
148. zk., 1996ko abuztuaren 2a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Osasuna
3737
LEHIAKETA PUBLIKOA, material suntsikorra eskuratzeko eta elikadura enteralerako 20 ponpa errentan hartzeko dena.
<FONT FACE="Courier New" SIZE=3><P>Espediente zenbakia: 110/20/1/00314/1202/0796.
Presazko izapideak.
Kontratuaren xedea: material suntsikorra eskuratzea eta elikadura enteralerako 20 ponpa errentan hartzea.
Lizitaziorako aurrekontua: 2.460.000 PTA.
Bulegoak: administrazio alorreko berariazko klausulen pleguaren karatula, betekizun teknikoena eta lizitatzaileentzat interesgarri izan daitezkeen gainerako agiriak Santiago Apóstol Ospitaleko Administrazio Sailean daude eskuragarri 09:00etatik 14:00etara (Olaguibel kalea, 29 Vitoria-Gasteiz).
Eskaintza eredua: administrazio alorreko berariazko klausulen pleguan I. eraskin gisa ageri dena.
Behin-behineko fidantza: ez da behar.
Aldaerak: ez dira onartuko.
Eskaintzak aurkezteko epea eta lekua: Santiago Apóstol Ospitaleko Administrazioan aurkeztu beharko dira eskaintzak, 1996ko abuztuaren 19ko 14:00ak baino lehen.
Jendaurreko agertarazpena: 1996ko irailaren 25eko 10:00etan irekiko dira eskaintzak Santiago Apóstol Ospitaleko bilera gelan.
Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio alorreko berariazko klausulen pleguan zehaztutako agiriak aurkeztu beharko dituzte lizitatzaileek. Halaber, beren kaudimen teknikoa eta ekonomi-finantza mailakoa egiaztatzen duten agiriak aurkeztu ahalko dituzte enpresa lizitatzaileek.
Kontratazio Mahaiko lehendakaria,
JON AIARZA LOTINA.
RSS