
148. zk., 1996ko abuztuaren 2a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Kultura
3732
AGINDUA, 1996ko uztailaren 10ekoa, Kultura sailburuarena, Publikoa ez den Ondare Dokumentala osatzen duten ondasunetan Egitarauak burutzeko dirulaguntzak banatzeko modua arautzen duena.
<FONT FACE="Courier New" SIZE=3><P>Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legeak lankidetzaren beharra azpimarratzen du bere helburuen artean. Lankidetza hori baina, elkarri errespetua eta begirunea erakutsiz egin behar da eta alde bakoitzaren izaera eta eginkizuna kontuan hartuta. Elkarlan horretan bildu beharko lukete, alde batetik, Euskadiko Ondare Dokumentalaren politika arduradun diren erakundeek eta, bestetik, publikoak izan gabe Euskal Autonomia Elkartearen Ondare Dokumentalaren osagarri diren ondasunen jabeek, alegia, artxibo agiri zein fondoen, dokumentu bildumen eta agiri berezien jabeek.
Kultura Sailak badaki, jakin ere, lankidetza hori lortzeko modu bakarra hauxe dela, hots, alde batetik, lege eta aurrekontu baliabideak eta, bestetik, ondasun horien jabeen borondatea, biak beren helburu eta bitartekoetan elkarri egokitzen ahalegin guztiak egitea, hain zuzen. Egoera horretan, ohizko zabalkundea jotzen da bide egokienekotzat eta, gure garaiotarako egokiagoa den ikuspegi batetik begiratuta, dirulaguntzen politika zabaltzea. Dirulaguntzok, dokumentu fondo horien jabe diren pertsona zein erakundeentzat lirateke, ondasunak era egokian zaindu eta bide egokienetatik horien zabalkundea egin dezaten.
Horixe da, hain zuzen ere, Agindu honen filosofia, hots, baliabide publikoen bitartez, dokumentu jabeen artean, batzuetan, ondare horiek zaintzeko interesa piztea eta, beste batzuetan, orain arte eurek bakarrik burututako planetan laguntzea aurrerantzean. Eta hori dena, beti, elkarrekiko begirunez, hau da, jabeek eurek ere, arrazoizkoak diren neurrien barruan, gai horretan interesik izan dezakeen jendeari beren dokumentu Fondoetara iristen eta horien berri ematen utziko diotela konpromezua hartuta.
Bete alde batetik, Euskal Kultura Ondarearen Legeak berak arautzen duenez, ondasun horien jabeei muga zehatzak jartzen zaizkie; Administrazioak baina, ahalegin handia egin beharko du erraztasunak eskaintzen eta, aldi berean, Administrazioak badaki jakin ere, horrela Legeak ezartzen dituen arauak hobeto betearaziko dituela. Batzuen eta besteen arteko lankidetza eta adostasuna izango dira guztion asmoa lortzeko modua, hots, Euskadiko Dokumentu Ondarearen zati garrantzitsu hau, gutxika-gutxika, informazio sare eta sistema publikoetan sar dadin lankidetza sendo baterako bideak jartzea. Horretarako baina, ezin daiteke inola ere inolako aitzakirik erabiliz, Legeak berak zaindu eta babesten dituen ondasun horien jabeen eskubideak zapaldu.
Hori lortzeko asmotan, Artxibo Fondoen jabeek proposatutako Programetan oinarrituta lankidetza lortu nahi da. Honi lotuta, hauxe ulertuko da Artxibo Egitarautzat, urtebetean zein denbora-tarte laburragoan, dokumentu edo artxiboei buruz lan jakin bat egiteko proposamena eginez, dirulaguntza eskabidea eragiten duen proiektua, alegia.
Horrenbestez,
XEDATU DUT:
1.- atala.- Xedea.
1.- Publikoak izan gabe, Euskal Herriko Ondare Dokumentala osatzen duten artxiboetako dokumentuetan, artxibo fondoetan zein agiri bildumetan Egitarauak burutzeko dirulaguntzak emateko modua arautzea da Agindu honen xedea, beti ere, helburua hauetakoren bat izanik:
a) Agirien kontserbazioa hobetzea.
b) Agiri multzoak antolatzea eta artxibo tratamendua hobetzea.
c) Informazioa zabaltzea.
2.- Aurreko zenbakian ezarritakoaren ondorioetarako, Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legearen 56, 57 eta 58. ataletan dauden definizioak erabiliko dira artxiboetako dokumentu, artxibo fondo eta agiri bilduma kontzeptuak zehazterakoan.
Aurreko atalean aipatutako helburua betetzera zuzenduko diren baliabide ekonomikoak, Euskal Herriko Autonomi Elkarteak 1996ko ihardunaldirako dituen Aurrekontu Orokorretan xede horretarako ezarritako aurrekontu ataletatik etorriko dira eta, beren muga, bertan erabilgarri den diru-kopurua bera izango da.
3.- atala.- Onuradunak.
Agindu honetan ezartzen diren dirulaguntzak jaso ditzaketenak, Euskal Herriko Ondare Dokumentala osatzen duten artxiboetako dokumentuen, artxibo fondoen zein agiri bildumen jabe izanik, publikoak ez diren pertsona fisiko eta juridikoak izango dira, Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legearen 55. atalean ezarritakoaren arabera.
4.- atala.- Dirulaguntzen zenbatekoa eta mugak.
1.- Dirulaguntzek, onuradunak aurkeztutako Egitarau bakoitzari dagokionez onartutako burutze aurrekontuaren ehuneko ehun ere har dezakete, Egitarau bakoitzean diru-atal jakinetara zuzen daitekeelarik dirulaguntza.
2.- Aurreko lerroaldian adierazitakoaren aurka joan gabe, Egitarau bakoitzari gehienez jota eman dakiokeen diru-kopurua ez da inola ere 2.000.000 (BI MILIOI) pezetakoa baino handiagoa izango.
5.- atala.- Dirulaguntzen bateragarritasuna.
Agindu honetan adierazitako dirulaguntzak, Erakunde Publiko zein pribatuek helburu berberaz emandako beste laguntza batzuekin bateragarriak izango dira, beti ere, guztira jasotako diru-kopuruak aurrekontu osoa gainditzen ez badu. Horrela gertatuz gero, eman beharreko dirulaguntzatik kendu egingo da dagokion kopurua, lagundutako Egitarauaren kostu osoari dagokion gehienezko kopurura egokitu arte.
6.- atala.- Eskabideak.
Agindu honetan adierazitako dirulaguntzak jasotzeko egin beharreko eskabideak Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeari zuzenduko zaizkio eta Kultura Sailean aurkeztuko dira behar bezala osaturik, bai zuzenean, bai Herri Administrazioen Araubidearen eta Guztientzako Administrazio Ihardunbidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean eskainitako bidetarik edozein erabiliaz. Horrekin batera, honako dokumentu hau aurkeztu beharko da:
a) Eskatzailearen NANren fotokopia.
b) Burutzekoa den Egitarau bakoitza azaltzeko txostena.
c) Diruz lagunduko den Egitarau bakoitzaren aurrekontua atalka zehaztua.
d) Zerga kontuak eguneratuak dituela erakusteko egiaztagiria.
e) Ordainketa burutu ahal izateko dokumentazioa edo "Datuen Alta/ Hirugarren interesatua" inoiz egin ez dutenek aurkeztu beharreko dokumentazioa: "Datuen Alta/ Hirugarren Interesatua" fitxa, Agindu honen I. Eranskinaren ereduari jarraituz.
2.- Eskatzailea pertsona juridikoa izanez gero, atal honen 1. zenbakiko b), c), d) eta e) puntuetan eskatutakoaz gainera, honako dokumentazio hau ere bai:
a) Eskabidea egin duen erakundeari buruzko argibideak erakusteko dokumentazioa. Horretarako, eraketa agiriaren kopia edo, hala badagokio, Estatutuaren arauak eta, hala badagokio, dagozkion Erroldetan izena emanda duela erakusteko egiaztagiria.
b) Pertsona juridikoaren izenean ihardunez, eskabidea sinatu duen pertsona fisikoaren NANren fotokopia eta haren ordezkari izateko baimena erakusten duen egiaztagiria.
c) Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak eguneratuak dituela erakusteko egiaztagiria.
3.- Aurreko zenbakietan adierazitako dokumentazioaz gainera, dirulaguntza jasotzeko aurkeztutako Egitarau bakoitzerako eskatutako dirulaguntzen zerrenda ere aurkeztu beharko da, erakunde publiko zein pribatuaren izena eta dirulaguntza eskabideen egoera aipatuta (ezetziak, erantzunaren zain, emanak eta diru-kopuruak). Horrelakorik egon ezean, dirulaguntza jasotzeko aurkeztutako egitarauetarako beste inongo laguntzarik eskatu ez dela egiaztatzeko jakinarazpena.
7.- atala.- Eskabideak aurkezteko epea.
Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, Agindu hau indarrean jartzen den egunetik hasita.
8.- atala.- Eskabideetako akatsak zuzentzea.
9.- atala.- Eskabideak hautatu eta baloratzeko irizpideak.
Aurkeztutako Egitarauen eskabideak aukeratzerakoan eta beren kopuruak zehazterakoan, ondoko ezaugarriak betetzen direnentz begiratuko da:
a) Egitarau bakoitzaren sendotasun zientifikoa.
b) Egitarau bakoitza epe luzerako iharduera baten osagai izatea, bai aurretiaz egindakoari jarraipena emateko, bai Egitarauaz beraz proiektuari hasiera emateko.
c) Artxibo Egitaraua sendotzea epe luzera.
d) Artxiboa osatzen duen material dokumentalari zabalkundea emateko asmoa.
e) Euskarari dagokionez, Egitarauaren barruan standar deskribatzaileak edo interes artxibistikoa izan dezaketen beste osagai batzuk egotea.
f) Egitarau bakoitzaren errentagarritasun zientifikorik hoberena bermatzeko beste edozein osagai.
10.- atala.- Eskabide azterketa eta Erabaki Proposamena.
2.- Kalifikazio Batzordea era honetara osatuko da:
- Kultura Ondarearen zuzendari jauna, edo berak izendatutako pertsona, Batzordeburu izango da eta botu erabakiorra izango du berdinketa gertatuz gero.
Irargi, Euskadiko Ondare Dokumentalaren Zentroko hiru teknikari Kultura Ondarearen Zuzendaritzatik. Horietako bat izango da Batzordeko Idazkari.
- Herri-Administrazioetan Hizkuntza Normaltzeko Zuzendaritzatik teknikari bat, Hizkuntza Politikarako sailburuordeak izendatua.
11.- atala.- Erabakia eta berri ematea.
1.- Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeari dagokio, osatutako Erabaki Proposamena ikusita, aurkeztutako eskabideez Erabakia hartzea.
2.- Erabakia dirulaguntza ematearen aldekoa denean, Agindu honen 10.1 atalean ezarritako jarraibideak errespetatuko dira.
3.- Erabakiak bi hilabeteko epean hartuko dira, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunetik hasita. Epe hori bukatuta, bereriazko Erabakirik hartu ezean, eskatutako dirulaguntza ezetsi egin dela ulertu beharko da azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 43. atalean ezarritakoaren ondorioetarako.
Aurreko lerroaldian esanak esanda ere, Agindu honen 8. ataletan adierazitakoa gertatuz gero, ebazpena emateko epea etenda geratuko da tramiteak behar duen beste denboraz, jakinarazpena jasotzen den eguna eta erantzuteko epea kontuan hartuta.
12.- atala.- Dirulaguntzaren ordainketa.
a) Egitarauari emandako dirulaguntzaren %75, Erabakia hartu eta hurrengo hilabetean.
b) Gainerako %25era artekoa, hurrengo atalean ezarritako dokumentazioa jaso eta egiaztatu ondoren, bertan erakutsitakoaren arabera.
13.- atala.- Dirulaguntzaren justifikazioa eta zuriketa.
1.- Agindu honetan adierazitako dirulaguntzak jaso dituztenek, diruz lagudutako iharduerak bukatu eta ondorengo bi hilabeteetan eta, beti ere, 1997ko urtarrilaren 31a baino lehenago, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:
a) Diruz lagunduta burutu den Egitarau bakoitzari buruzko txosten zehatza.
b) Diruz lagundutako Egitarau bakoitza burutzean izandako gastuei dagozkien egiaztagiriak, jatorrizko fakturak zein beren fotokopia konpultsatuak, ahal den guztietan behintzat.
c) Diruz lagundutako Egitaraua edo Proiektua burutzerakoan sortutako material zientifikoak (zerrendak, katalogoak, etab.), halakorik baldin badago behintzat.
d) Eskabidea aurkezteko momentuan hartuko zutenik jakin ez, adierazi gabe geratu eta ondoren xede berberaz jasotako gainerako laguntza guztien aipamena.
2.- Aurkeztutako dokumentazioa ikusirik, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeak dagokion Zuriketa Erabakia hartuko du eta, hala badagokio, ordainduko den dirulaguntzaren azken egokitzapena egingo du. Era berean, hala badagokio, ordurako ordainduta dagoen dirulaguntzatik zein diru-kopuru itzuli behar den zehaztuko du, hori gertatzekotan, horretarako bi hilabeteko epea emango delarik Zuriketa Erabakiaren berri ematen den egunetik hasita.
14.- atala.- Diruz lagundutako Egitarauen jarraipena.
Kultura Ondarearen Zuzendaritzak diruz lagundutako Egitaraua nola ari den burutzen begiratu dezake eta, horretarako, lantokietara sartzeko modua izateaz batera, nahi beste argibide eskatzeko eskubidea izango du.
1.- Betegabetzat joko dira honako hauek:
a) Jasotako dirulaguntzak, osorik zein zatika, Agindu honetan adierazi bezala onartutako ihardueretarako erabili beharrean, beste zerbaitetarako erabiltzea.
b) Agindu honetan ezarritako betebeharrak edo, dagokion kasuan, dirulaguntza emateko Erabakian ezarritakoak ez betetzea.
c) Hala badagokio, dirulaguntzaren Zuriketa Erabakian zehaztutako diru-kopurua ez itzultzea, horretarako emandako epe barruan.
d) Diruz lagundutako Egitarauan aldaketak egitea, aldaketa horiek Kultura Ondarearen Zuzendaritzari aurretiaz horren berri eman gabe eta haren baimenik gabe eginez gero.
2.- Atal honen aurreko zenbakian betegabetzat jotako puntuetakoren bat gertatzen dela egiaztatuz gero, jasotako diru guztiak eta horiei dagozkien interes legalak itzuli beharko dira Euskal Herriko Diruzaintza Nagusian, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan adierazitakoa beteaz eta horretarako ezartzen den prozedurari jarraituaz.
AZKEN XEDAPENA
Honako Agindu hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 1996ko uztailaren 10a.
Kultura sailburua,
M.ª CARMEN GARMENDIA LASA.
RSS