Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

148. zk., 1996ko abuztuaren 2a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
3730

ERABAKIA, 1996ko ekainaren 5ekoa, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordearena, ikerketa­proiektuetarako laguntzetarako deialdi­erabakia aldatzeko dena.

<FONT FACE="Courier New" SIZE=3><P>Ikerketa proiektuak egiteko laguntzetarako deia egin zuen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 1995eko apirilaren 7ko Aginduarekin (1995eko apirilaren 21eko EHAA) bat eginik eta ebaluaziorako batzordearen proposmenez, hau

ERABAKI DUT:

Lehenengoa.- Ikerketarako proiektuak egiteko laguntzetarako deia erabakitzeko den Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordearen 1996ko urtarrilaren 2ko Erabakia aldatzea.

Bigarrena.- ondorengo proiektu hauei honen jarraian adierazten diren diruzenbatekoak esleitzea:

EHUko Gizarte eta Informazio­Zientzietako Fakultateko ikertzaile nagusi den Manuel González Portillaren "Causas sociales de la mortalidad sanitaria en el País Vasco" proiektuari 1.085.000 PTAko zenbatekoa bere lehenengo urtekorako.

EHUko Zientzien Fakultateko ikertzaile nagusi den Ana María Zubiagaren "Regulación de la degradación de los RNA mensajeros de proto­oncogenes y citokinonas" proiektuari 2.263.485 PTAko zenbatekoa bere lehenengo urtekorako adiarazita zegoen 0 PTAren ordez.

Hirugarrena.- Erabaki honen aurka Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren aurrean eta EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera hilabeteko epe baten barruan errekurtso arrunta jarri ahal izango dute interesatuek.

Vitoria Gasteiz, 1996ko ekainaren 5a.

Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordea,

JAVIER MUNIOZGUREN COLINDRES.


Azterketa dokumentala