Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

148. zk., 1996ko abuztuaren 2a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Osasuna
3735

LEHIAKETA PUBLIKOA, Gurutzeta Ospitalerako komunikazioetarako azpiegitura integrala (datuak eta irudiak) kontratatzeko dena.

<FONT FACE="Courier New" SIZE=3><P>1.- Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Osakidetza, Osasun Sailari atxikitako erakunde autonomoa. Helbidea: Araba kalea, 11 - E-01006 Vitoria-Gasteiz (Araba). Telefonoa: 945-182000; faxa: 945-137630.

b) Espedientea bideratuko duen bulegoa: Ekonomi Araubidea eta Kontrataziorako Zuzendariordetza.

c) Espediente zenbakia: 190/20/0/00318/0000/0796.

2.- Kontratuaren xedea.

a) Xedearen azalpena: Gurutzeta Ospitalerako komunikazioetarako azpiegitura integrala (datuak eta irudiak).

b) Entregatu beharreko unitateak: betekinzun teknikoetan adierazten dira.

c) Loteak: ez.

d) Entregatzeko tokia: Gurutzetako Ospitalea.

e) Entregatzeko epea: 2 hilabete.

3.- Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa publikoa.

4.- Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 30.000.000 PTA.

5.- Behin-behineko fidantza: 600.000 PTA.

a) Entitatea, b) Helbidea, c) Herria eta posta kodea, d) Telefonoa, e) Faxa: 1. puntuan adierazitakoak.

f) Agiriak eta informazioa jasotzeko azken eguna: -----

7.- Kontratistaren betebeharrak: administrazio alorreko eta berariazko klausulen pleguko 7.5 puntuan adierazitakoak. Horietaz gainera:

- Kaudimen ekonomikoa eta finantza arlokoa: deklarazio bat, azken hiru ekitaldietan enpresak, guztira, egin dituen negozio, zerbitzu eta hornidurei buruzkoa (txandaka, Herri Administrazioetako Kontratuei buruzko 13/1995 Legearen 16. atalean aurreikusitako bideen bitartez egiaztatu ahalko da).

- Kaudimen teknikoa: honako agiriak aurkeztu beharko dira:

a) Azken hiru urteetan egindako hornidura garrantzitsuen zerrenda (diruzenbatekoa, egunak eta destino pribatua edo publikoa). Hornidurei buruzko egiaztagiriak atxikiko zaizkio.

b) Ekipo teknikoa, hornitzaileak kalitatea bermatzeko erabili dituen baliabideak, eta enpresaren ikerbide eta azterbideen azalpena.

c) Kontratuan parte hartu duten tenikariak edo teknikari­taldeak —enpresan integratuta egon nahiz ez egon—, batik bat kalitate kontrolaz arduratzen direnak.

d) Hornigaien laginak, deskripzioak eta argazkiak.

8.- Eskaintzak aurkeztea.

a) Eskaintzak aurkezteko azken eguna: 1996ko irailaren 9ko 12:00ak.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio alorreko eta berariazko klausulen pleguan, karatulan eta betekizun teknikoen pleguan adierazitakoak.

d) Lizitatzaileak eskaintza indarrean mantenduko duen epea: 3 hilabete.

e) Aldaerak: ez dira onartuko.

9.- Eskaintzak irekitzea.

a)Entitatea, b) Helbidea, c) Herria: 1. puntuan adierazitakoak.

d) Eguna: 1996ko irailaren 12a.

e) Ordua: 13:00.

10.- Beste argibide batzuk: : -----

11.- Iragarki-gastuak: esleipendunaren kontura izango dira.

Vitoria-Gasteiz, 1996ko uztailaren 10a.

Kontratazio Mahaiko lehendakaria,

ÁNGEL CANCELO CALVO.


Azterketa dokumentala