A." enpresari bi falta larri eta bat ez hain larri egotzi behar zaizkio.

Seigarrena.- Lege bereko 33. atalaren arabera,

arau-hausteen erantzukizuna dutenak ondoko hauek izango dira: arau-hausteak egiten dituzten pertsona fisiko edo juridikoak.

Ondorioz, arauz eta legez ezarritako obligazioei eta erantzunbeharrei aurre egin ez izanaren erantzulea "Instalaciones Basozabal S.A." enpresa da.

Zazpigarrena.- Lehen aipatutako legeko 34. atalaren arabera, arau-hauste larri bakoitza 500.001 pezetatik 15.000.000 pezetara artino joan daitekeen isunarekin zigortuko da, eta ez hain larria bada 500.000 pezetarekin.

Zigorren zenbatekoa zehazteko ondoko irizpide hauek erabiliko dira: eragindako kalte edo narriaduraren garrantzia, partaidetza gradua eta jasotako etekina, arau-haustea egin duenaren ahalmen ekonomikoa, arau-haustea burutzerakoan izandako asmoa eta arau-haustea berriro egitearena. Irizpide huetaz kontu eginez, bidezko izango da isuna ezartzea, arau-hauste larri bakoitzarengatik 500.001 pezeta eta ez hain larria bada 100.000 pezeta.

Bederatzigarrena.- Abuztuaren 4ko 1398/1993 Dekretuko 8. atalean ezarritakoa dela-eta, espediente hau irekitzeko zio izan den arau-haustearen ustezko erantzuleari bere erantzunbeharra aitortzeko posibilitatea eskaintzen zaio, oraingo espedientea hau berehalakoan ebatziaz. Halaber, aditzera ematen da, zigor-ekonomikoa prozedura bukatu aitzin borondatez ordaintzeak berekin dakarrela prozedura amaitzea, beti ere kontu eginik badagoela posibilitatea bidezko errekurtsoak aurkezteko.

Hamargarrena.- Erregeren Dekretu bereko 13.1.c) atalak ezarri egiten du zigortzeko den prozeduraren instruktorea izendatu egin behar dela.

Hamaikagarrena.- Aurreko puntuetan ezarritakoa ulertu behar da, kontu eginik espediente honen emaitzaren baliozkotasunaren kontrakoa ezin daitekeela izan.

Aipatu legezko xedapenak eta oro har aplikagarri izan daitezkeenak ikusita,

ERABAKI DUT:

1.- "Instalaciones Basozabal S.A." enpresa instalatzailearen aurka zigor-espedientea irekitzea.

2.- Behin-behikenoz, egindako irregulartasunak honela kalifikatzea: bi arau-hauste larri gisa eta bat ez hain larri legez, beti ere erabaki honen oinarrietan adierazitakoaren arabera. Eta, beraz, honetan ere behin-behinekoz 1.100.002 pezetako isuna ezartzea.

3.- Antonio Salgado Saenz jauna prozedura honetako instruktore izendatzea, berau sail honen Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzaren Zerbitzu Teknikoetakoa da.

4.- Aditzera eman ezespen-erregimena azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 29. atalean ezarritakoa dela.

6.- Legezko eran interesatuari erabaki honen berri ematea ahalbait arinen eta bai instruktoreari igortzea ere.

Vitoria-Gasteiz, 1996ko urtarrilaren 11.- Izenpetzen duna: M.ª Luisa Fuentes Alfonso andrea. Industri, Energi eta Meategien Administrazioarako zuzendaria.

Bilbao, 1996ko maiatzaren 28a.

Lurralde ordezkaria,

MANUEL FULGENCIO PÉREZ.


Azterketa dokumentala