Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

148. zk., 1996ko abuztuaren 2a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Kultura
3731

175/1996 DEKRETUA, uztailaren 16koa, Euskararen Aholku Batzordearen Batzorde Osoko bokalak izendatzekoa.

<FONT FACE="Courier New" SIZE=3><P>Uztailaren 16ko 183/1996 Dekretuaren bidez aldatu den Euskararen Aholku batzordea eraldatzeko ekainaren 18ko 156/1996 Dekretuaren 4.1 atalak xedatutakoaren ondorioz, Dekretu horretako 3.1 atalaren 6., 7., 8. eta 9. idazatietan adierazitako Euskararen Aholku Batzordeko Batzorde Osoaren bokalak Dekretu bidez izendatuko dira, Kultura sailburuaren proposamenez.

Ondorioz, Dekretu horretan aurrikusitako hautaketa eta proposamenak eginak izan ondoren, Kultura sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1996ko uztailaren 16an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATU DUT:

Atal bakarra.- Ondoren zerrendatutako pertsonak Euskararen Aholku Batzordearen Batzorde Osoko bokal izendatzea:

a) Ogasun eta Herri Administrazio sailburuak hautatuta: Idoia Zenarruzabeitia Beldarrain andrea, Koordinazio idazkari nagusia.

b) Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak hautatuta: Eneko Oregi Goñi jauna, Estrategia eta Plangintza sailburuordea.

c) Arabako Foru Aldundiaren ordezkari gisa: Juan Carlos Mujika Zabaleta jauna, Kultura eta Euskara zuzendaria.

d) Bizkaiko Foru Aldundiaren ordezkari gisa: Tomas Uribeetxebarria Maiztegi jauna, Kultura Foru Diputatua.

e) Gipuzkoako Foru Aldundiaren ordezkari gisa: Xabier Huizi Belamendia jauna, Euskararen Normalkuntzako zuzendari nagusia.

f) Euskal Udalen Elkarteko (EUDEL) ordezkari gisa: Josu Ugartetxea Gerrikaetxebarria jauna.

g) Euskaltzaindiaren ordezkari gisa: Jean Haritschelar jauna.

- Nerea Alzola Maiztegi andrea.

- María Jesús Aranguren Gurrutxaga andrea.

- Andrés Arizkorreta García jauna.

- Iñaki Arruti Landa jauna.

- Jesús María Arteaga Izaguirre jauna.

- Miren Azkarate Villar jauna.

- Fermín Barceló Galdacano jauna.

- Lorea Bilbao Ibarra jauna.

- Eustasio Echezarreta Celaya jauna.

- Andolin Eguzkitza Bilbao jauna.

- Arantza Ellakuria Iturbe jauna.

- Joseba Erkizia Itoitz jauna.

- Urtza Errazti Olartekoetxea jauna.

- Ignacio Ángel de Felipe Bravo jauna.

- Imanol Galdós Irazabal jauna.

- Jesús Goyeneche Bilbao jauna.

- Txomin Heguy jauna.

- Joxe Jabier Iñigo Egizurain jauna.

- José Luis Mendoza Peña jauna.

- Erramun Osa Ibarloza jauna.

- Bernard Oyhar&ccedil;abal jauna.

- Xabier Pérez Mendizábal jauna.

- José María Rodríguez Ibabe jauna.

- Anjel Unzueta Zamalloa jauna.

- Iñigo Urkullu Rentería jauna.

GEHIGARRIZKO XEDAPENA

Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko ordezkariaren izendapena, Kultura sailburuak Mankomunitateko organo erabakitzaileak proposatutako ordezkariaren berri jaso ondoren egingo da.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 1996ko uztailaren 16an.

Lehendakaria,

JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.

Kultura sailburua,

M.ª CARMEN GARMENDIA LASA.


Azterketa dokumentala